- AGINDUA, 2013ko abuztuaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abuztuaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 3825
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/08/02
- Argitaratze-data: 2013/09/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Agindu honen eranskinean adierazten duen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) xedatutakoa betez eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.
OINARRIAK
Lehena. Agindu honetan eskainitako lanpostua eskatzeko, ezinbestekoa izango da karrerako funtzionarioa izatea eta ezarritako baldintzak betetzea.
Bigarrena. Interesdunak eskaera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzara bidaliko du eta, bertan, bere datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan datu hauek adieraziko ditu:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuetan bete dituen lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarriak diren bestelako merituak.
Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten eta beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahal izango du.
Laugarrena. Deialdi hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak ebatziko du, agindu baten bidez. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez hilabeteko epean, eskariak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, jakinarazpena iragarri eta hilabeteko epean, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.
Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 2a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Lanpostua.
Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010/156).
Lekua: Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.
Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
Taldea: C/D.
Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrazio-laguntzailea.
D.O.: 18.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; derrigortasun-data: 2001-10-31.
Lanpostua eskuratzeko baldintzak:
C1 edo D1 Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzu aktiboan aritzea funtzionario gisa. Deialdi honetan parte hartzeko aukera izango dute: zerbitzu berezietan ari direnak, seme-alabak jagoteko lan-utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta borondatezko edo derrigorrezko lan utzialdian daudenak azken horiek, gutxieneko epea bete badute. Aipatutako guztiek zerbitzu aktibora itzuliko lirateke prozedura honen bidez.
Gutxieneko lan-esperientzia: Administrazio-kidegoan urte bete edo Administrazio Laguntzaileen kidegoan bi urte.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2013ko azaroaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazt
- Ikus: AGINDUA, 2013ko azaroaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazt


