- AGINDUA, 2013ko uztailaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasunak eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko uztailaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasunak eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4345
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/17
- Argitaratze-data: 2013/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2010eko irailaren 14koan, «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. fasea» delakoaren espedienteari behin betiko onespena ematea erabaki zuen.
Enplegu Eta Gizarte Politiketako Sailaren 2013ko otsailaren 15eko Aginduz, hasiera eman zitzaion «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 UE Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 2. Fasea» proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari.
Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen 2013ko ekainaren 4ko 359/2013 Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Sestaoko Udalera bertaratu ondoren, ondasunak eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesatuek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.
Interesatuek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, perituak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.
Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren gauzekiko edo ekonomia eskubideen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Kale Nagusia 85, 6.a - 48011 Bilbao), hartu beharreko ondasunen eta eskubideen zerrenda egitean egin diren akatsak konpontzekotan soilik.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 17a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
(Ikus .PDF)


