- AGINDUA, 2013ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5176
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/25
- Argitaratze-data: 2013/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2013-2014 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.
Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau
Kodea: 48017186
Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa
Izen espezifikoa: «Kirolene»
Helbidea: San Inazio, 5
Udalerria: Durango
Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskaintzen diren irakaskuntzak:
Kirol-irakaskuntzak - LOGSE Plana:
Modalitatea: Atletismoa:
Erdi-maila: «Atletismoa»
Goi-maila: «Atletismoa»
Modalitatea: Saskibaloia:
Erdi-maila: «Saskibaloia»
Goi-maila: «Saskibaloia»
Modalitatea: Eskubaloia:
Erdi-maila: «Eskubaloia»
Goi-maila: «Eskubaloia»
Modalitatea: Negu-kirolak:
Erdi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea
Erdi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea
Erdi-maila: «Snowboarda» espezialitatea
Goi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea
Goi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea
Goi-maila: «Snowboarda» espezialitatea
Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:
Erdi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea
Erdi-maila: «Arroila Jaitsiera» espezialitatea
Erdi-maila: «Eskalada» espezialitatea
Erdi-maila: «Erdi Mailako Mendia» espezialitatea
Goi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea
Goi-maila: «Eskalada» espezialitatea
Goi-maila: «Mendiko Eskia» espezialitatea
Modalitatea: Futbola:
Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea
Erdi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea
Goi-maila: «Futbola» espezialitatea
Goi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea
Kirol-irakaskuntzak - LOE Plana:
Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:
Erdi-maila: «Espeleologia»
Modalitatea: Zaldiketa-kirolak:
Erdiaila: «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak» espezialitatea
Erdi-maila: «Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-diziplinak» espezialitatea
Goi-maila: «Hipika»
Modalitatea: Ur-kirolak:
Erdi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea
Erdi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea
Goi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea
Goi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea
Modalitatea: Urpeko kirolak:
Erdi-maila: «Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin»
Modalitatea: Borroka-kirolak:
Erdi-maila: «Judoa eta defentsa pertsonala»
Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:
Erdi-maila: «Salbamendu eta Sorospena»
Goi-maila: «Salbamendu eta Sorospena»
1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorreko 1. a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.
Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


