Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko uztailaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko uztailaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3237
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/01
  • Argitaratze-data: 2013/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak 2013ko maiatzaren 20an eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2013ko ekainaren 11ko EHAA, 111. zenbakia), honako hau

Lehenengoa. Juan Carlos Aguirre Huerga jauna Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzako «Lurralde ordezkari» izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 511786; dotazioa: 4; destino-osagarria: 29, osagarri espezifikoa: 0-A.

Bigarrena. Izendapenak 2013ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo berari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 1a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.