- AGINDUA, 2013ko ekainaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzeko dena, Administrari Laguntzaileen Kidegoan. Irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak izendatzeko 2008ko lan-eskaintza pub - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko ekainaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izendatzeko dena, Administrari Laguntzaileen Kidegoan. Irailaren 23ko 161/2008ko Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak izendatzeko 2008ko lan-eskaintza pub
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3157
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/25
- Argitaratze-data: 2013/07/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irailaren 23ko 161/2008 Dekretuaren bitartez, 2008. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko lan eskaintza publikoa onartzen da. Eta eskaintza horren barruan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko plaza hutsak; hain justu ere hautaketa-prozesu batez bete behar direnak.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bitartez onartu ziren aipatu lan-eskaintza publikoaren ondorioz karrerako funtzionarioak hautatzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduaren bitartez, hautaketa-prozesurako deialdia egin zen eta deialdiko oinarri espezifikoak eta deitutako kidegoko gai-zerrenda onartu ziren.
Hautaketa prozesua amaitu eta gero, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 144/2013 epaiaren ondorioz, hautaketa-prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrendan Iñigo Fernández Larrea jaunaren puntuazioa eta dagokion lehentasun-hurrenkera aldatzen da. Aldaketa honek dakar hautatua izateko eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 13ko Aginduak Administrari Laguntzaileen Kidegoko plaza huts bat esleitzen zaio eta, halaber, hogei egun naturaleko epea ematen du, Iñigo Fernández Larrea izangaiak deialdiaren oinarri orokorretako 10 paragrafoan aipatzen diren dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkez ditzan.
Eskatutako dokumentazioa ezarritako epe barruan aurkeztu duela eta, bidezkoa da hautatua izan den kidegoko karrerako funtzionario izendatzea.
Halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 52.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, funtzionario berriak, beraiek adierazi duten lehentasun-hurrenkeraren arabera eta behin betiko hautatu direnen zerrenda lortu duten hurrenkerari jarraituz, bete gabe dauden lanpostuei atxikiko zaizkie, atxikipen hori, ondorio guztiei begira, lanpostuak betetzeak gordeta duen bidez lorturikoa bezalakoa hartuko da.
Horregatik guztiagatik. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko apirilaren 16ko Aginduko 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.1.i) artikuluak emandako ahalmenez baliaturik, honako hau,
Lehenengoa. Iñigo Fernández Larrea karrerako funtzionario izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaileen Kidegoan.
Bigarrena. Izendatutakoak, 2013ko uztailaren 12an jabetu beharko da esleitutako lanpostuaz. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean postuaz jabetzen ez bada galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko karrerako funtzionario izateko eskubideak.
Hirugarrena. Funtzionario berria esleitutako lanpostuari behin betiko izaeraz atxikiko zaio eta, atxikipen hori, ondorio guztiei begira, lanpostua betetzeak gordeta duen bidez lorturikoa bezalakoa hartuko da.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 25a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


