Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 3017
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/13
  • Argitaratze-data: 2013/07/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan, eta sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duen Osasuneko sailburuaren 2013ko apirilaren 19ko Aginduaren 4. oinarrian xedatutakoari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. Begoña Jauregui Echevarria, (NAN: 16040064), Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010. 132. dotazioa).

Bigarrena. Izendapen horrek 2013ko ekainaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 13a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.