Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 22koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren estatutuetan helbidea aldatzea onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 22koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren estatutuetan helbidea aldatzea onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4946
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/22
  • Argitaratze-data: 2013/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi eta aztertu da: Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren estatutuetan egindako aldaketa bat (helbidea) onartzeko eskabide-espedientea, honako aurrekari hauetan oinarriturik,

GERTAKARIAK

Lehenengoa. 2012ko maiatzaren 25ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailean (gaur egun, Herri Administrazio eta Justizia Saila) sarrera eman zitzaion Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren estatutuen 9.2 artikuluan egindako aldaketa bat (helbidea) onartzeko eskariari.

Eskariarekin batera, Guadalupe María Inmaculada Aldánez García notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 629) 2012ko apirilaren 27an emandako eskritura publikoaren kopia baimendua aurkeztu zen, elkargoaren helbidearen aldaketari buruzkoa.

Bigarrena. 2012ko ekainaren 11n, elkargoari estatutuetan egindako aldaketa jendaurrean erakutsi izana egiaztatzeko eskatu zitzaizkion, hala aurreikusita baitago Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.2 artikuluan; eta 2012ko irailaren 7an sarrera eman zitzaion dokumentazio horri, Herri Administrazio eta Justizia Sailean.

Hirugarrena. 2012ko irailaren 27an, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailei eta Legelarien Euskal Kontseiluari eskatu zitzaizkien 21/2004 Dekretuaren 38.4 artikuluan aurreikusitako txostenak, eta 2012ko azaroaren 7an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean Legelarien Euskal Kontseiluaren aldeko txostena.

Laugarrena. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen. Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.

Bigarrena. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak estatutuetan egindako aldaketaren espediente hau ebatziko du, agindu bidez, hala xedatuta baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2.1.2 eta 8.1.d) artikuluetan.

Hirugarrena. Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 33. artikulua betetzen da, bai eta Profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 35.5, 6 eta 7, 38. eta 39. artikuluetan xedatutakoa ere.

Era berean, Eusko Jaurlaritzan gai horren eskumena duen sailaren derrigorrezko txostena jasotzea ez da erabakigarritzat jotzen prozedura hau amaitzeko. Hori dela eta, amaitutzat jotzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 82. eta 83. artikuluetan agindutakoari jarraikiz.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira. Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren estatutuetan helbidea dela-eta egindako aldaketa onartzea. Izan ere, aurrerantzean Mandasko dukearen pasealekuko 11 behe eta lehenengoan izango du egoitza elkargoak (20012, Donostia).

Bigarrena. Elkargo horren estatutuetan egindako aldaketa argitaratzeko agintzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 22a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik