Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoe - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoe

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3838
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/02
  • Argitaratze-data: 2013/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2012ko urriaren 15ean emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren 2012-2013 ikasturterako aipatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaiak; salbuespenak, praktika-aldia betetzeaz salbuetsita zeudenak eta karrerako funtzionario gisa izendatu arte, jarraitzea aukeratu zutenen eta legezko atzerapen egoera aplikatu zitzaien kasuak izan ziren.

Aipatutako 2012ko urriaren 15ean emandako Aginduaren bidez ere praktiketako funtzionario izendatu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaia, erabaki judizial bat betez.

Halaber, praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaiak, praktikak betetzeko urtebeteko atzerapena onartu ondoren, gorako errekurtsoak baietsi ondoren, eta praktikak errepikatu ondoren (ikasturtean praktikak ebaluatzeko bete beharreko gutxieneko denbora ez betetzeagatik edo ez gainditzeagatik).

Aipatutako Aginduei jarraituz, praktikak gainditu dituzten zein praktikak ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden aukeratutako hautagaiak karrerako funtzionario izendatzeari ekin zaio.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako hautagaia Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea, erabaki judizial bat betez. I. eranskinean zerrendatzen da.

Bigarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea. Hauei praktika-aldia betetzeko urtebeteko atzerapena onartu zitzaien eta 2012-2013 ikasturtean egin dituzte. Horiek II. eranskinean zerrendatzen dira.

Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea, 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpenaren auka jarritako gorako errekurtsoak aintzat hartzearen ondorioz. Ebazpen horren bidez, aukeratutako hautagaien behin betiko zerrendak jendaurrean argitaratu ziren. Hautagai horiek 2012-2013 ikasturtean lehen aldiz praktikak egin ondoren, gainditu egin dituzte. Horiek III. eranskinean zerrendatzen dira.

Laugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea. Aipatu Aginduaren 13.4 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, 2012-2013 ikasturtean bigarren aldiz praktikak bete ondoren (2011-2012 ikasturtean praktikak ebaluatzeko bete beharreko gutxieneko denbora ez betetzeagatik edo ez gainditzeagatik), hautagai horiek praktikak gainditu dituzte. Horiek IV. eranskinean zerrendatzen dira.

Bosgarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzea, praktikak gainditu eta gero, baita praktika-aldia ebaluatzeaz edo betetzeaz salbuetsita zeudenak ere. Horiek V. eranskinean zerrendatzen dira.

Seigarrena. Agindu honen bidez izendatutako hautagaia eta I. eranskinean zerrendatzen dena, karrerako funtzionariotzat joko da, 2011ko irailaren 1etik aurrera.

Zazpigarrena. Agindu honen bidez izendatutako hautagaiak eta II, III, IV eta IV. eranskinetan zerrendatzen direnak, karrerako funtzionariotzat joko dira, 2013ko irailaren 1etik aurrera.

Zortzigarrena. Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste Kidego bateko funtzionarioa baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)