Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2013-04-15eko Aginduaz iragarria). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2013-04-15eko Aginduaz iragarria).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5027
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/28
  • Argitaratze-data: 2013/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko, 2013ko apirilaren 15eko Aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea aztertu egin da (2013ko maiatzaren 6ko EHAA eta BOE).

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa. Bada, lege haren VIII. tituluan, Botere Judizialaren 43. artikuluan eta hurrengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaz onartutako xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin bat etorriaz, honakoa xedatu dut:

Lehenengoa. Eranskinean argitara ematea aipatutako aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta horien erresultak.

Bigarrena. Justizia Ministerioaren web-orriko (www.mjusticia.gob.es) zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.

Hirugarrena. Destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetako partaideek aurkeztuak, iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena. Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz; beraz funtzionario berriek beteko dituzte.

Bosgarrena. Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortu duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioak, baldin ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu eskala edo kidegoren batera, 2013ko azaroaren 22an egunean egin beharko da kargu-uztea.

Seigarrena. Goragoko puntuan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaren jabetza hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Lanpostuaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako lanpostuan eskumena duen Administrazioak ordainduko du.

Lekualdatze-lehiaketaz lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioei dagokienez, lanpostuz jabetzeko epeen ondorioetarako, honako hau joko da «funtzionarioaren herritzat»: zerbitzuak non egiten dituen, hangoxekoa. Destinoko zentoan jarraitzen badu, kargua uzteko eguna eta lanpostuaz jabetzeko eguna elkarren segidakoak izango dira.

Zazpigarrena. Honako egoera administratiboan diren funtzionarioen kasuan: sektore publikoan zerbitzuak egiteagatik borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean; Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea badakar Aginduak, jabetza egiteko epea hogei egun naturalekoa izango da, eta agindu hau Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hara zenbatuko da epe hori

Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun naturaleko epearen barruan kidego edo eskalan berrian gauzatzea jabetza, eta lehengo destinoko kargutik kendu egingo dira, plaza berriraz jabetzeko egunaren aurrekoan. Jabetza burutzeko beharrezko denbora izateko, egungo destinoko Justiziako Lurralde Gerentziari ordaindutako baimen bat eskatu ahal izango zaio; bi egun naturalekoa, herriz aldatzen ba; salbu eta Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara mugitu behar bada; izan ere, orduan epea hiru egun naturalekoa izango da; guztiarekin ere, plazaz jabetzeko epearen barruan baliatu behar dira egun horiek. Destino berrian, plazaz jabetzea aipatu baimen-egunen barruan burutu beharko da.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzi hori autonomia erkidego honetako Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, noiz-eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.

Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzien Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.