- AGINDUA, 2013ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) udalerrian Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimendu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) udalerrian Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimendu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4537
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/03
- Argitaratze-data: 2013/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da «Ibar Ezkerra Ikastola, S. Coop.» entitatearen legezko ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera, Bilboko udalerrian Salbamendu eta Sorospeneko modalitateko Kirol Irakaskuntzako ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko.
Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); ekainaren 24ko 878/2011 Errege Dekretua, Salbamendu eta Sorospeneko kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (uztailaren 22ko BOE); ekainaren 24ko 879/2011 Errege Dekretua, Salbamendu eta Sorospeneko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak eta sarbide-baldintzak finkatzen dituena (uztailaren 23ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48018749.
Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.
Izen espezifikoa: «Harrobia».
Titularra: Ibar Ezkerra Ikastola, S. Coop.
Helbidea: Harrobia plaza, 4.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Kirol-irakaskuntzak:
Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:
Erdi-maila: Salbamendu eta Sorospeneko espezialitatea: 2 talde, 30 ikaspostu.
Goi-maila: Salbamendu eta Sorospeneko espezialitatea: talde 1, 30 ikaspostu.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 3a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


