Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko ekainaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordezkotza-erregimena xedatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko ekainaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordezkotza-erregimena xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2796
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/06/14
  • Argitaratze-data: 2013/06/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluak xedatutakoaren arabera, administrazio-organoetako titularrak ordeztu ahalko dira aldi baterako, kudeaketan atzerapenik egon ez dadin; dena den, ordezkotzak ez du eskumena aldatuko.

Aipatu 30/1992 Legearen 17. artikuluaren arabera, ordezkatu behar den titularra izendatzeko eskumena duen organoak izendatuko du ordezkoa, eta, horrek ezean, segidan gorago dagoen organoaren titularrak.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, izendapena egiteko organo eskuduna den aldetik, ez du ordezkotza egiteko prozedura ezarri, eta, beraz, Osasuneko sailburuari dagokio, segidan gorako dagoen organoa denez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritzako ordezkotza xedatzea.

Horiek horrela izanik, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordezkotza titularrik egon ez, edo titularra kanpoan edo gaixorik den kasuetan, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko titularrak beteko du.

Bigarrena. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak agindu honen bitartez jasotako eskumenak baliatuz emandako ebazpenen aurka aurkeztutako administrazio-errekurtsoak, halakorik balego, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko egin zen ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 16. artikuluan xedatukoaren arabera ebatziko dira.

Hirugarrena. Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 14a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.