Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4446
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/25
  • Argitaratze-data: 2013/10/18

Testu legala

Aztertu da Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolak 2013-2014 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

Kodea: 01002077.

Izen generikoa: Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola.

Izen espezifikoa: «Vitoria-Gasteiz».

Helbidea: Aguraingo Taldearen kalea, z/g.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOE Plana:

Espezialitatea: Barne Diseinua.

Espezialitatea: Diseinu Grafikoa.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOGSE Plana:

Lanbide-arlo artistikoa: Diseinu Grafikoa:

«Argazkigintza artistikoa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

«Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

Lanbide-arlo artistikoa: Barne Diseinua:

«Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOE Plana:

Lanbide-arlo artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa:

«Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

«Argazkigintza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

«Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik