- AGINDUA, 2013ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, 2013an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, 2013an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4348
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/02
- Argitaratze-data: 2013/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzen laguntzeko kirol-erakundeei.
Deialdi hau egiten da Eusko Jaurlaritzaren iritziz oso garrantzitsua delako nazioarteko kirol lehiaketetan parte hartzera zuzendutako jarduerak sustatzea, hori funtsezko elementua baita euskal kirola nazioarteko esparruan egon dadin, eta kirol-jarduera sustatzeko oro har.
Hortaz, kirol-jarduerek diru-laguntzak jaso ahal izateko zer eskakizun eta irizpide bete behar dituzten zehaztu behar da, bai eta aipatutako diru-laguntza horien eskabidea, izapideak eta emakidak erregulatzeko arauak ezarri ere.
Hori horrela, honako hau
2013an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan jasotzen diren baldintzei jarraiki.
Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak.
Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da diru-laguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.
2013. urtean hasten diren ekitaldietarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko.
Onuradunek konpromisoa hartzen dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren laguntza izan dutela adierazteko ekitaldiko parte-hartzea hedatzeko edozein bitartekotan, eta ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; hala bada, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako diru-laguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.
Deialdi hau lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da agindu honen 7. artikuluan ezarritako irizpideei jarraiki. Hirurehun eta hogeita bederatzi mila zortziehun (329.800) euro erabiliko dira horretarako guztira; horietatik 204.476 euro 2013rako ordainketa-kreditu izango dira, eta gainerako 125.324 euroak 2014rako konpromiso-kreditu.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten kirol-klubek, kirol-elkarteek eta helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek. Kirol federazioek ezin izango dituzte diru-laguntza hauek eskuratu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza batzuen esparruan horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak hauek eman edo, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.
Ezin izango dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean zehar, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalen bat duten erakundeek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekuren bat dutenek ere. Halaber, ezin izango dute diru-laguntzarik eskatu, zehapenak ezarritako epean zehar, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalen bat duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz) agindu honetan ezarritako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Orokor Nagusiaren edo erregistro osagarrien bulegoetan aurkeztuko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehazten dira horiek; 2008ko maiatzaren 30eko EHAA, 102. zk.), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetako edozein erabiliz. Honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira eskabidearekin batera:
Eskabide-inprimakia (I. eranskina), Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan bertan eskura daitekeena, edo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan. Erakunde eskatzailearen izenean eskabidea sinatzen duen pertsona fisikoak eskabidea egiteko baimena duela egiaztatzen duen dokumentua behar da.
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta dagokion ordezkaritza-ahalmenaren egiaztapena, hau da, ahalordetze-eskrituraren kopia edo, hala badagokio, dagokion erakundeak emandako ziurtapena.
Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Jardueraren memoria (II. eranskina). Honako gai hauei buruzko azalpen-memoria bat aurkeztu beharko dute:
Balioetsi beharreko lehiaketak.
Proba hori programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.
Lehiaketa-maila.
Lehiaketan sartzeko sistema: aurre-sailkapenik badagoen ala ez.
Lehiaketa-eremua. Mundukoa edo kontinentekoa.
Balioetsi beharreko lehiaketan edo lehiaketetan kirolariek eskuratutako postua. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
Parte-hartzearen jarraitutasuna. Zenbat urtetan parte hartu duten nazioartean azken 10 urteetan.
Mugiarazitako kirolarien eta langile teknikoen kopurua: jardunaldi-kopurua eta horiek non egin diren, bai eta lehiaketa-tokira bitarteko distantzia ere.
Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen proba barne hartzen duen nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko profesionalen ligaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatzen duen erakundearekin eta dagokion nazioarteko federazioarekin, Europako federazioarekin edo profesionalen ligarekin harremanetan jartzeko helbide bat ere.
Dagokion federazioaren ziurtagiria, lehiaketan eskuratutako kirol-emaitza egiaztatzen duena. Artean ez bada lehiaketa egin, aurreko urtean lehiaketa horretan edo maila horretako edo altuagoko lehiaketetan (halakorik egonez gero) eskuratutako emaitzak egiaztatu beharko dira.
Dagokion nazioarteko federazioaren ziurtagiria, azken 10 urteotan nazioartean izandako parte hartzeen kopurua egiaztatzeko.
Diru-laguntzaren xede den jardueraren sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).
Hirugarrenaren altaren dokumentu normalizatua (IV. eranskina). Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaren bat jaso duten eskatzaileek, haien helbideratze-datuetan eta/edo banku-datuetan aldaketaren bat egin nahi badute, hirugarrenaren datuak aldatzeko inprimaki normalizatua (V. eranskina) bete beharko dute.
Erantzukizunpeko aitorpena, erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik ez duela eta horiek eskuratzeko legezko debekurik ez duela adierazten duena (VI. eranskina).
Diru-laguntzaren xede izango litzatekeen jarduerarako eskatu diren edo jasotzea espero den gainerako laguntzen zerrenda. Zer erakunde publiko edo pribaturi eskatu zaion adierazi beharko da, bai eta zer egoeratan dagoen (ukatuta, ebazpenaren zain, emanda) eta zer zenbateko duen ere. Horrelakorik eskatu ez bada, diru-laguntzara aurkeztutako programetarako bestelako laguntzarik eskatu edo jaso ez dela adierazten duen dokumentua.
Dagoeneko eginda dauden jardueretarako, agindu honetan ezartzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira egindako gastuak egiaztatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza ekitaldian parte hartzearekin lotutako ekitaldi publikoetara gonbidatzeko konpromisoa, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; hala bada, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezko irizten duen hainbat dokumentazio osagarri eskatu ahal izango du.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.
Balioespen-batzordeak aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta ondoren zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu jarraian aipatzen den baremoaren arabera:
Probaren maila (50 puntura arte):
Programa olinpikoa: 20 puntura arte.
Proba olinpikoa: 20 puntu.
NBOk onartutako nazioarteko federazio baten proba ez olinpikoa: 7,5 puntu.
NBOk onartu gabeko nazioarteko federazio baten proba ez olinpikoa: 0 puntu.
Lehiaketa-maila: 10 puntura arte.
Nazioarteko goi-mailako lehiaketa: 10 puntu.
Nazioarteko bigarren mailako lehiaketa: 5 puntu.
Nazioarteko hirugarren mailako lehiaketa: 0 puntu.
Lehiaketan sartzeko sistema: 10 puntura arte.
Lehiaketan sartzeko sistemaren zailtasuna balioetsiko da; 10 puntura arte emango zaizkie aurre-sailkapena duten lehiaketei, eta 0 puntu nahieran sartzeko edo gonbidapen bidezko sistema dutenei.
Lehiaketa-eremua: 10 puntura arte.
Mundukoa: 10 puntu. Lehiaketa bat mundu-eremukoa dela ulertuko da hiru kontinentetako edo gehiagotako lehiakideak baditu.
Kontinentekoa: 5 puntu.
Kirolarien maila (20 puntura arte).
Eskuratutako sailkapena: 15 puntura arte.
Proba olinpikoak.
Lehenengo 8en artean (banakakoa) / lehenengo 4en artean (taldean) = 15 puntu.
Lehenengo 16en artean (banakakoa) / lehenengo 8en artean (taldean) = 10 puntu.
Lehenengo 32en artean (banakakoa) / lehenengo 16en artean (taldean) = 5 puntu.
Proba ez olinpikoak.
Lehenengo 4en artean (banakakoa) / lehenengo 2en artean (taldean) = 15 puntu.
Lehenengo 8en artean (banakakoa) / lehenengo 4en artean (taldean) = 7,5 puntu.
Kirol egokitua.
Lehenengo 3en artean (banakakoa) / lehenengoa (taldean) = 15 puntu (proba olinpikoa).
Lehenengo 3en artean (banakakoa) / lehenengoa (taldean) = 7,5 puntu (proba ez olinpikoa).
Talde-probatzat jotzen dira banakakoak ez diren proba guztiak.
Azken 10 urteetako nazioarteko parte-hartzearen jarraitutasuna: 5 puntura arte.
7 parte-hartze baino gehiago azken 10 urteetan: 5 puntu.
4tik 7 parte-hartzera azken 10 urteetan: 2,5 puntura arte.
Parte-hartze 1etik 3ra edo gutxiago azken 10 urteetan: puntu 1.
Aurrekontu-faktoreak (30 puntura arte).
Mugiarazitako kirolarien eta langile teknikoen kopurua (15 puntura arte): puntu 1 pertsonako, 15 puntura arte gehienez.
Gehienez, kirolariengatiko 13 puntu eta teknikariengatiko 2 puntu balioetsiko dira.
Jardunaldi-kopurua (5 puntura arte).
Jardunaldi-kopurua 5 puntura arte balioetsiko da.
Lehiaketa-tokira bitarteko distantzia = 10 puntu.
edo Europa:
000 km-ra arte = puntu 1.
000 - 2.000 km = 2,5 puntu.
000 km < = 5 puntu.
edo Afrika, Amerika, Asia: 7,5 puntu.
edo Ozeania: 10 puntu.
Lehiaketa batean parte hartzeagatik kontinente desberdinetara joan-etorri bat baino gehiago egin behar izanez gero, eskabidea balioesterakoan lehiaketa-tokira bitarteko distantziari dagokion puntuazioa kalkulatzeko, joan-etorri horiei dagozkien puntuen batez bestekoa hartuko da kontuan.
Kirol-diziplina berean eta kirol-maila bereko lehiaketetarako erakunde batek baino gehiagok aurkezten badute eskabidea, kiroletako azterketa tekniko bat egingo da, eta eskuratutako puntuazioak aldatu ahal izango dira horiek ordenara egokitzeko.
Laguntzen zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren irizpidea erabiliko da. Alegia, eskabideek aurreko atalean ezarritako irizpideei jarraiki balioespen-fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki agindu honen 2. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa, betiere, ezarritako gehienezko diru-kopurua errespetatuz, edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.
Jarduera bakoitzeko diru-laguntza laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa izango da gehienez. Diziplina ez olinpikoetako jarduera bakoitzarentzako diru-laguntza kirolari bakoitzeko hamar mila (10.000) eurokoa izango da gehienez.
Futboleko Liga Profesionalean, Asobalen, ACBn eta gizonezkoen txirrindularitzako Ruta UCI Pro-Teams-en parte hartzen duten erakunde onuradunek agindu honen aurrekontu-zuzkiduraren % 25 jaso ahal izango dute gehienez jasotako kopuru guztiak batuta.
Agindu honen babesean emandako diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek helburu bererako emandakoekin, bai eta diruz lagundutako jarduera gauzatzean sortutako beste edozein sarrera edo baliabiderekin ere, betiere, guztiak kontuan hartuta jarduerak erakunde onuradunari dakarkion kostua gainditzen ez bada. Gain finantzaketarik badago, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aurkeztutako aurrekontua orekatu arte.
Balioespen-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko. Honakoek osatuko dute batzordea: Gazteria eta Kirol zuzendariak (batzordeko presidente izango da) eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendatutako arlo horretako bi teknikarik (idazkari izango da horietako bat).
Balioespen-batzordea eratzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7. artikuluan ezarritakoa beteko da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da balioespen-batzordearen osaera.
Balioespen-batzordearen bileretara bertaratu ahal izango dira, hitza bai baina botorik gabe, aztertu beharreko gaien inguruan jakintza espezifikoa duten pertsonak, bertaratuen gehiengoak onartuz gero.
Balioespen-batzordeak balioetsiko ditu aurkeztutako eskabideak 7. artikuluan jasotako irizpideen arabera. Ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuari aurkeztuko dio ebazpen proposamen arrazoitua; onuradun izateko zer erakunde proposatzen diren adieraziko da bertan, eta horietako bakoitzarentzat zer kopuru proposatzen den eta zer jardueraren parte-hartzea laguntzen den diruz, bai eta, hala badagokio, zer eskabide ukatzea proposatzen den eta zergatik ere.
Deialdian aurkeztutako eskabide guztiak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak ebatzi behar ditu, balioespen-batzordearen proposamena kontuan hartuta, eta erakunde interesdunek aurkeztutako alderdi guztiei buruzko erabakiak hartuz.
Emango den ebazpenak erabakiko du eskatutako diru-laguntzak emango diren edo, hala badagokio, ukatu egingo diren; lehenengo egoeran, erakunde onuradunen izen soziala, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta zer jardueratan parte hartzeko ematen den adierazi beharko da. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen izen soziala eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko du ebazpenak.
Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute horren kontra Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean, hilabete bateko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraiki.
Prozeduran interesdun diren erakundeei banaka jakinaraziko zaie ebazpena.
Prozedura ebazteko eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Aurreko paragrafoan esandakoaren kaltetan izan gabe, agindu honen 6. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar bada, ebazpena emateko epea eten egingo da izapide horrek eskatzen duen bezainbat denboraz, jakinarazpena jaso eta horri erantzuteko epearen arabera.
Orokorrean jakinarazte aldera, erakunde onuradunen zerrenda argitaratuko da aipatutako aldizkari horretan, eta emandako kopuruak eta zer jardueratan parte hartzeko eman diren adieraziko da.
Bi alditan ordainduko da diru-laguntza. Lehenengo ordainketa 2013an egingo da, diru laguntza onartu ostean, 13.a) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita biari dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan. Bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2014an egingo da, diru-laguntza 15. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoaren, 50.2. artikuluan ezarritako betebehar-erregimena bete beharko dute beti, eta, zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edonola ere:
Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru laguntzari idatziz eta espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.
Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabili beharko da diru laguntza, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenarekin bat.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea haiek hala eskatuz gero haien funtzioak gauzatzerakoan.
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari programaren exekuzioari buruz eskatzen dion informazio guztia ematea.
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritza jardunaldia aurkezteko egingo diren ekitaldi publiko guztietara gonbidatzea, eta jarduera gauzatzen den artean ikusteko moduko tokian adieraztea Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza jaso duela jarduerak, diru-laguntza ekitaldia egin ostean ematen ez bada behintzat; hala bada, diru laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortuko dituzten dokumentu guztietan adierazi beharko dute hori.
Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak du agindu honetan araututako diru laguntzen programa kudeatzeko eskumena.
Erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzan, diruz lagundutako jarduera edo, hala badagokio, diruz lagundutako parte hartzea amaitu eta handik hiru hilabeteko epean:
Diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko memoria zehatza; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu diren adierazi behar da.
Egindako gastuen jatorrizko ziurtagiriak, edo, hala badagokio, fotokopia konpultsatuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren adinako zenbatekoz.
Diru-laguntza emateko ebazpenean jarritako baldintzen arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa izan dutela berariaz adierazten duten dokumentu guztien aleak (dokumentu grafikoak, fotografikoak edo ikus-entzunezkoak).
Ekitaldian parte hartzeak eragindako kostu-kontuen behin betiko balantzea; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazi behar dira bertan. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere diru laguntzaren xedea bete bada edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzaren bat jaso bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa doitzeko.
Ez-betetze izango dira honako hauek:
Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.
Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa ez itzultzea dagokion epean.
Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.
Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Gasteizen, 2013ko urriaren 2an.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013.urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organ
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko apirilaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko urriaren 2ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena. Agindu hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena zen, eta


