- AGINDUA, 2013ko urriaren 16koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Laneko Lurralde Ordezkaritzan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 16koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Laneko Lurralde Ordezkaritzan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4784
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/16
- Argitaratze-data: 2013/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: EAEko udalak; Funtzio publikoa
Testu legala
Agindu honen eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta lege horretako 10.1 artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenetan oinarriturik. Hauek dira deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean lanpostua betetzeko ezarri diren betekizunak konplitzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bitartez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.
Hirugarrena. Izangaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan datu hauek jasoko dituzte:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiak egokitzat jotzen dituen merezimenduak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu batez ebatziko da deialdi hau eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 16a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
Deialdiko lanpostua:
Izendapena: Lurralde-ordezkaria (511786 kodea, 9 dotazio-zk.).
Lekua: Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
Destinoko tokia: Bilbao
Taldea: A.
Kidegoa: X02EU.
Destinoko osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: 0-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 4.
Derrigortasun-data.
Lanpostuan aritzeko betekizunak:
Estatuko edozein administrazio publikotako A taldeko kidegoren batekoa izatea.
Estatuko edozein administrazio publikotako A taldeko kidegoren bateko karrerako funtzionario izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Halaber, aipatutako kidegoetako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, eginkizunez gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egoera horietan egoteko epea betea badute.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2013eko abenduaren 18koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko urriaren 16koa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Laneko Lurralde Ordezkaritzan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publik


