- AGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzendutako diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena (EIMA 1). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzendutako diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena (EIMA 1).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 3931
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/02
- Argitaratze-data: 2013/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak dioena garatuz, abuztuaren 1eko Aginduak (EHAA, abuztuaren 19koa, 122. zk.) honela dio bere 6. artikuluan: «Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu ikasmateriala dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sortarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du. Guzti horretarako, besteren artean, deialdi baten bidez euskarazko ikasliburugintzarako diru-laguntzak banatuko ditu urtero».
Hori guztia gogoan izanik, honako hau
Aurreko puntuan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru laguntzaren zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetan, eta zenbateko horien ebazpena hartu aurretik, agortu gabeko diru-partidarik balego. Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da aldaketaren berri.
Laguntza-eskabideak aurkeztu eta diru-laguntzak ordaindu arte gerta litezkeen gorabeherak bideratzeko, Jarraipen-batzorde bat eratuko da. Jarraipen-batzordea honako kide hauez osatuko da:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria (batzordearen buru).
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA 1eko teknikaria (batzordearen idazkari).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Erakunde Autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntza eta laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
Halaber, zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten pertsonek edo erakundeek, horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Indarrean dagoen curriculuma beteko dute eta, era berean, indarrean dauden Unibertsitate aurreko irakasmailetan, araubide orokor eta berezikoetan, erabiltzekoak izango dira.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira bildu honako argitalpen hauek: bibliofilo-liburuak; copyright-a, partez edo osoz, hauetako bat duten argitalpenak: herri-aginteenak, zuzenbide pribatuko herri-aginteenak edota herri-aginteen parte-hartze nagusia duten sozietate pribatuenak; doan banatzekoak diren argitalpenak; liburu-klubek edo antzekoek bazkideentzat bakarrik argitaraturikoak; fotokopia edo multikopia bidez prestaturiko ikasmaterialak.
Laguntza-deialdi honetara joko duten ikasmaterialek honako ataletakoren batean behar dute sailkaturik egon:
Oinarrizko ikasmaterialak: irakaslearen gidaliburuak, ikaslearen testu-liburuak, lan-koadernoak eta oinarrizko irakurgaiak.
Ikasmaterial osagarriak: kontsulta-liburuak, neurketa-materialak, irakasleen prestakuntzarako materiala, eskola-aldizkariak, mapak, horma-irudiak eta euskarazko ikasmaterial digitalen idatzizko osagarriak.
Laguntza-deialdira bil daitezkeen ikasmaterialak, bere originaltasun-mailari dagokionez, honelakoak izan daitezke:
Testuari dagokionez: sorkuntza-lana (espresuki euskaraz sortua); egokitzapena: bai intralinguistikoa (batutik euskalki batera edo alderantziz ekarritakoa) eta bai interlinguistikoa (erdaraz sortua eta euskarara egokitua); itzulpena (erdaratik ekarria).
Ilustrazioei eta argazkiei dagokienez: ikasmaterial honetarako berariaz sortutakoak; beste zenbait materialetatik hartutakoak.
2012ko irailaren 2tik 2013ko irailaren 1era bitartean, biak barne, argitaraturiko ikasmaterialak bildu ahal izango dira honako laguntza-deialdi honetara. Argitalpen-data moduan honako hau hartuko da: Lege Gordailuari dagokion Gordailu-aitorpenaren M-5 agiriko administrazio-eginbidean jarritako data.
Ikasmaterial defizitarioek bakarrik jo ahal izango dute honako laguntza-deialdi honetara. Hots, beren edizioan egindako kostuak, 2. artikuluan zehaztutakoak, 2013-2014 ikasturteko salmenta bidezko diru-sarrerekin, baita prestakuntza-fase partez edo osoz berdinagatik han-hemendik izandako diru-sarrerekin ere, berdindu edo gainditu ezin dituzten ikasmaterialei. Ebazpena eman aurretik, eskabide-orrian zehaztutako kostuen justifikazioa, jatorrizko faktura bidezkoa, eskatu ahal izango du Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak.
Ikasmaterialek 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoak, bere 30. artikuluan finkatutakoa bete beharko dute.
Ikasmaterialek euskaraz idatzita egon beharko dute. Hala ere, zenbait jakintzagai eta ikasmaterial-mota (A ereduan euskara irakasteko metodoak, hiztegi elebidun edo eleanitzak....) partez euskaraz eta partez erdaraz egonik, horiek ere laguntza-deialdira bildu ahal izango dira.
Ikasmaterialek dagokion hizkuntzaren egokitasunaren jabe izan behar dute nahitaez, beti ere azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Ikasmaterial bati emandako hizkuntzazko egokitasun-aitorpena azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuaren 19. artikuluan zehaztutakoari jarraituz baliogabetzea erabakiko balu Hezkuntza Sailburuordetzak, baliogabetze horrek zera ekarriko du: honako laguntza-deialditik diru-laguntza jasotzeko ezintasuna, edo esleitutako diru-laguntzaren galera edo, dagokionean, hartutako kopuruaren itzulketa. Hori guztiori, honako Agindu honen 32. artikuluan finkatutako prozeduraren arabera egingo da.
Laguntza-deialdi honetara jotzen duen ikasmaterial orok, bezeria potentzial jakinik ez duten ikasmaterialek izan ezik, gutxieneko tirada izan beharko du. Gutxieneko tirada hori Agindu honen I. eranskinean ikasmaterial bakoitzarentzat finkatutako gutxieneko tirada-indizearen (GTI) eta 2013-2014 ikasturterako begiz jotako bezeria potentzialaren (BP) arteko eragiketaren ondorioz zehaztuko da. Editatu beharreko gutxieneko ale-kopurua begiz jotako tirada baino txikiagoa duten ikasmaterialak bazterrean utziko dira, ofizioz, eta, ondorioz, ez dute diru-laguntzarik jasoko.
Ikasmaterial bakoitzarentzat 2013-2014 ikasturterako begiz jotako bezeria potentziala kontuan izanik, kopuru jakin baterainoko tirada bakarrik lagunduko du diruz Hezkuntza Sailburuordetzak.
Ikasmaterial bakoitzarentzat finkatutako gehieneko estalpen-indizearen (GEI) eta 2013-2014 ikasturterako begiz jotako bezeria potentzialaren (BP) arteko eragiketaren ondorioz zehaztuko da tiradaren goi-muga, Agindu honen I. eranskinaren arabera.
Gehieneko estalpen-indizearen aplikazioaren ondorioz finkatutako tirada entitate eskatzaileak begiz jotako tirada baino txikiagoa bada, diru-laguntza eskatzen duen entitateak aditzera emandako kostu aldakorrak egokitu egingo ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak.
Hala ere, Lanbide Heziketako Zikloetan erabiltzekoak diren ikasmaterialei, ziklo horietako aniztasunaren ondorioz dagoen jakintzagai-ugalketa, ikasmaterial-urritasuna eta ikasle-murrizketa kontuan izanik, tirada osoa onartuko zaie.
Bezeria potentzial jakinik ez duten ikasmaterialen kasuan, gehienez ere 8.000 aleko tirada lagunduko da diruz.
Eskabide-orrian jasotako tiradak bat etorri beharko du kopuruz ISBNren inprimakian eta Lege Gordailuari dagokion Gordailu-aitorpearen M-5 agiriko administrazio-eginbidean jarritako kopuruarekin. Aurreko horri kalte egin gabe, eskabide-orrian zehaztutako tiradaren egiatasuna baieztatze aldera, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak behar beste egiaztapen-lan egingo du fakturen eta gainontzeko agirien bidez.
Lehen argitaraldientzat prestaturik dago, nagusiki, deialdi hau. Hala ere, bigarren edo hurrengo argitalpen birmoldatu edo osatuek ere jaso ahal izango dute diru-laguntza, beti ere berritutako zatiaren arabera.
Deialdi honetara biltzen den ikasmaterial oro komertzializatu egin beharko da, herritarrei zuzenduriko banaketa-zirkuituen bidez, edozein herritarrek liburu-dendan eskuratzeko moduan egon dadin. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baldintza horren betetzea dagokion diru laguntza finkatu aurretik egiaztatu ahal izango du.
Zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Jabego intelektualari, egile-eskubideei, Lege-gordailuari eta ISBNari dagozkien lege- betebeharrak betetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2. artikuluan zehaztutako betebeharrak gordetzea.
VII KAPITULUA
BALDINTZEN EGIAZTATZEA
Diru-laguntza eskatu duten entitateek zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren egiaztatzea era automatikoan egingo da, behar beste aldiz. Egiaztatze horri kudeaketa-organoak ekingo dio, diru-laguntza eskatzen duten entitateei baimena eskatu gabe. Aurreko hori, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua ezarriz egingo da.
Hala ere, diru-laguntza eskatzen duen entitateren batek zergak Nafarroan ordainduz gero, egiaztapena Agindu honen 19.1.a) artikuluan zehaztutako ziurtagiria aurkeztuz egingo da.
Diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko eraketari dagokion egiaztatzea Agindu honen 18.1.b) artikuluan zehaztutako agiria aurkeztuz egingo da.
Diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkaria den pertsonaren NANa.
Diru-laguntza eskatzen duen entitateari dagokion Hirugarrenen Erregistroko fitxa.
Helburu berari zuzenduriko diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, dagokionean, haiengandik jaso izana adieraztea.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez izatea, eta laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean ez egotea, beren beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.
Eskabidean zein eskabideari erantsitako agirietan bildutako datuak egiazkoak direla adieraztea.
Laguntza-deialdi honetan diru-laguntzon onuradun izateko jarritako baldintzak betetzen dituela adieraztea.
Legalki eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dagokion erregistroan izena emanda dagoela adieraztea.
Baldin eta egoera hori bada, eskatzen diren agiriak, eskabidea aurkezten den egunean erabat indarrean egonik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku daudela adieraztea. Era berean, agiri horiek non eta noiz aurkeztuak diren zehaztuko da (Saila eta zuzendaritza).
Ikasmateriala argitaratu ahal izateko beharrezkoak diren eskubideen jabe izan eta ondorioz, Jabego Intelektualaren Legeak jarritako arauak betetzen dituela adieraztea.
Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, arauz zehazten den bezala, egunean dituela adieraztea.
Aurrez aurre, ahal delarik Herritarrentzako zerbitzuan -Zuzenean- edo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzetan, nahiz Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA 1 programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.
Modu elektronikoan, Euskadi.net atariko Egoitza elektronikoan: https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/eima1/eu/
Eskabideak eta gainontzeko agiriak, bai aurrez aurreko kanaletik bai kanal elektronikotik nola izapidetu behar diren adieraziz prestatutako zehaztasunak Euskadi.net atariko Egoitza Elektronikoan daude eskuragarri: https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/eima1/eu/
Eskabidea izapidetu eta agiriak emateko orduan kanal bat, aurrez aurrekoa edo elektronikoa, erabiltzeak ez du prozedurari dagozkion hurrengo izapidetzetan aukeratutako kanala erabiltzera behartzen. Kanala edozein momentutan alda daiteke.
Eskabidea kanal elektronikotik barrena egin osteko izapidetzak (kontsultak, agiriak eman...) honako honetatik egingo dira: https://www.euskadi.net/niregestioak
Diru-laguntza eskatzen duen entitateari dagozkion agiriak:
Zergak Nafarroan ordaintzen dituzten entitateen kasuan, zergen betebeharra betea dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. Aipaturiko ziurtagiri horren aurkezpena eta bidalketa, edozein delarik ere eskabidea aurkezteko bidea, euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
Diru-laguntza eskatzen duen entitatearen eraketa-eskritura edo aktaren kopia, beti ere bere izaera juridikoaren arabera.
1. Ez da aurkeztu behar izango aipaturiko kopia hori honako kasu hauetan:
1.1. Diru-laguntza eskatzen duen entitatea legalki eratuta egon eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dagokion Erregistroan izena emanda dagoen elkartea edo fundazioa denean. Horri horrela denean, nahikoa izango da eskabidean, erantzukizunpeko adierazpenei dagokien atalean, behar den bezala adieraztea, jarraian kudeaketa-organoak egiazta dezan.
1.2. Eskabidea kanal elektronikotik barrena izapidetu eta diru-laguntza eskatzen duen entitatearen txartelarekin sinatu bada.
2. Aurkeztu beharra ezinbestekoa izango da honako kasu hauetan:
2.1. Eskabidea kanal elektronikotik barrena izapidetu eta diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariaren txartelarekin sinatu bada. Aipaturiko kopia euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
2.2. Eskabidea aurrez aurreko kanaletik izapidetu denean. Aipaturiko kopia horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
Diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren ahalmen eskritura edo -erabakia.
1. Ez da aurkeztu behar izango aipaturiko kopia hori honako kasu hauetan:
1.1. Diru-laguntza eskatzen duen entitatea legalki eratuta egon eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dagokion Erregistroan izena emanda dagoen elkartea edo fundazioa denean. Horri horrela denean, nahikoa izango da eskabidean, erantzukizunpeko adierazpenei dagokien atalean, behar den bezala adieraztea, jarraian kudeaketa-organoak egiazta dezan.
1.2. Eskabidea kanal elektronikotik barrena izapidetu eta diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariaren txartelarekin sinatu bada.
2. Kopia hori aurkeztu beharra ezinbestekoa izango da eskabidea aurrez aurreko kanaletik izapidetu denean. Aipaturiko kopia horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
1. Ez da aurkeztu behar izango aipaturiko kopia hori eskabidea kanal elektronikotik barrena izapidetu eta diru-laguntza eskatzen duen entitatearen txartelarekin sinatu bada.
2. Aurkeztu beharra ezinbestekoa izango da honako kasu hauetan:
2.1. Eskabidea kanal elektronikotik barrena izapidetu eta diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariaren txartelarekin sinatu bada. Aipaturiko kopia horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
2.2. Eskabidea aurrez aurreko kanaletik izapidetu denean. Aipaturiko kopia horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroko fitxa, baldin eta diru-laguntza eskatzen duen entitatea aurretiaz erregistratu gabe badago edo Erregistroan dauden bere banku-datuak aldatu nahi baditu. Hori egite aldera, diru-laguntza eskatzen duten entitateek behera kargatuko dute http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html helbidean eskuragarri dagoen formularioa. Aipaturiko formulario horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia), edozein delarik ere eskabidea aurkezteko aukeratutako modua.
Laguntza-deialdira bildutako ikasmaterialari dagozkion agiriak:
Diru-laguntza eske aurkezten diren ikasmaterial bakoitzeko formulario bat, behar den bezala beteta. Formulario horretan diruz laguntzea nahi den ikasmaterialari buruzko datu tekniko eta ekonomikoak jasoko dira. Formulario hori Euskadi.net atariko Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo da eskuragarri: https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/eima1/eu/
Formulario horren aurkezpena, diru-laguntza eskatzen duen entitateak aukeratutako bidetik egingo da. Aurrez aurrekoa izanez gero, formulario horren aurkezpena eta bidalketa, aldez aurretik behera kargatu, bete eta inprimatu eta gero, euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia).
Argitara emandako ikasmaterialaren bina ale. Era berean, gaztelaniako bertsioa duten ikasmaterialen kasuan, gaztelaniazko ale (1) bat. Ale horien aurkezpena, ezinbestean aurrez aurreko kanaletik egingo da.
Lege Gordailuari dagokion M-5 inprimakia, gordailuaren aitorpenari dagokiona, behar diren izapideak eginda, gordailuaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin denean. Aipaturiko kopia horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia), edozein delarik ere eskabidea aurkezteko aukeratutako modua.
Diru-laguntza eskatzen duen entitatearen legezko ordezkariak sinatutako idazki bat, diruz lagundu nahi diren ikasmaterial guztien lagapen-prezioa ziurtatzen duena. Aipaturiko idazki horren aurkezpena eta bidalketa euskarri elektronikoan egingo da (PDF formatuan eskaneatutako kopia), edozein delarik ere eskabidea aurkezteko aukeratutako modua.
Ikasmaterial horiek dagozkien formularioetan azaldutako datu tekniko eta ekonomikoekin agertzen duten adostasun-maila neurtu, besteak beste, honako puntu hauek bereziki aztertuz: hizkuntzaren egokitasun-aitorpena, xedea, argitalpen-kostuak, ezaugarri teknikoak, lagapen-prezioa, tirada eta salmenta kopurua.
Agindu honetan jarritako baldintzak betetzen diren ala ez ikuskatu.
Ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua eskatu Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen-alorreko bi adituri. Aditu horiek aldez aurretik izendatuko ditu Hezkuntza sailburuordeak.
Aurreko puntuan zehazturikoa egin ostean, berariazko txostena helaraziko zaio Ebazpen Batzordeari.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA 1 programaren teknikaria, batzordearen idazkari.
Behar-beharrezkoa ikusten bada, ikasmaterial bakoitzaren edizio-kostuen kalkulua egiten ibilitako bi adituak aritu ahal izango dira batzordearekin, beti ere aholkulari gisa.
Ebazpen-batzordeak ikasmaterial bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa finkatuko du eta, behar bezala arrazoitu ondoren, ebazpen-proposamena egingo du. Aurreko artikuluan aipatutako ebazpen-proposamena lantzeko, Ebazpen-batzordeak Agindu honen II. eranskinean azaldutako faktoreetan eta horiei dagozkien ponderazio-indizeetan oinarrituko du bere lana.
Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako diru-kopuru osoa IV. eranskinean ezarritako formularen arabera banatuz zehaztuko da diru-laguntza zehatza.
Ebazpen horrek, gutxienez, honako kontu hauek jasoko ditu:
Diruz lagundutako ikasmaterialen zerrenda eta ikasmaterial horietako bakoitzari esleitutako diru-laguntza.
Diruz lagundu ez diren ikasmaterialen zerrenda, ukatzearen zioa azalduz.
Ebazpen hori diru-laguntza eskatu duten entitate guztiei modu ofizialean jakinaraziko zaie, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta sei (6) hilabeteko epean, beranduenik. Horrez gain, EHAAn ere argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Hartu beharreko Ebazpenaren jakinarazpenik egiten ez bada 27. artikuluan esandako epean, ezezko erantzuna bailitzan hartu ahal izango da isiltasuna.
Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko idazkien artean interpretazio-auzirik sortuz gero, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzendutako diru-laguntzen deialdian (EIMA 1) erabiltzeko dagoen zenbateko osoa aldatzekoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko diru-laguntzak esleitzen dituena (EIMA 1).


