- AGINDUA, 2013ko uztailaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ikastetxeetako Ulibarri programak 2013-2014 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko uztailaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ikastetxeetako Ulibarri programak 2013-2014 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 3600
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/31
- Argitaratze-data: 2013/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuak (abenduaren 31ko EHAA) Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen du. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuen garapenean partaide diren eragileen elkarlanak osatzen du programa: Administrazioa, ikastetxeak eta bestelako instantziak.
Aipatu dekretuaren 5.2.b) artikuluak honela dio: Ulibarri programan dauden itunpeko ikastetxeek diru-laguntza jasoko dutela Hizkuntza Normalkuntzako ardura teknikoa hartzen duen irakaslearen dedikazioa estaltzeko.
Bestalde, honela dio Dekretuak 12. artikuluaren lehen pasartean: programan sartzeko eskabideak baloratzeko irizpideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu bidez ezarriko direla.
Hortaz, Ulibarri programak eta 2013-2014 ikasturtean bertan arituko diren ikastetxeek izango dituzten baliabideak finkatu behar dira batetik eta, bestetik, programan sarbidea eskatu nahi duten ikastetxeentzat prozedura eta baloratzeko irizpideak ezarri behar dira agindu bidez.
Horren guztiaren haritik, honako hau
Ikastetxe berriak sartzeko: 16.000 euro.
Lehendik daudenen jarraipenerako: 984.000 euro.
Atal honetan zehaztutako gehienezko zenbatekoa gehitu edo gutxitu daiteke eskatutako guztirakoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bestelako diru-laguntza programetan agortu gabe geratutako aurrekontuzko baliabideak eta beti ere berauen ebazpenak ebatzi aurretik. Horrelakoetan, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen bidez jarriko da jendaurrean.
Itunpeko ikastetxe berririk sartuko ez balitz Ulibarri-n 2013-2014 begira, hartarako begiz joak dauden 16.000 euroak lehendik programa barruan dauden itunpeko ikastetxeen beharrei erantzuteko erabili ahal izango dira.
Itunpeko ikastetxeek modu elektronikoan egingo dituzte eskabidea eta eskabideari lotutako prozedura guztiak.
Prozedura elektronikoa honako legeria honetan araututa dago: Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua eta Informatika eta Telekomunikazioko zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena (E-Administrazioarentzat Platea Plataforma teknologikoa onartu zuena).
Eskabideak egiteko, balioesteko, nola bidali jakiteko eta gainontzeko xehetasunak ezagutzeko, ikastetxeak hauetako gune elektroniko batera jo behar du:
ikastetxe berriak: https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/ulibarri_berri/eu/
dagoeneko programan dauden ikastetxeak: https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/ulibarri_jarrai/eu/
Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea gune honen bitartez egingo da: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak
Ulibarri programan sartu edo jarraitu nahi duten ikastetxeek eskabidea 2013ko irailaren 13a baino lehenago egin beharko dute.
Ikastetxe berriak: 2013-2014 ikasturterako Ulibarri programan sartu nahi duen ikastetxeak eskabideari ondoko dokumentuok erantsi behar dizkio:
Ikastetxearen hizkuntza normalkuntzako proiektua. Proiektua www.ulibarri.info gunean bete badu, bete izanaren aitorpena besterik ez du egingo.
Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.
Hizkuntz normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.
Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren teknikariek aztertuko dituzte.
Ulibarri Programan dauden ikastetxeak: abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren ildotik, Ulibarri programan ari diren ikastetxeek, non eta programa uzteko berariazko eskaera egiten ez duten, 2013-2014 ikasturterako luzamendua izango dute. Horretarako eskabide telematikoa bete beharko dute.
Erakunde onuradunak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Laguntzen eskatzaileek betebehar horiek egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, horretarako eskatzaileen baimenik behar izan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.
Aipatu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak ezarritakoa betetzeko, ikastetxeak, eskabidean bertan doakion erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez, ondoko hauek egiaztatuko ditu:
Beste edozein administraziori, erakunde publikori edo pribaturi helburu bererako eskatutako edo haiengandik jasotako diru-laguntzen, laguntzen, sarreren edo baliabideen berri eman duela.
Ez duela legezko debekurik, diru-laguntza edo laguntza publikorik lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean.
Halaber, eskabidean agertzen diren datuak eta gainontzeko dokumentazioa egiazkoak direla, eta laguntza hauek eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
Erakunde onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste diru-laguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da.
Erakunde eskatzaileak ezin du diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen duen zigor administratibo edo penalik izan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenean ezarritako zehapenak barne.
Taula honek ondoko irizpideak erabiliz sailkatuko ditu izangaiak:
Normalkuntza-proiektua bera. Gehienez 0,60 puntu.
Ikastetxearen errealitatera egokitutako proiektua da. Diagnostiko sakonean oinarritzen da. Eragin-esparru garrantzitsuenak hartu ditu aintzakotzat, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun nahikoa bermatzen du (0,60).
Ez da bete-betean ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa ez da hain sakona. Eragin-esparru gehienak aintzakotzat hartzen baditu ere, gabeziak antzematen dira, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun-arazoak ekar ditzake epe luzera (0,40).
Aurkeztutako proiektuak zuzendu beharreko gabezia larriak ditu. Ez da ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa eskasa da, eta elaborazioak berak hutsune nabarmenak ditu (0,20).
Proiektuaren garapenaren egoera. Gehienez 0,3 puntu.
Diagnostikoa burutu eta proiektua elaboratzeaz eta adosteaz gain, urteko normalkuntza plana ezarria du ikastetxeak dagoeneko. Normalkuntza-batzordea eta teknikaria izendatu dituzte eta euren funtzioak erabat eragingarriak dira. Diseinatutako jarduera normaltasunez ari da gauzatzen (0,30).
Diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa egoki burutu baditu ere ikastetxeak, proiektuaren ezarpena hasierako fasean dago. Plana garapenerako abiapuntuan dago (0,20).
Diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa burutu baditu ere ikastetxeak, fase hau ezin dugu amaitutzat eman; dokumentu horiei osatu, berrikusi eta konpondu beharra sumatzen zaie oraindik (0,10).
Proiektuak eraginpean dituen ikasleak. Gehienez 0,10 puntu.
Horretarako, ikastetxearen gela-kopurua 0,001 zenbakiaz biderkatuko da. 100 gela edo gehiago dituzten ikastetxeak gehienezko puntuazioarekin sailkatuko dira hortaz.
Aurreko hiru irizpideetan izandako puntuazioaren batura, gutxienez 0,41 puntukoa izan beharko dute Ikastetxeek, Ulibarri programan onartuak izateko.
Puntuazioan bat datozen ikastetxeen kasuan, ikasle-kopuruak finduko du hirugarren balorazio irizpidea. Laugarren dezimal moduan ezarriko da hori, ikastetxeen hurrenkera txikienetik handienera. Gela- eta ikasle-kopurua Sailaren estatistika ofizialean erabaki-proposamena egiteko garaian dauden azken matrikula-datuetan oinarrituko da.
Balioespen-batzordeak igorritako datuetan oinarrituz, dagokion puntuazioa esleituko dio Jarraipen-batzordeak eskabide bakoitzari eta, lortutako puntuazioaren arabera eta beheranzko hurrenkeran, izangaien zerrendak osatu eta onarpen-proposamenak egingo ditu. Honetarako desberdindu egingo dira publikoak direnak eta ez diren ikastetxeak.
Aurrekontuak jarritako bitartekoak kontuan izanik, abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren arabera Hezkuntzako sailburuordeak ebatziko ditu eskabideak.
Hezkuntzako sailburuordearen 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenak (abenduaren 20ko EHAA) ezarritako ordu-dedikazioa da, 2013-2014 ikasturtean, bertan agertzen diren ikastetxeei esleituko zaiena.
Aipatu Ebazpenean ebaluatu ez ziren ikastetxeen kasuan, ikastetxearen neurrian oinarritutako irizpidea erabiliko da 2013-2014 ikasturtean.
Agindu honi bilduz, dagokion Ebazpenaren bidez, Ulibarrin sartzen diren ikastetxeen kasuan, ikastetxeei beren neurrian oinarritutako ordu-dedikazioa esleituko zaie.
Ordu-esleipenerako, ikastetxearen neurrian oinarritutako irizpidea erabiliko den ikastetxeen kasuan ondoko tarteak erabiliko dira:
3 ordu-liberazio 1-8 gela arteko ikastetxeentzat.
6 ordu-liberazio 9-19 gela arteko ikastetxeentzat.
9 ordu-liberazio 20 gelatik gorako ikastetxeentzat.
Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 31.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


