- AGINDUA, 2013ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4273
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/19
- Argitaratze-data: 2013/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lehen Hezkuntzako unitate bat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru unitate gehitzeko baimena eskatuz Barakaldoko (Bizkaia) «Nuestra Señora del Rosario» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48000939.
Izen espezifikoa: «Nuestra Señora del Rosario».
Titularra: Fundación Educativa Francisco Coll.
Helbidea: Burtzeña plaza, 7.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostuko edukierakoa.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3 unitate gehitzea, bakoitza 30 ikaspostukoa.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukiera.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukiera.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


