Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko uztailaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketako antolatzeko diru-laguntzetarako deia egiteko eta deialdi hori arautzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko uztailaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketako antolatzeko diru-laguntzetarako deia egiteko eta deialdi hori arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 3827
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/31
  • Argitaratze-data: 2013/09/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzen laguntzeko diru-laguntza lerro bat jarri nahi du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko jarduerak sustatzeak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, kirolaren praktika orokorra bultzatzeko pizgarria dira, lehiatu ahal izateko esparrua eskaintzen diete goi-mailako euskal kirolariei, eta ekonomia suspertzeko balio dute.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak goi-mailako kirola herriaren interesekotzat jotzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren kirol-garapeneko funtsezko faktorea den aldetik eragingarri handia baita oinarriko kirola sustatzeko, eta ordezkaritza-egiteko garrantzia handia baitu Estatuko eta atzerriko kirol-lehiaketa ofizialetan. Legeak, gainera, Autonomia Erkidegoko erakunde komunei esleitzen die goi-mailako kirola antolatzeko eta sustatzeko eskumena.

Horrenbestez, beharrezkoa da kirol-lehiaketak goi-mailakotzat jo ahal izateko baldintzak eta irizpideak finkatzea, bai eta laguntza horiek eskatzeko, izapidetzeko eta emateko arauak finkatzea ere.

Horregatik, hau

  1. Agindu honetan, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioetarako, goi-mailako kirol-lehiaketak izango dira jarraian adierazten diren baldintzak betetzen dituzten nazioarteko lehiaketak:

    Nazioarteko federazioa, Europako federazio edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta egon behar dute.

    Mundu-mailako lehiaketen kasuan, gutxienez bi kontinentetako kirolariek parte hartu behar dute.

    Lehiaketa guztietan gutxienez bi herrialdetako kirolariek parte hartu behar dute.

    Zirkuitu edo liga formatuko lehiaketak gutxienez bi herrialdetan antolatu behar dira.

    Estatu- edo autonomia-mailako lehiaketak ez dira baloratuko.

    Tenis kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Europako Federazioaren, Tenis Profesionaleko Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko.

    Surf kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Nazioarteko Elkartearen, Europako Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko.

  2. 2013. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko.

  3. Agindu honetatik kanpo geldituko dira erakustaldi edo ikuskizun izaerako lehiaketak eta nazioartekoak ez diren lehiaketak.

  4. Diru-laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea proposatzen diren lehiaketetan, eta, zehazkiago, publizitateari eta dokumentazioari dagozkien kontuetan (posta, horma-irudiak, liburuxkak, programak, megafonia...).

  5. Ezingo dituzte inola ere diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, bi sexuen arteko berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoek.

Hauek dira aurreikusitako laguntza-lerroak:

1. 1. lerroa: edizio bakarrean burutzekoak diren eta zirkuitu- edo liga-formatukoak ez diren Munduko edo Europako txapelketak, munduko txapelketak, munduko kopak eta egutegiko kategoria goreneko probak antolatzeko diru-laguntzak.

Lerro honek bi atal ditu:

1 lerroa: nazioarteko edo Europako federazio baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak, baldin eta munduko edo Europako txapelketak badira, edizio bakar batean burutzekoak eta zirkuitu- edo liga-formatuetatik kanpo badaude, agindu honetako II. kapituluan zehaztutako eran.

2 lerroa: nazioarteko federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak, baldin eta ondoren zerrendatzen diren ataletakoren batean egoki txertatzen badira, agindu honetako III. kapituluan zehaztutako eran:

Zirkuitu- edo liga-formatuko munduko txapelketak.

Munduko kopak.

Egutegiko kategoria goreneko probak.

2. 2. lerroa: Nazioarteko federazio, Europako federazio edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketetarako diru-laguntzak, aurreko lerroan egoki txertatzen ez badira, eta agindu honen helburuarekin bat badatoz, agindu honetako III. kapituluan zehaztutako eran.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua berrehun eta hogeita hamabost mila (235.000) euro da.

  1. Hauek dira agindu honen bidez arautzen diren diru-laguntzak jaso ditzaketen entitate eta pertsonak:

    1. Helburutzat kirola izanik, legez sortuta eta dagokien erregistroan inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten kirol-federazioak, kirol-klubak, kirol-elkarteak eta merkataritza-sozietateak.

    2. Aurreko lerroaldean aurreikusten ez diren nortasun juridikodun beste entitate batzuk, legez sortuta eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan dutenak, eta kirol-modalitateei buruzko jarduerak aldizka edo noizean behin antolatzen dituztenak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten eta kirol-modalitateei buruzko jarduerak aldizka edo noizean behin antolatzen dituzten pertsona fisikoak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.

  2. Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten pertsonek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekua dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  1. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, lehiaketaren prozedura erabiliko da. Alegia, agindu honetako 3. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, eskabideek 21. eta 23. artikuluetan ezarritako irizpideak aplikatuta balorazio-fasean lortu duten puntuazioaren arabera, betiere errespetatuta ezarritako gehienezko diru-kopurua edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

  2. Diru-laguntzen proposamena eta ebazpena nahitaez lotuko dira lerro bakoitzean izendatutako diru-baliabideetara eta ezarritako mugetara.

  1. Pertsona eta erakunde interesdunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

  2. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bai aurrez aurre, bai bide elektronikoa erabiliz nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.net-en honako helbide honetan daude ikusgai:

    1 lerroa: https://www.euskadi.net/y22-izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/13_kl1_1/es_dirulag/dirulag.html

    https://www.euskadi.net/y22-izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/13_kl1_1/eu_dirulag/dirulag.html

    2 lerroa: https://www.euskadi.net/y22-izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/13_kl1_2/es_dirulag/dirulag.html

    https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/13_kl1_2/eu_dirulag/dirulag.html

  1. lerroa: https://www.euskadi.net/y22- izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/13_kl2/es_dirulag/dirulag.html

    https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/13_kl2/eu_dirulag/dirulag.html

  2. Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du esan nahi aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabili behar denik, eta nahi den bidea erabil daiteke batzuetan zein besteetan.

    Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, helbide honetan egiten dira:

    http://www.euskadi.net/misgestiones

  1. Agindu honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

  2. Eskabide horiek Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta deialdiaren eranskinetan eskatzen diren agiriekin batera aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Orokor Zentraleko bulegoetan edo erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, EHAAren 2008ko maiatzaren 30eko 102. zenbakian argitaratua), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

    Eskaera-orria, eskatzen diren eranskinekin batera, euskadi.net gunean eskura daiteke, agindu honetako 6.2 artikuluan adierazitako helbideetan.

    Eskabideak bide elektronikoa erabiliz ere aurkeztu ahalko dira, aipatutako euskadi.net gune horretan.

  3. Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta horri erantsitako dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dute, eurek aukeratzen duten hizkuntzan. Orobat, prozeduran zehar, pertsona/erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  4. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

  1. Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren dokumentuak euskadi.net-en daude, agindu honetako 6.2 artikuluan aipatutako helbideetan.

  2. Organo kudeatzaileak automatikoki eta behar bezainbeste aldiz egiaztatuko du (inoren baimenik gabe) ea zergei eta gizarte-segurantzari dagozkion betebeharrak betetzen dituzten pertsona/erakunde eskatzaileek, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritako moduan.

  3. Pertsona/erakunde eskatzaileak baimena eman ahal izango du laguntzak kudeatzen dituen organoak gainerako datu edo dokumentuak eskuratu edo egiaztatu ditzan, bai aurrez aurreko bidea bai bide elektronikoa erabiltzen denean, betiere, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenak.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

    Beste edozein administraziok edo erakundek publikoa zein pribatua izan helburu bererako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri eman behar da.

    Ez edukitzea pertsona edo erakunde eskatzaileak laguntza publikoak ezin lortzea dakarkion inolako zehapen administratiborik edo penalik, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere. Halaber, berariaz ezarrita dago ezen, ezingo dutela laguntzarik jaso sexu bereizkeria dela-eta zehapen administratibo edo penala duten erakundeek edo pertsonek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

    Erakundea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egotea.

    Egunean egotea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari dagokionez, erregelamendu bidez zehaztutako moduan (kasuan kasuko ekonomia-jardueren gaineko zerga barne).

    Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza horien onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

    Gainera, erantzukizunpeko adierazpen batek ordezka ditzake honako betekizun hauek:

    Erakunde eskatzaileak bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzea kirol-lehiaketan.

    Erakunde eskatzaileak adieraztea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika Kultura Sailaren laguntza jaso duela kirol-lehiaketan izan beharreko parte-hartzea zabaltzeko edozein bitartekotan, eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari dei egitea lehiaketan parte hartzearekin zerikusia duten ekitaldi publikoetan egon dadin, salbu eta diru-laguntza ekitaldiaren ondoren ematen bada; kasu horretan, laguntza emateko ebazpenaren jakinarazpenak sorrarazitako dokumentazioan eman beharko da babes horren berri.

    Gainerako betebeharrak egiaztatzeko modua lehenago aipaturiko euskadi.net gune elektronikoan adieraziko da.

    Laguntza eskatzen duen pertsona edo entitatea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edo Erregistroan dauden bere banku-datuak aldatu nahi baditu, euskadi.net gunean eskura dagoen Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko eskaera-orria aurkeztu beharko du.

    Pertsona fisikoen kasuan, nortasunaren eta erroldatuta egotearen egiaztapena.

    Pertsona juridikoen kasuan, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan sartuta ez badaude, erakundearen eratze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda egoteari dagokion egiaztapena, bai eta pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren eta azken horrek ordezkatzeko daukan ahalaren egiaztapena ere.

  1. Jardueraren memoria.

    Laguntza jasoko duen lehiaketa sarturik dagoen nazioarteko edo Europako federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialaren kopia, edo egutegi hori kontsulta daitekeen URL esteka.

    Zirkuitu- edo liga-formatuko lehiaketak badira, proba guztien egutegia erantsi behar da, baita proba horiek non egingo diren ere.

    Lehiaketa jadanik egin bada, emaitza ofizialak erantsi behar dira, eta honako hauek zehaztu behar dira: kontinente-kopurua, herrialde-kopurua eta kirolari parte-hartzaileak. Lehiaketa ez bada egin, aurreko urteko emaitza ofizialak erantsi behar dira, eta lehiaketan parte hartuko duten kirolarien aurreikuspen bat ere bai.

  2. Zerrenda ofiziala, zeinetan munduko 16 kirolaririk hoberenak agertuko baitira, lehiaketan parte hartuko duten kirolariekin konparatu ahal izateko. 2013ko zerrenda ofiziala, edo, halakorik ezean, 2012ko zerrenda ofiziala.

  3. Lehiaketan goi-mailako euskal kirolariek parte hartzen dutela egiaztatzen duen dokumentazioa. Goi-mailako euskal kirolariak izango dira, hain zuzen ere, Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan halakotzat jo direnak.

  4. Lehiaketaren programa, zeinetan egiaztatuko baita maila txikiagoko eta/edo partaidetza txikiagoko lehiaketazko kiroleko beste jarduera batzuek daudela, halakorik egonez gero.

  5. Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua.

  6. Jarduera beste erakunde publiko edo pribatuekin elkarlanean edo hitzarmen bidez garatzen bada, hori egiaztatzen duen hitzarmen edo kontratuaren kopia. Kasu horretan, aurreko paragrafoetan aipatutako dokumentazioa eskatu ahalko zaio erakunde antolatzaile baina ez-eskatzaile den horri.

  7. Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira batzordekideak: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendaria, batzordeburu izango dena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatutako bi teknikari, alor horretakoak; horietako bat idazkari moduan jardungo da.

  2. Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio Batzordearen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituzten eta jorratu beharreko gaiari buruz jantziak diren pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

  3. Balorazio Batzordeko kideak izendatzerakoan, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  4. Balorazio-batzordearen behin betiko osaera EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil dezaten, legez ezarritako egoera eta baldintzetan.

  5. Balorazio Batzordeak, beharrezko ikusten duenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eta txosten tekniko eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei.

  6. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, laguntza-lerroentzako ebazpen proposamen arrazoitu bana egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabili daitezke helburu berbererako, betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Gainfinantzaketa badago, diru laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du, deialdi-agindu hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, betiere, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  2. Ebazteko epea igaro eta interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Aurreko paragrafoan esandakoa esanda ere, agindu honetako 11. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da izapideak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzunerako epea kontuan hartuta.

  4. Izapideak aurrez aurre eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hasiko da zenbatzen jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik aurrera.

  5. Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, 21/2012 Dekretuan xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasua bada, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hasiko da zenbatzen hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Jakinarazitako egintza aipatutako dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo, kasua bada, haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, non eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita egiaztatzen ez den jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela.

  6. Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea ebazpen adierazirik izan gabe igarotzen bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz.

Diru-laguntza ordainketa bakar batean emango da, jarduera justifikatu ondoren.

Agindu honetako diru-laguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 48. artikulutik 53.era bitartean araututako betebeharren araubidea bete beharko dute beti, eta, zehazkiago, honako hauek:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru-laguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Lehiaketa egiten bada diru-laguntza eskaera aurkeztu eta gero, honako dokumentazio hau bidali beharko da Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzara lehiaketaren ondoren: epailearen aktak eta lehiaketaren behin betiko programa.

  3. Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiliko da diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenarekin bat etorriz.

  4. Deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzak direla-eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak betetzeko eskatutako informazio guztia bidaltzea.

  5. Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari ematea programa nola gauzatzen ari den jakiteko eskatzen duen informazio guztia.

  6. Jarduerak irauten duen bitartean, leku agerian jarri behar da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntzaren berri, salbu eta diru-laguntza lehiaketa egin ostean ematen bada.

  7. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari deialdia egitea kirol-gertakaria aurkezteko egiten diren ekitaldi publikoetan ager dadin, salbu eta ekitaldiaren ondoren ematen bada diru-laguntza; kasu horretan, gorabehera horren berri jaso beharko dute laguntza ematen duen ebazpenaren jakinarazpenak sorrarazitako dokumentazioan.

  8. Gizonen eta emakumeen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa betez, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten egintzetan ez da hizkera sexistarik erabiliko. Emakumeen eta gizonen rolei dagokienez, bermatu egin behar da ez dela erabilera estereotipaturik egingo.

Justifikazioak Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzan bertan aurkeztu ahal izango dira 2013ko abenduaren 31 baino lehen, agindu honetako 7. artikuluan eskaerak aurkezteko emandako jarraibideak kontuan hartuta.

Horrez gain, justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera izango da:

http://www.euskadi.net/misgestiones

Justifikatzeko agiriak:

  1. Jarduerari buruzko txostena. Bertan, aginduan baloratzekoak diren alderdiak, behintzat, azaldu beharko dira.

  2. Lehiaketa egiten bada diru-laguntza eskaera aurkeztu eta gero, epailearen aktak eta lehiaketaren behin betiko programa.

  3. Gastuen frogagiriak; gastu horien guztien kopuruak emandako diru-laguntzaren kopuru bera izan beharko du.

  4. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

  5. Jarduera edo programa gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

  6. Ekitaldiaren kostu-kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita; bereziki jaso beharko dira helburu berarekin eskuratutako beste laguntzak, eskabideak aurkezteko unean haien eraginkortasunaren berri ez baldin bazegoen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere diru-laguntzaren xedea bete bada edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa doitzeko.

  1. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluan daude adierazita ez-betetzeak.

  2. Diru-laguntza ematea eragin zuen edozein baldintza edo betebehar betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

Edizio bakarrean burutzekoak diren eta zirkuitu- edo liga-formatukoak ez diren munduko edo europako txapelketak, zirkuitu- edo liga-formatuko munduko txapelketak, munduko kopak eta egutegiko kategoria goreneko probak antolatzeko diru-laguntzak. Diru-laguntza horietara ehun eta hogeita bost mila (125.000) euro bideratuko dira, guztira.

Lerro honek bi atal ditu:

1. 1.1 lerroa: deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen eremuan, hogeita hamabost mila (35.000) euro bideratuko dira nazioarteko edo Europako federazio baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko, baldin eta munduko edo Europako txapelketak badira, edizio bakar batean burutzekoak eta zirkuitu- edo liga-formatukoak ez badira.

2. 1.2 lerroa: diru-laguntza hauen xedea izango da kirol-lehiaketa hauek antolatzea: nazioarteko federazio edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak, baldin eta zirkuitu- edo liga-formatuko munduko txapelketak, munduko kopak eta kategoria goreneko egutegiko probak badira, nazioarteko federazio edo nazioarteko liga profesional batekoak.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Europako Federazioaren, Tenis Profesionaleko Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Nazioarteko Elkartearen (ISA), Europako Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialaren barruko kirol lehiaketak antolatzeko.

Diru-laguntza horietara laurogeita hamar mila (90.000) euro bideratuko dira. Proposamen-falta dela-eta edo diru-laguntzetarako aurreikusitako mugak direla-eta, ez bada agortzen artikulu honen 1. paragrafoko diru-laguntzei dagokien dotazioa, soberan dagoen zenbatekoa 2. paragrafoko eskabideen artean banatuko da.

1. II. kapituluan bakarrik baloratuko dira Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak aintzatetsitako nazioarteko federazioek antolatutako lehiaketak. Batzorde horrek aintzatetsi gabeko erakundeek antolatutako lehiaketak baloratuko dira agindu honen III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

Diziplina bakoitzaren erreferentziazko lehiaketa hartuko da kontuan; kirol-diziplina berean antzeko maila duten probak baldin badaude, lehiaketa bakarra hartuko da kontuan, eta gainerakoek maila apalagoko garrantzia izango dute (lerro horren barruan, edo 2. lerroko lehiaketatzat ere hartu ahal izango dira).

Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ebaluatuko ditu:

1 lerroa: Alderdi hauek baloratuko dira:

A irizpideak:

Diziplina olinpikoa.

Munduko kopa.

Kategoria absolutua.

B irizpideak:

Diziplina ez olinpikoa.

Europako txapelketa.

Kategoria ez absolutua.

Puntuen banaketa betetzen diren irizpideen arabera egingo da, taula hau kontuan hartuta:

A motako hiru irizpide: 100 puntu.

(Diziplina olinpikoa, munduko txapelketa, kategoria absolutua).

A motako bi irizpide eta B motako irizpide bat: 75 puntu.

(Diziplina olinpikoa, Europako txapelketa, kategoria absolutua).

(Diziplina olinpikoa, munduko txapelketa, kategoria ez absolutua).

(Diziplina ez olinpikoa, munduko txapelketa, kategoria absolutua).

A motako irizpide bat eta B motako bi irizpide: 50 puntu.

(Diziplina olinpikoa, Europako txapelketa, kategoria ez absolutua).

(Diziplina ez olinpikoa, Europako txapelketa, kategoria absolutua).

(Diziplina ez olinpikoa, munduko txapelketa, kategoria ez absolutua).

B motako hiru irizpide: 25 puntu.

(Diziplina ez olinpikoa, Europako txapelketa, kategoria ez absolutua).

Kategoria honetako jarduera bakoitzeko eman litekeen kopurua ezin da hogei mila (20.000) eurotik gorakoa izan.

2 lerroa:

  1. Parte hartzen duten eta munduko 16 onenen artean dauden kirolarien kopurua (65 puntu arte): irizpide hori baloratu ahal izateko, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: epailearen akta eta akta horretako kirolarien artetik munduko hamasei onenen artean zenbat dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hau ustez beteko duten kirolari parte-hartzaileei buruzko aurreikuspena, bai eta munduko 16 onenen artean daudela egiaztatzen duen dokumentazioa ere; lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketako 16 onenen artean akta horretako zenbat kirolari dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Munduko 16 onenen zerrenda ofizialik ez badago (lehiaketa horrekin konparatzeko), atal horren ebaluazioa Balorazio Batzordearen esku geldituko da.

    Egokitutako diziplinen probetan, parte-hartzaileen maila baloratzeko, erreferentziako lehiaketako hiru onenen artean zenbat parte-hartzaile dauden kontuan hartuko da.

    Puntu-banaketa egiteko, sailkapenean zenbat kirolari dauden hartuko da kontuan, taula honen arabera:

    13 baino gehiago: 65 puntu.

  1. 13: 60 puntu.

  1. 11: 50 puntu.

  1. 9: 40 puntu.

  1. 7: 30 puntu.

  1. 5: 20 puntu.

  1. 3: 10 puntu.

    1: 5 puntu.

  1. Goi-mailako euskal kirolarien parte-hartzea lehiaketan (2,5 puntu). Irizpide hau erabiltzeko, Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako euskal kirolaritzat zer ulertzen den hartuko da gidari, eta eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: arbitroaren akta, bai eta bertan agertzen diren goi-mailako euskal kirolarien kopurua egiaztatzen duten dokumentuak ere.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hori ustez beteko duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, bai eta goi-mailakotzat jotzea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.

    Lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketan goi-mailako zenbat euskal kirolarik parte hartu zuten egiaztatzen duten dokumentuak.

    Lehiaketan goi-mailako kirolari batek edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztatzen duten eskabideek 2,5 puntu eskuratuko dituzte; batek ere parte hartzen ez badu: 0 puntu.

  2. Lehiaketa zenbat aldiz egin den (20 punturaino), 2013koa ere kontuan hartuta.

    Puntuen banaketa lehiaketa egindako aldien arabera egingo da, taula hau kontuan hartuta:

    50 aldiz baino gehiago: 20 puntu.

  1. 50: 15 puntu.

  1. 40: 10 puntu.

  1. 30: 5 puntu.

  1. 15: 0 puntu.

  1. Goi-mailako kirol-lehiaketari buruzko programan maila eta/edo partaidetza apalagoko lehiaketa-kiroleko beste jarduera batzuk sartzea (2,5 puntu).

  2. Balorazio teknikoa eta kirol-mailakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol eta lehiaketa estrategikoei buruzkoa (10 puntu).

    Kirol eta lehiaketa estrategikoak: 10 puntu.

    Ez du betetzen betekizunetako bat: 5 puntu.

    Kirol eta lehiaketa ez estrategikoak: 0 puntu.

  3. Artikulu honen 1. paragrafotik 3.era dauden balorazio-irizpideetan punturik lortu ez dute eskabideak baloratuko dira agindu honen III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

  4. Kategoria honetako jarduera bakoitzeko eman litekeen kopurua ezin da hogei mila (20.000) eurotik gorakoa izan.

  1. Aipatutako mugak aplikatu ondoren aurreko artikuluan aurreikusitako diru kopuru guztia ez bada erabiltzen, soberakina kopuru gehigarriak jasotzeko aukera duten pertsona edo entitate onuradunen artean banatzeko beharrezko egokitzapenak egin ahal izango dira.

Diru-laguntza hauen helburua da nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden eta II. kapituluan arautzen den lerroan txertatzen ez diren kirol-lehiaketak antolatzea.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Europako Federazioaren, Tenis Profesionaleko Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Nazioarteko Elkartearen (ISA), Europako Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialaren barruko kirol lehiaketak antolatzeko.

Diru-laguntza horietara ehun eta hamar mila (110.000) euro bideratuko dira, guztira.

Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu, eta jarraian aipatzen diren balorazio irizpideen arabera ebaluatuko ditu, kirol-modalitateak eta diziplinak kontuan hartuta:

  1. Kirol-modalitate guztiak, atletismoa (krosa edo topaketak), txirrindularitza (errepideko lasterketa), tenisa eta surfa izan ezik: parte hartzen duten eta munduko 16 onenen artean dauden kirolarien kopurua (65 puntu arte). Irizpide hau baloratu ahal izateko, entitate eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: epailearen akta eta akta horretako kirolarien artetik munduko hamasei onenen artean zenbat dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hau ustez beteko duten kirolari parte-hartzaileei buruzko aurreikuspena, bai eta munduko 16 onenen artean daudela egiaztatzen duen dokumentazioa ere; lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketako 16 onenen artean akta horretako zenbat kirolari dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Munduko 16 onenen zerrenda ofizialik ez badago (lehiaketa horrekin konparatzeko), atal horren ebaluazioa Balorazio Batzordearen esku geldituko da.

    Egokitutako diziplinen probetan, parte-hartzaileen maila baloratzeko, erreferentziako lehiaketako hiru onenen artean zenbat parte-hartzaile dauden kontuan hartuko da.

    Puntu-banaketa egiteko, sailkapenean zenbat kirolari dauden hartuko da kontuan, taula honen arabera:

    13 baino gehiago: 65 puntu.

  1. 13: 60 puntu.

  1. 11: 50 puntu.

  1. 9: 40 puntu.

  1. 7: 30 puntu.

  1. 5: 20 puntu.

  1. 3: 10 puntu.

    1: 5 puntu.

  1. Atletismoan (krosa edo topaketak), txirrindularitzan (errepideko lasterketa), tenisean eta surfean, 65 puntuak lehiaketaren mailaren arabera banatuko dira, taula hau kontuan hartuta:

    Atletismoa:

    Nazioarteko krosak:

    Probaren mailaren balorazioa Espainiako Errege Atletismo Federazioak urtero kros-lasterketetarako argitaratzen duen sailkapen ofizialaren arabera egingo da.

    Sailkapen hori kontuan hartuta, irizpide hau erabiliko da puntuazioa lortzeko: azken hiru urteetako batezbesteko postuaren % 25 + azken urteko postuaren % 75.

    Formula horretan lortutako postuaren arabera:

    • 1 1,99: 65 puntu.

    • 2 2,99: 50 puntu.

    • 3 5,99: 35 puntu.

    • 6 8,99: 30 puntu.

    • 9 11,99: 25 puntu.

    • > =12: 10 puntu.

      Nazioarteko kirol-topaketak:

    • IAAF World Challenge Meetings: 65 puntu.

    • European Athletics Outdoor Premium Meetings: 30 puntu.

    • European Athletics Outdoor Classic Meetings: 15 puntu.

    • European Athletics Outdoor Area Permit Meetings: 10 puntu.

      Txirrindularitza:

      Gizonak, maila hauetako probak:

      1.HC. / 2.H.C.: 65 puntu.

      1.1 / 2.1: 30 puntu.

      1.2 / 2.2: 10 puntu.

      Emakumeak, maila hauetako probak:

      1.1: 65 puntu.

      1.2 / 2.2: 30 puntu.

      Tenisa:

      Gizonak, maila hauetako probak:

    • ATP Masters 1000: 65 puntu.

    • ATP World Tour 500: 50 puntu.

    • ATP World Tour 250: 40 puntu.

    • ATP Challenguer Series: 30 puntu.

    • Future (series): 10 puntu.

      Emakumeak, maila hauetako probak:

    • International Tournament Of Champions: 65 puntu.

    • Premier Tournaments: 30 puntu.

    • International Tournaments: 10 puntu.

      Tenis egokitua: 20 puntu.

      Surfa:

      Prime events: 65 puntu.

      Star events (5-6 izar): 40 puntu.

      Star events (3-4 izar): 20 puntu.

      Star events (1-2 izar): 10 puntu.

      1. Kirol-modalitate guztiak: goi-mailako euskal kirolarien parte-hartzea lehiaketan (2,5 puntu). Irizpide hau baloratzeko, Kirol Kontseilu Gorenaren edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako euskal kirolaritzat zer ulertzen den hartuko da gidari, eta eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

        Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: arbitroaren akta, bai eta bertan agertzen diren goi-mailako euskal kirolarien kopurua egiaztatzen duten dokumentuak ere.

        Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hori ustez beteko duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, bai eta goi-mailakotzat jotzea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.

        Lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketan goi-mailako zenbat euskal kirolarik parte hartu zuten egiaztatzen duten dokumentuak.

        Lehiaketan goi-mailako kirolari batek edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztatzen duten eskabideek 2,5 puntu eskuratuko dituzte; batek ere parte hartzen ez badu: 0 puntu.

      2. Kirol-modalitate guztiak: lehiaketa zenbat aldiz egin den (20 punturaino): 2013koa kontuan hartuta.

        Puntuen banaketa lehiaketa egindako aldien arabera egingo da, taula hau kontuan hartuta:

        50 aldiz baino gehiago: 20 puntu.

      1. 50: 15 puntu.

      1. 40: 10 puntu.

      1. 30: 5 puntu.

      1. 15: 0 puntu.

      1. Kirol-modalitate guztiak: goi-mailako kirol-lehiaketari buruzko programan maila eta/edo partaidetza apalagoko lehiaketa-kirolen jarduerak sartzea (2,5 puntu).

      2. Balorazio teknikoa eta kirol-mailakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol eta lehiaketa estrategikoei buruzkoa (10 puntu).

        Kirol eta lehiaketa estrategikoa: 10 puntu.

        Ez du betetzen betekizunetako bat: 5 puntu.

        Kirol eta lehiaketa ez estrategikoak: 0 puntu.

      3. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak aintzatetsi gabeko nazioarteko elkarteek edo federazioek antolatutako lehiaketek gehienez ere 40 puntu izango dituzte.

      4. Kategoria honetako jarduera bakoitzeko eman litekeen kopurua ezin da bederatzi mila (9.000) eurotik gorakoa izan.

      5. Aipatutako mugak aplikatu ondoren aurreko artikuluan aurreikusitako diru kopuru guztia ez bada erabiltzen, soberakina kopuru gehigarriak jasotzeko aukera duten pertsona edo entitate onuradunen artean banatzeko beharrezko egokitzapenak egin ahal izango dira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, fitxategi batean sartuko dira datuok, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren bilakaeraren berri emateko ere. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo behar da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 31.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.