Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Eibarko Egoitza Zentroan Egoitza Batzordeko kideak aukeratzeko hauteskunde-aldia irekitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Eibarko Egoitza Zentroan Egoitza Batzordeko kideak aukeratzeko hauteskunde-aldia irekitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4501
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/02
  • Argitaratze-data: 2013/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak; Herrizaingoa

Testu legala

Uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren bidez eratu zen Eibarko Egoitza Zentroa. Hasieratik nortasun, egitura eta antolamendu propioak eman nahi izan zitzaizkion eta Eibarko Hezkuntza Esparruan barne hartu.

Aipatutako Dekretuko 16. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailak- zehaztuko ditu Eibarko Egoitza Zentroari dagozkion gobernu-organoak -pertsona bakarrak eta kolegiatuak-. Era berean, aipatutako Dekretuko lehenengo azken xedapenean adierazten denez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bidez arautuko dira Zentroaren gobernu organoen funtzioak eta hautapen-prozedura.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko ekainaren 22ko Aginduak ezartzen duenaren arabera, aipatutako zentroko hezkuntza-erkidegoa osatzen duten sektoreek parte hartzeko gobernu-organoa da Egoitza Batzordea.

Agindu horretan, halaber, Egoitza Batzordearen osaera zehaztu da, bai eta bertako kideak hautatzeko prozedura ere.

Agindu horren 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, dagokion ikasturtearen lehen hiruhilekoan aukeratuko dira Egoitza Batzordeko kideak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak -gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailak- horretarako adierazitako aldian eta lau urterako. Sailburuak aldarrikatuko du Egoitza Batzordeko kideak aukeratzeko aldia irekitzeko agindua.

Egoitza Batzordearen kideak 2009-2010 ikasturtean aukeratu ziren azkenengoz. Beraz, 2013-2014 ikasturtean berritu egin behar dira.

Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik