- AGINDUA, 2013ko ekainaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, José Obdulio de la Fuente Martín jauna Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko ekainaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, José Obdulio de la Fuente Martín jauna Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 2908
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/06
- Argitaratze-data: 2013/06/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50. artikuluko 2. atalean xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. José Obdulio de la Fuente Martín jauna Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 511786/4), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzte horrek 2013ko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira errekurtsoak aurkezteko epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 6a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


