- AGINDUA, 2013ko abuztuaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez onartzen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Vital» fundazioak (erakunde xurgatzailea) xurgapen bidez egindako bat-egitea, «Fundación Vital para la Mejora de la calidad de vida de los mayores» fundazioarena (erakunde xurgatua); agindu honen bidez, orobat, fundazio xurgatzaileak erabakitako patronatuaren estatutu-aldaketa eta Patronatuarena onartzen eta inskribatzen dira, bai eta fundazioa bera Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen eta fundazio xurgatuaren erregistro-idazpenak indargabetzen ere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abuztuaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez onartzen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Vital» fundazioak (erakunde xurgatzailea) xurgapen bidez egindako bat-egitea, «Fundación Vital para la Mejora de la calidad de vida de los mayores» fundazioarena (erakunde xurgatua); agindu honen bidez, orobat, fundazio xurgatzaileak erabakitako patronatuaren estatutu-aldaketa eta Patronatuarena onartzen eta inskribatzen dira, bai eta fundazioa bera Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen eta fundazio xurgatuaren erregistro-idazpenak indargabetzen ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 3952
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/08/30
- Argitaratze-data: 2013/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen
Lehenengoa. 2013ko otsailaren 14an, xurgapen bidezko bat-egitearen inskripzio-eskabidea aurkeztu zen, Herri Administrazio eta Justizia Sailean. Gasteizko notario Alfredo Pérez Ávila jaunaren aurrean 2013ko urtarrilaren 21ean emandako eskrituraren baimendutako bi kopia itsatsi zitzaizkion eskabideari (protokolo-zenbakia: 146). Eskrituraren bidez publiko egiten dira «Fundación Vital para la Mejora de la calidad de vida de los mayores» fundazioaren eta «Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Vital» fundazioaren arteko xurgapen bidezko bat-egiteei buruzko erabakiak, eta xurgatutako fundazioaren ondare guztia batera eskualdatzen zaio fundazio xurgatzaileari. Eragiketaren inskripzio-eguna Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan aditzera ematen da; izan ere, egun horretatik aurrera izango dituzte ondorio juridikoak eta kontableak xurgapen-eragiketek.
Eskritura publiko horretan, bi fundazioen balantzeak daude, hain zuzen ere fundazio xurgatzailearen 2012ko irailaren 30ekoa eta fundazio xurgatuaren 2012ko urriaren 1ekoa, bai eta 2013ko aurrekontua ere. Idazki publikoan, bat-egite erabakien ziurtapenak jasota daude, bat-egitean parte hartzen duten bi fundazioetako patronatuek hartutako 2013ko urtarrilaren 14ko erabakienak alegia, bai eta fundazio xurgatzailearen estatutuak ere.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, zenbait akats atzeman dituzte, eta 2013-04-02ko idazki batez akatsok zuzentzeko eskatu zen.
Hirugarrena. 2013ko maiatzaren 3an, eta aurreko eskabidean aipatutako akatsak zuzendu nahirik, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu da erabaki sozialak publiko egiteko eskritura publiko baten kopia baimendua, 2013ko maiatzaren 3an José Ignacio Besga Zuazola jaunak, «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Caja Vital» fundazioaren Patronatuko idazkariak emana, Gasteizko notario Alfredo Pérez Ávila jauna (protokolo-zenbakia: 1101) aurrean zela.
Aipatutako eskritura publikoari Gasteizen 2013ko apirilaren 30ean José Ignacio Besga Zuazola jaunak emandako ziurtagiria eransten zaio, bera denez idazkia, eta lehendakariaren oniritzia du. Ziurtagiria 2012ko abenduaren 27an eta 2013ko martxoaren 7an egindako bilkurei buruzkoa da, bilkura horretan erabaki baitzen, besteak beste, fundazio xurgatzailearen patronatuko kideak izendatzea, bai eta patronatuko kideak izendatzea ere.
Laugarrena. Horretarako errekerimendua egin zaie 2013ko maiatzaren 14an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeari buruzko ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 3. eta 5. artikuluetan oinarrituta; eta 2013ko uztailaren 10ean eta 24an Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzaren txostenak aurkeztu ziren Fundazioen Erregistroan, biak ere bat-egitearen aldekoak.
Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio bat-egitea, xurgatzaileak egindako estatutu-aldaketa eta guzti horretatik eratorritako Patronatuaren aldaketa onartu eta inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago honako hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 32. eta 36. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan.
Bigarrena. Funtsezko iritzi diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, hartara, bereziki bat-egite hitzartua dela-eta bete dira artikulu hauetan ezarritako eskakizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. artikuluan ezarritakoak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoak.
Hirugarrena. Fundazio xurgatzaileak erabakitako estatutu-aldaketa dela-eta bete dira orobat artikulu hauetan aurreikusitakoa: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan aurreikusitakoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan aurreikusitakoa (erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen). Estatutu-aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Laugarrena. Fundazio xurgatzaileak erabakitako patronatu-aldaketa dela-eta, honako lege-xedapen hauek bete dira: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10. artikulua eta berarekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 40. artikulua eta berarekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua eta kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak; fundazioaren estatutuetako arau aldatuak, aplikagarriak direnak.
Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita,
Lehenengoa. Onartzea «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Vital» fundazioa erakundeak «Fundación Vital para la Mejora de la calidad de vida de los mayores» fundazioa xurgatuz egindako bat-egitea.
Bigarrena. «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Vital» fundazioa erakundeak «Fundación Vital para la Mejora de la calidad de vida de los mayores» fundazioa xurgatuz egindako bat-egiteari buruzko eskritura inskribatzeko agintzea, data agindu honetakoa dela, Alfredo Pérez Ávila notarioak (protokolo-zenbakia: 146) 2013ko urtarrilaren 21ean emandako eskritura publikoaren edukiarekin bat etorriz.
Hirugarrena. «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Vital» fundazio xurgatzailearen estatutu-aldaketa onartzea, bere estatutuetako 2., 3., 5., 7., 13. eta 15. artikuluei buruzkoa, eta estatutuen bateratzea ere onartzea.
Laugarrena. «Fundación Caja de Ahorros de Vitoria y Álava Fundación Vital» fundazio xurgatzailearen Patronatu berria inskribatzeko agintzea. Honela egongo da osaturik:
Lehendakaria: Fernando Aranguiz Mingueza jauna.
Lehendakariordea: Rafael Abásolo García jauna.
Idazkaria: José Ignacio Besga Zuazola jauna.
Idazkariordea: Gustavo Antépara Benito jauna.
Bokalak:
Mónika Arbaiza Beitia andrea.
Javier Cameno González de Zárate jauna.
Juan Felipe García Miravalles jauna.
Vega León Sáez de Asteasu andrea.
Miguel Ángel Mendizabal Blocona jauna.
Juan Antonio Ordoñana Cazalilla jauna.
Esteban Ortiz de Urbina Díaz jauna.
Fernando Raposo Bande jauna.
Iñigo Vela Recio Álvarez jauna.
Jorge Sánchez Moreno jauna.
Regina Lucette Valenzuela Lemoine andrea.
Fernando Velasco Galíndez jauna.
Bosgarrena. «Fundación Vital para la Mejora de la Calidad de Vida de los Mayores» fundazioaren erregistro-idazpenak indargabetzea.
Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 30a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


