- AGINDUA, 2013ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4274
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/19
- Argitaratze-data: 2013/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Batxilergoa irakasteko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko gelen edukiera handitzeko baimena eskatuz Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48004477.
Izen espezifikoa: «San Pelayo».
Titularra: CESPE Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Botiondo auzoa, z/g.
Udalerria: Ermua.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 128 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 15 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostuko edukiera.
Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukiera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostuko edukiera.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 128 ikaspostu.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


