Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «La Salle-Legazpi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «La Salle-Legazpi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5047
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/29
  • Argitaratze-data: 2013/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eskatuz Zumarragako (Gipuzkoa) «La Salle-Legazpi» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 20005919.

Izen espezifikoa: «La Salle-Legazpi».

Titularra: Asociación de las Escuelas Legazpi.

Helbidea: Ińigo de Loiola kalea, 7.

Udalerria: Zumarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1 gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukiera.

Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostuko edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostuko edukiera.

Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik