Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko abuztuaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, gizarte-ekonomiari ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua sustatzeko laguntzak bideratu eta arautzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko abuztuaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, gizarte-ekonomiari ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua sustatzeko laguntzak bideratu eta arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3625
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/08/01
  • Argitaratze-data: 2013/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomķa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak kooperatiba eta lan-sozietateen eraketari buruz argitaratutako datuek erakusten dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoa preferentziazko egoera batean dago.

Egoera horrekin lotuta daude euskal kooperatiben mugimenduak kooperatiben arloan sustatutako lege-berrikuntzak eta gizarte-ekonomiaren elkarteek emandako bultzada, elkarte horiek bereziki konprometituta baitaude garai hauetan, jasaten dugun krisi ekonomiko eta sozial gogorraren eraginpeko garaiotan. Eta egoera horrekin lotuta dago, halaber, eta dagokion neurrian, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak sustatutako laguntza-programa, ekintzailetzarako laguntzak emateko urteroko aginduen bidez gauzatu eta arautzen dena. Hain zuzen ere, programa hori aplikatzen izandako esperientzia eta helburuak dira agindu honen abiapuntua.

Agindu honetan, hainbat jardun-lerro bateratu dira bakoitza kapitulu batekoa da. Lerro horiek, garai batean, bereiz arautzen ziren, baina egun elkarrekin lotuta daude hainbat arrazoi tarteko: gizarte-ekonomian lanpostuak sortzea enpresak eratuz, eta lerroak bultzatzeko moduen arteko lotuta estua.

Bestalde, 2013-2016 aldiko Enplegua Berrindartzeko Programaren bidez Lehendakariak zuzenean sustatu du programa hori, gauzatu egiten da Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan duen lehentasuna, hau da, enpleguaren defentsa egitea eta lanpostu berriak sortzeko beharrezkoak diren baldintzak eta estimuluak sortzea.

Laguntzak emateko agindu hau plan horren 2.7 ardatzaren barruan dago, gizarte ekintzailetzaren barruan, alegia, eta helburutzat du gizarte-ekonomiako proiektu berrien bideragarritasuna aztertzea, enpresa-mota horien berezitasunak jasoko dituzten enpresa-mintegiak sustatzea eta, azkenik, helburu nagusia: gizarte ekonomiako enpresa berriak eta lanpostu berriak sortzea.

Hori dela-eta, 2013ko ekitaldian ere nabarmendu behar da laguntza publikoen artikulazioa. Laguntza horiek gizarte-ekonomiako enpresak sortzera eta eraldatzera bideratuta daude, eta erakunde sustatzaileek egiaztatutako oinarri ekonomiko eta soziala dute. Enpresak federazioen eta elkarte demokratiko eta solidarioen menpe daude, horiekin elkartuta, eta haien laguntza jasotzen dute lehenengo ekitaldi ekonomikoan, gutxienez.

Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea onartuta, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzaren 2013. ekitaldiko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egitea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko eta gizarte-ekonomiako lurralde-sustapen planifikatua garatzeko.

Agindu honen xedea betetzeko, guztira, milioi bat bostehun eta hogeita hamazortzi mila hirurehun eta laurogeita hamasei (1.538.396) euro erabiliko dira, honela banatuta:

a) II. kapituluari dagokienez, 15. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzea, milioi bat berrehun eta hirurogeita hamazortzi mila hirurehun eta laurogeita hamasei (1.278.396) euro, gehienez ere, eta honetarako: bederatziehun eta berrogeita hamazortzi mila zazpiehun eta laurogeita hamazazpi (958.797) euroko ordainketa-kreditua 2013ko ekitaldirako, eta hirurehun eta hemeretzi mila bostehun eta laurogeita hemeretzi (319.599) euroko konpromiso-kreditua 2014ko ekitaldirako.

b) II. kapituluari dagokionez, 15. artikuluaren 3. paragrafoan krisian dauden enpresen bideragarritasun-azterlanak, berrogeita hamar mila (50.000) euro, gehienez ere, eta honetarako: hogeita hamazazpi mila eta bostehun (37.500) euroko ordainketa-kreditua 2013ko ekitaldirako, eta hamabi mila eta bostehun (12.500) euroko konpromiso-kreditua 2014ko ekitaldirako

c) III. kapituluari dagokionez, gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua garatzeko baita, berrehun eta hamar mila (210.000), gehienez ere, eta honetarako: ehun eta bost mila (105.000) euroko ordainketa-kreditua 2013ko ekitaldirako eta ehun eta bost mila (105.000) euroko konpromiso-kreditua 2014ko ekitaldirako.

Aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, zenbateko horiek eguneratu ahal izango dira, bere garaian zehazten den moduan, betiere indarrean den legerian kredituak lotzeko edo aldatzeko aurreikusitako erregimenari jarraiki. Aldaketa horiek egin egiten badira, horren berri emango da, Laneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Agindu honetako laguntzak lortu ahal izateko, erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Legez eratuta egotea eta dagokien erregistroetan behar bezala inskribatuta egotea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea lantokia(k) eta egoitza soziala.

  3. Altan emanda egotea Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Gizarte Segurantzan erregistratuta egotea.

  4. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.

  5. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.

    Orobat, agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak amaituta eduki beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude behintzat.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.6 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko dira aurreko artikuluko e) idatzi-zatiko baldintzak; eskabidean ere adierazpen hori azaldu beharko da.

  2. Herri-administrazioen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenak gorabehera, eskabideek aukera emango dute laguntza jasotzen duen erakundeek idatziz onar dezaten organo kudeatzaileek datuak lortu edo egiaztatu ahal izango dituela.

  3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa egiaztatu egingo du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz.

  4. Halaber, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

  1. Agindu honen babespean irekitako espedienteak honela izapidetuko dira:

    1. kapituluan araututako laguntzak modu presentzialean edo bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, sustatutako entitateen kasuan izan ezik; izan ere, horiek derrigorrez aurkeztu beharko dituzte modu elektronikoz, eta laguntza-eskaera bana aurkeztu beharko du diru-laguntza eskatzen duen entitate sustatuko. Holakoetan, erakunde sustatzaileak ordezkatzeko ahalordea egiaztatu beharko du, erakunde sustatuen izenean jarduteko.

    2. kapituluan araututako laguntzen eskabideek izapide elektronikoak egiteko bidea erabili beharko dute, nahitaez.

  2. Euskadi.net-eko egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira izapideak - modu presentzialean edo elektronikoan- egiteko jarraibideak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta bestelako gorabehera eta ereduak.

    Enpresak eratzea: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/EM1/eu/

    Enpresen eraketa sustatzea: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/EM2/eu/

    Bideragarritasun-azterlanak: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/EM3/eu/

    Lurralde-sustapen planifikatua: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/EM4/eu/

  3. Eskaeraren ondoko izapideak, bide elektronikoaren bitartez, honako helbide honetan egingo dira: http://www.http://www.euskadi.net/misgestiones.

  4. Eskabidea izapidetzeko edo dokumentazioa aurkezteko kanal bat, presentziala nahiz elektronikoa, erabili behar baldin bada, kanal jakin bat erabiltzeak ez dakar berekin kanal bera erabili beharra prozeduraren ondorengo izapideetan, berau aldatu baitaiteke edozein momentutan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 16an amaituko da, egun hori barne.

  2. Laguntza-eskabideak agindu honetako eranskinaren eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira. Nolanahi ere, euskadi-net egoitza elektronikoan ere egongo da eskuragarri.

  3. Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. Eskaerak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.

  5. Eskabidearekin batera, deialdi honetako modalitate bakoitzerako aurkeztu behar diren dokumentuak aurkeztu beharko dira, dagokion kapituluan aipatzen direnak.

Diru-laguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean, edo dagokien artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar egunetan akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hori egin ezean eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Administrazioak, ordea, eskabidea ebatzi eta ebazpena jakinarazi behar du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. eta 42.1. artikuluetan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

  1. Agindu honetako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak modu independentean aztertuko dira, agindu honetako 2. artikuluan jasotako hiru atalak aintzat hartuta. Atal bakoitza finantzatzeko diru-baliabideak nahikoa ez badira erakunde onuradunei laguntzak emateko, dagokion zenbatekoa emango da, agindu honetan ezarritako parametroak aplikatuta.

  2. Deialdiari esleitutako diru-baliabideak nahikoa ez badira 2. artikuluan zehaztutako ataletako baten baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, honako prozedura hau aplikatuko da:

    1. Lehendabizi, beste ataletan soberakinik geratzen ote den aztertuko da, eta, hala bada, kapitulu defizitarioetara bideratuko dira, eta proportzionalki banatuko dira atal bakoitzari hasiera batean esleitutako zenbateko osoen arabera.

    2. Hala eginda ere, diru-baliabide nahikorik ez badago aipatutako parametroen arabera hasieran kalkulatutako zenbatekoak emateko, zenbateko horiek murriztu egingo dira, eskabide guztien artean hainbanaketa bakarra eginez atal bakoitzean modu independentean.

  1. Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak bateragarri dira, xede eta helburu berarentzako, beste edozein herri-administrazio edo entitate publikok ematen dituztenekin.

    Laguntza hauen ondorioetarako, ulertu beharko da ordainketa bakarreko langabeziako prestazioak (langabeziaren kapitalizazioa) ez daukala agindu honen helburu bera.

  2. Kultura ekintzailea eta enpresak sortzeko aukera babesteko abenduaren 23ko Dekretuan araututako laguntzen onuradun bada sozietate kooperatiboa edo lan-sozietatea, dekretu horren bidez diru-laguntzaren zenbatekoa ezartzea eragin duten pertsona fisikoak ez dira kontuan hartuko agindu honen laguntza eta aginduaren beraren mugak kalkulatzeko. Hau da, erakunde onuradunei eman beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, bakarrik hartuko da kontuan zenbat pertsona fisikok betetzen dituzten agindu honetako baldintzak, eta ez duten jaso arestian adierazitako 328/2002 Dekretuko laguntza.

  3. Baldin eta beste lurralde-administrazio edo haien menpeko erakunde publiko batzuetatik datozen diru-laguntza batzuekin uztartzen bada, honela jokatuko da:

    Horiek batuta, ondoz ondo 18. artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa gainditzen bada, soberakin hori bateraezintzat deklaratuko da, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eman beharreko laguntza murriztu.

    1 artikuluko jardueraren diru-laguntza beste lurralde-administrazio batzuetatik edo haien mendeko erakunde publikoetako helburu eta xede berekin uztartzen bada, horien baturek agindu honetako 18.1.d) artikuluak aipatzen duen bazkide langile edo lan-bazkideek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditzen badu, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntza murriztu. Administrazio horrek gehienez ematen duen diru-laguntza inoiz ez da 30.000 euroko muga gaindituko eratutako erakundeko.

  4. Programa honen kontura erakunde onuradunari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa bada gizarte-ekonomiako enpresan langile-bazkideak edo lan-bazkideak hartzeagatik jasotako laguntzak baino, murriztu edo bertan behera utziko da programa honen kontura emandako laguntzaren zenbatekoa.

  1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako laguntzak.

  2. Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak. Agindu honetan aurreikusitako hainbanaketa egiten bada, ebazpen bana egin beharko da II eta III. kapituluetarako.

    Ebazpen horrek administrazio-bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

  3. Agindu honen babesean egindako eskabideak espresuki ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, aginduak ondorioak dituenetik kontatzen hasita. Epe horretan ebazpen adierazirik eman eta jakinarazi ez bada, eskabideak ukatu egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, agindu honen babesean laguntza zein erakundek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zeini emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena esanbidez eta banan-banan ere jakinarazi ahal izango da.

Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, betiere diru-laguntzaren xedea betetzat jotzen bada, edo, hala badagokio, administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko batek emandako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk aldi berean lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Aginduan erakunde onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta erakunde onuradunek itzuli egin beharko dituzte jasotako gehiegizko zenbatekoak.

  1. Diru-laguntza jaso duen erakunde onuraduna Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badago, edo agindu honetan, edo aplika daitezkeen gainerako arauetan, edo diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren bat ez badu betetzen, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, Ebazpen baten bidez, ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli behar dizkiola, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizunen erregimena hauxe izanen da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa.

  2. Erakunde onuradunarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik lan elkartuko kooperatibak edo eratutako lan-sozietateak 21.1 artikuluan adierazitako denboraz ez badio eusten egitura asoziatibo baten barruko gizarte-ekonomiako enpresa izateari, jarduerak diruz laguntzeko modukoa izaten jarraituko du, gauzatutako epea gutxienez hemezortzi (18) hilabetekoa izan bada. Kasu horretan, enpresa eratzeko edo eraldatzeko emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da, eta murriztu ere aipatutako denbora-epea amaitzeko falta den denboraren proportzioan; onuradunak, berriz, jasotako gehiegizko kopurua itzuli beharko du.

Ezarritako arauak betetzen ez badira, honako prozedura honi jarraituko zaio jasotako diru laguntza itzultzeko:

  1. Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak erakunde onuradunari jakinaraziko dizkio prozeduraren hasiera eta prozedura hori hasteko zioak, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki irizten dituen alegazioak egiteko.

  2. Alegazioak jaso edota alegaziorik aurkeztu gabe epea pasatu eta gero, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak itzuleraprozedura amaitutzat emango du, eta, aplikagarri den araudia urratu dela iritzi badio, erabakia emango du, kasua bada, dagozkion zenbatekoak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari bueltatzeko obligazioa deklaratzen duena. Dirua bueltatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, erabakiaren jakinarazpenetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

    Itzultzeko prozedura, gehienez ere, sei hilabetean ebatzi behar da.

  3. Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzari, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoa betez.

Oro har, eta azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duenak, bere 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzeaz gain, erakunde onuradunek diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute zerrenda bidezko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren).

  1. Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barne. Agindu honen ondorioetarako, honako hauek baino ez dira hartuko gizarte-ekonomiako enpresatzat: lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-sozietateak; halakotzat hartuko dira, halaber, unibertsitateko ikasleek osatutako kooperatiba-sozietateak, baldin eta, dagokion unibertsitatearen tutoretzapean, enpresa bat garatzen baldin badute euren prestakuntza akademikoaren barruan.

  2. Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean erlazionatuta dauden sustapen ekintzak egitea, jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena sustatu eta eusteko helburuarekin, enpresa eratu eta urte beteko epean.

  3. Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko, honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomia- eta finantza-bideragarritasuneko azterlana egitea: galera-maila handia, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, ahalmen handiegia, autofinantzaketarako marjina gordinaren gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera eta aktibo garbiaren ahultasuna edo desagerpena.

Honako hauek jaso ditzakete kapitulu honetan bilduriko laguntzak:

1. 15.1 artikuluko jardueretarako: 2012ko uztailaren 31tik 2013ko uztailaren 31ra bitarte (biak barne) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko kooperatibak eta lan-sozietateak, hurrenez hurren.

2. 15.2 artikuluko jardueretarako: helburu sozial gisa kooperatiba edo lan-sozietateak era daitezen sustatzea duten eta irabazteko ez diren pertsona juridikoak, edota bereziki irabazi-asmorik gabeko erakundeen jabetza direnak (hemendik aurrera, erakunde sustatzaileak). Bestalde, 15.1 in fine artikuluan aipatzen diren kooperatibei dagokienez, hezkuntza-proiektuak tutelatzen dituzten unibertsitateak.

3. 15.3 artikuluko jardueretarako: enpresa-bideragarritasuneko azterlanak legez egin ditzaketen kanpoko kontsulta-enpresak. Kontsultora horiek gizarte-ekonomiaren erakunde ordezkagarriek gehiengoarekin partaidetutako enpresak izan behar dute, edota kooperatibaren edo lan sozietatearen forma juridikoa duten beste kontsulta-enpresa batzuk, gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriren bati elkartutakoak.

1. 15.1 artikuluko erakunde onuradunetarako:

  1. Kooperatibako edo lan-sozietateko bazkideen gizarte-ekonomiaren alorreko prestakuntza egiaztatzea, edo prestakuntza hori egiteko konpromisoa adieraztea.

  2. Lankidetza-akordio bat izenpetzea, enpresaren laguntza edo aholkularitza gauzatzeko, hala badagokio.

  3. Diru-laguntza eman aurretik legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatiboren batean integratuta egotea. Gutxienez, urte betean mantendu beharko dira integratuta.

  4. Bazkide langilearen sarrera mugagabea izango da eskabidea egiten duen unean.

  5. Gizarte-ekonomiako enplegu berria sortzea.

  6. Lan-segurtasun eta osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzea, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duenak, ezarritakoaren arabera.

    15.2 artikuluko erakunde onuradunetarako: artikulu horretan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea agindu hau argitaratu baino lehenago.

    15.3 artikuluko erakunde onuradunetarako: Langileen edo gutxienez ere langile-plantillaren heren baten lege-ordezkariek sinatutako idatzizko konpromiso bat aurkeztu beharko da gizarte ekonomiako erakunde bat eratzeko, enpresa bideragarria baldin bada.

1. 15.1 artikuluko jardueretarako: baremo hauek aplikatu ostean ateratzen den kopuruaren % 70:

a) 3.000 euro, lan-kontratu mugagabeaz sartzen den langile bazkideko.

Halakotzat joko dira gizarte-ekonomia enpresa eratzen denetik 2013ko uztailaren 30a bitartean (egun biak barne) sartzen diren langile bazkide guztiak.

  1. Aurreko atalean zehaztutako kopuruari 1000 euro gehitu beharko zaizkio kasu guzti hauetan:

    Emakumeak, eurek direnean erakundeko langile bazkide edo lan-bazkideen gehienak.

    Minusbaliatua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea, eta, gutxienez, % 45eko ezintasuna onartuta edukitzea.

    Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

    Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren mende izatea.

    Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, beti ere gertakari horiek etxeko biolentziaren biktimak babesteko dagokion aginduaren bidez egiaztatu badira.

    Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean bukatu dutenak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututakoak; horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, sozietate kooperatiborako sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada. Kontratazioa gizarteratze- eta laneratze-prozesua amaitutakoan egiten bada, ez da eskatuko langabe gisa erregistratuta egotea.

    Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III. kapituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera Dekretu horrek arautzen du Terrorismoaren Biktimei Laguntzek Programa, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

    Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

    Pertsona berak kasuan arestian azaldutako egoera bat baino gehiago uztartuz gero, hasiera batean zehaztutako zenbatekoari mila bana euro gehituko zaio egoerako, eta diru-laguntza gehienez ere 6000 eurokoa izango da.

  2. Muga 30.000 eurokoa da, erakunde onuraduneko.

  3. Emandako diru-laguntzak ezin izango du ezein kasutan ere sozietateko bazkide langileek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditu.

    15.2 artikuluko jardueretarako: artikulu honetako 1. atalean aipatu, eta jasotzen den gainerako kopuruaren % 30, sustatutako erakundeko.

    15.3 artikuluko jardueretarako: bideragarritasuneko azterlaneko kostu garbiaren % 70, azterlaneko (3000 euroko mugaz).

Kapitulu honetan jasotako diru-laguntzak ordaintzeko, formula hau aplikatuko da:

  1. Lehen ordainketan, diru-laguntza osoaren % 75 ordainduko da, betiere emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.

  2. Bigarren ordainketan, % 25 ordainduko da, agindu honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero, eta zehazkiago:

    1 artikuluko jardueretarako:

    Agindu honetako 21.1 artikuluan aipatzen den Bazkide Liburuaren kopia konpultsatua.

    Legez eratutako Gizarte Ekonomiako elkarteren batean integratuta egotea egiaztatzen duen ziurtagiria.

    2 artikuluko jardueretarako:

    2 artikuluak aipatzen duen memoria aurkeztu beharko da, artikulu horretan nahitaezkotzat jasotzen diren agiriekin batera.

    15,3 artikuluko jardueretarako:

    Egindako azterlanaren kopia eta hura gauzatzeko guztira izandako kostua justifikatzen duten agiriak.

Agindu honetan jasotako onurak bereganatu nahi dituzten erakundeek, eskaeraz batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. 15.1 artikuluko jardueretarako:

  1. Memoria zehatza eta enpresaritza-proiektuari buruzko enpresa-plana edo -planak, lehen ekitaldi osoan burutuko diren jarduerak azaltzen dituztenak.

  2. Kooperatibako edo lan-sozietateko langile bazkideen Gizarte Ekonomiaren alorreko prestakuntza, edo prestakuntza hori jasotzeko hartutako akordioa egiaztatzen duten agiriak, prestakuntza hori irakatsiko duen erakundearen izena adieraziz.

  3. Lan-segurtasun eta -osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera (39/1997 Errege Dekretua, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duena).

  4. Bazkide-liburuaren kopia, baita enpresan sartutako pertsonekin egindako sozietate kontratuen edo lan-kontratuen kopia ere.

  5. Sustatutako erakundearen erregistro-inskripzioaren edo inskripzioaren aurkezpenaren kopia, eta sozietatean sartutako bazkide bakoitzaren kapitalerako ekarpenaren banku-frogagiria.

  6. Legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatibo batekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

  7. Behar izanez gero, minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emango duena, minusbaliotasun-maila adieraziz.

  8. Behar izanez gero, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren Autoa / Espetxeak emandako ziurtagiria.

  9. Behar izanez gero, bizikidetza-egiaztagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo gehiago bere kargura dituela adierazten duen zinpeko aitorpena, ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo batzuk haien kargura dituztenak kontratatzen badituzte.

  10. Etxeko biolentziaren biktima izan direnen kasuan, etxeko biolentziaren biktimak babesteko agindua, hori egiaztatzen duena.

  11. Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.

  12. Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.

  1. Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

    15.2 artikuluko jardueretarako:

  1. Erakunde sustatzailearen eta sustaturiko erakundearen arteko lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria, halakorik dagokionean.

  2. Aurreikusitako jarduerei, gastu-aurrekontuari eta finantzazio-planari buruzko memoria zehatza.

  3. Enpresa-jarraipen eta -aholkularitzarako plana, aurreikusitako metodologia jasotzen duena.

    15.3 artikuluko jardueretarako:

  1. Bideragarritasuneko azterlaneko proiektuaren memoria.

  2. Enpresa 15.3 artikuluan jasotzen den egoeretakoren batean dagoela azaltzen duen justifikazioa.

    Erakunde interesdunek ez dute agiriok aurkeztu beharrik, baldin eta lehendik aurkeztu badituzte eta indarrean badaude, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 35.f) artikuluan.

1. 15.1 artikuluko jardueretarako:

  1. Dagokion erregistroan inskribatu eta hurrengo urtean, sustatutako enpresek honako hau egin beharko dute:

    1. Enpresa eratzen denean sortzen diren lanpostuen maila atxiki beharko dute enpresek, horren arabera zehaztu baita diru-laguntzaren zenbatekoa, eta, hala ez bada, laguntzak osorik edo partzialki itzuli beharko dira atxikitako lanpostu kopuruaren arabera.

      Aldi horretan bazkideen bajarik edo sarrera berririk izan baldin badira, sarrerak egitean, hasieran izan ziren sarreren baldintza soziolaboral berberak izan beharko dituzte.

      Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde onuradunak bazkide liburuaren kopia konpultsatua igorri beharko dio Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari, hamabi hilabeteko aldia amaitu eta handik hilabeteko epean. Epe horretan hala egiten ez badu, 10 eguneko epea emango zaio aurkez dezan. Epe horretan ere konturik aurkezten ez badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratzeko espedienteari ekingo zaio, eta, hala behar denean, diru-laguntzatik dagokiona itzuli beharko du justifikatu gabeko aldiaren proportzioan, betiere aldi hori erditik gorakoa bada.

    2. Egitura asoziatibo batean integratuta jarraitu beharko dute.

      Artikulu honetako 2. zenbakian aipatzen den memoriaren bidez egiaztatu beharko dira aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzak; horretarako, memoriari ziurtagiriak erantsiko zaizkio.

  2. Dagokion erregistroan inskribatu eta hiru urte betetzen direnean, sustatutako erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa izaten jarraitu beharko du.

    Diru-laguntza ematen duen administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori; horretarako, kooperatiben urteko kontuak aztertuko ditu, enpresek Kooperatiben Erregistroan aurkeztu beharko baitituzte. Aurkeztu ezean, eskatu egingo zaizkie, eta 10 eguneko epea jarriko zaie aurkezteko. Epe hori igaro, eta konturik aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzeko deklarazio espedientea irekiko da, eta jasotako diru-laguntzatik dagokiona itzuli beharko dute justifikatu gabeko aldiaren proportzioan.

    Onuradunak lan-sozietateak direnean, diru-laguntza ematen dien administrazioari aurkeztu beharko dizkiete kontuak, Merkataritza Erregistroan gordailua egiteko legezko epean. Beste kasu batzuetan, prozedura adierazi berri hori jarraituko da.

  3. Diru-laguntza lortzen duen erakundeak egitura asoziatibo batean integratuta segitu beharko du, hiru urte betetzen direnean eratu zenetik.

    Diru-laguntza ematen duen Administrazioak ofizioz egiaztatuko du ea betetzen den 3 urtean egitura asoziatibo batean integratuta jarraitzeko betebeharra, erakunde asoziatiboei hori egiaztatzeko eskaera eginez.

  4. Nolanahi ere, agindu honen ondorioz jasotako zenbatekoak erreserba berezi batera zuzendu beharko dituzte diruz lagundutako kooperatiba eta lan-sozietateek, eta erreserba hori banatu ezinekoa izango da harik eta sozietatea bera azkentzen edo eraldatzen den arte; hori gorabehera, zenbateko horrekin konpentsatu ahal izango dira diru-laguntza jasotzen duen enpresan sortutako bat-bateko galerak.

    Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, aurreko b) idatzi-zatian ezarritakoa egin beharko da, eta ez egiteak, berriz, idatzi-zati horretan adierazitako ondorio berberak izango ditu.

    15.2 artikuluko jardueretarako: Erakunde sustatzaileek enpresa-planaren bilakaera azaltzen duen memoria aurkeztu beharko dute, diru-laguntza eman zen egunetik urte bete igaro ondoren zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

    Era berean, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hilabeteko epean, memoria bat aurkeztu beharko dute kooperatibaren edo lan-sozietatearen enpresa-bilakaera eta lortutako emaitzak azaltzeko, eta, horrekin batera, aurreko artikuluko a) idatzi-zatian adierazitakoa ere aurkeztu beharko dute.

    15.3 artikuluko jardueretarako: arau honetako 15. artikuluan aipatzen den kontsultore adituak sinatu beharreko bideragarritasuneko azterlana egitea, hura amaitu eta hilabeteko epean eta aurkeztutako proiektuaren arabera.

    Epe horretan aurkeztu ezean, artikulu honetako 1. zenbakiko b) idatzi-zatian ezartzen den prozedura jarraituko da.

  1. Jardun-plan bat prestatu, garatu eta gauzatzea, agindu honetako 24. artikuluaren baldintzak aintzat hartuta, lurralde-plan baten bidez gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko, zehazki, lanean parte hartzea, aberastasuna sortu eta orekaz banatzea eta enplegu-sorkuntza oinarritzat dituzten enpresak. Halako jardun-planak egingo dituzten erakundeek, batetik, eskualde eremu jakin batean finkatutako hezkuntza-erakundeen eta gizarte-ekonomiako enpresen partaidetza izan behar dute, eta, bestetik, egitura nahikoa izan behar dute, 24. artikuluan araututako Enpresa Plana gauzatzeko moduko enpresa-mintegi bat bermatuko duena.

  2. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresen eskualde-oinarriko lurralde eremua mugatzeko, Eustatek ezarritako eskualde naturalen araberako lurralde-banaketa erabiliko da, baita eskualde horien eragin-eremua ere.

Nortasun juridiko propioa izan, eta honako eskakizun hauek betetzen dituzten erakundeak izan ahalko dira diru-laguntza honen onuradun:

  1. Helburuen artean enpresa-sustapena biltzea.

  2. Jardun-plan bat aurkeztea hurrengo artikuluan zehaztutako edukiaz.

  3. Gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatzea lurralde-sustapen planifikatu mota honetan.

  4. Erakunde eskatzailearen konpromiso idatzia aurkeztea, enpresak sortzeko jarduera garatzeko borondatea duela adieraziz, batez ere gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko.

  1. Jardun-planak eduki hauek jaso beharko ditu:

    1. Helburu kuantitatiboak eta kualitatiboak, plangintzaren arabera eratuko diren gizarte ekonomiako enpresei buruzkoak.

    2. Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko eredua.

    3. Prozesu ekintzailearen faseak.

    4. Sortuko diren gizarte-ekonomiako enpresen sustapen-prozesuari lotutako baliabide materialek eta giza baliabidek behar duten oinarrizko egitura.

    5. Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko plana egiteko beharrezko gastuak, finantziazioa xehatuta, barne direla atzerriko erakundeekin helburu hori betetzeko izan beharreko harremanetatik sortutako gastuak.

  2. Jardun-planak jaso egin beharko du lurraldean hezkuntza-erakundeak daudela egiaztatu behar dela, etorkizuneko proiektuekin lotutako prestakuntza teknikoa eman ahalko dietenak enpresa-jardueran arituko diren pertsonei.

  3. Jardun-planak jaso egin beharko du egiaztatuko dela etorkizuneko proiektuei babesa eskainiko dieten gizarte-ekonomiako enpresen edo erakundeen planean parte hartuko dutela. Laguntzaren nondiko norakoa eta parte-hartze horren finantza-arloko edo beste edozein arlotako inplikazio-maila zehaztu behar da jardun-planean proiektu bakoitzerako.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak diruz lagunduko ditu:

  1. Kultura ekintzailea sustatu eta zabaltzeko gastu orokorren % 75, gizarte-ekonomian ekiteko, erakunde onuradunaren jardunaren lurraldean (gehienez 30.000 euro); horretarako, behin jarduera egin eta gero eta urteko sustatzeko aldia amaitu eta gero, kooperatibak edota lan sozietateak izan behar dute eratzen diren enpresa berri guztien % 50ek baino gehiagok. % 50 horretara iristen ez bada, zenbatekoa proportzionalki murriztuko da.

  2. Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak onartzen duen jardun-planean aurreikusitako gastuaren % 75 eratutako gizarte-ekonomiako enpresa-proiektu bakoitzerako, eta gehienez ere 9.000 euro bakoitzerako.

    18 hilabeteko epea igaro baino lehen egon beharko dute eratuta enpresek, betiere diru-laguntza emateko ebazpena ematen denetik.

  3. Nolanahi ere, onuradun bakoitzak gehienez 70.000 euro jaso ditzake urtean.

  1. Lehen ordainketan diru-laguntza osoaren % 50 ordainduko da, betiere emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.

  2. Bigarren ordainketan diru-laguntza osoaren beste % 50a emango da, 25. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dela egiaztatzen denean. Horretarako, aurretik erakunde eskatzaileek Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan zabaltze jardueraren urteko aldiaren memoria xehakatua aurkeztu behar dute, eta hor esanbidez jasota egon beharko da egindako jarduera osoa, zabaltze-jardueratik eratorri diren eta gizarte-ekonomiaren arlokoak diren edo ez diren bestelako erakundeen sustapena barne. Egindako gastuaren justifikazio-dokumentazioa ere aurkeztu beharko da; jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu daitezke. Egiaztagiri horiek guztiak diru-laguntza emateko ebazpenaren egunetik hasita 18 hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.

  1. Jardun-plana, agindu honetako 24. artikuluan ezarritako baldintzetan eta eskakizunekin.

  2. Lurraldeko egungo hezkuntza-erakundeen dokumentazio egiaztagarria -erakunde horiek 24.b) artikuluan adierazten dira- eta erakunde horiek proiektuan duten inplikazioaren agiri justifikagarria.

  3. Etorkizuneko proiektuei babesa emateko gai diren gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek proiektuan parte hartzeari buruzko egiaztagiria, 24.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Minimis araua.

Europako Batzordeak ezarritako minimis arauari lotzen zaizkio laguntza hauek, 15.1 artikuluari dagokionez soilik (1998/2006 zenbakiko arautegia (EE), Batzordearena, 2006ko abenduaren 15ekoa). Hortaz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu, agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeek zuzenean enplegua sortzeko jasotako minimis laguntzekin hiru urteko epean 200.000 euro baino gehiago jaso ez dezaten indarrean den zerga-ekitaldian eta aurreko bietan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epean izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 1a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARĶA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.