Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hernaniko (Gipuzkoa) «Hernani» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hernaniko (Gipuzkoa) «Hernani» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4951
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/18
  • Argitaratze-data: 2013/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Hernaniko (Gipuzkoa) «Hernani» musika-eskola publikoak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 20007746.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Hernani».

Titularra: Hernaniko Udala.

Helbidea: Gudarien enparantza, 1.

Udalerria: Hernani.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1., 2., 3. eta 4.a.

Adarrak

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, saxofoia, perkusioa, klarinetea, tronpeta eta biolontxeloa.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Bertako instrumentuak: txistua, alboka, dultzaina txalaparta, trikitixa eta panderua.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik