- AGINDUA, 2013ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzarako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5198
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/29
- Argitaratze-data: 2013/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Sail honek ondoan argitaratzen den agindua eman du gaur:
Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratua izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.
Bilboko Udalak, 2013ko urriaren 9an, behin betiko onartu zuen Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa
Hori gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen epean aurkeztu ziren arrazoibide-idazkiak bere garaian ebatzi ziren.
«Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektua gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikuntza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan.
Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkion gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.
Desjabetzerako erreferentziako proiektu honetan sartutako lurrak bizitegi-erabilerako hiri-lurzoru ez-kontsolidatutzat sailkatuta daude «Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programan», jarduera sistema desjabetzea finkatuta. Beraz, Eusko Legebiltzarraren Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 177. artikuluan ezarritakoarekin ados, bidezko da nahitaezko desjabetzea ezartzea.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1956ko abenduaren 16koaren) 17. artikuluan eta hurrengoetan eta haren Arautegiko dagozkion artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluari jarraikiz, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.
Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f artikuluaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak afektatutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.
Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikiz, honako hau
Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, betiere horren baitan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Aipatutako espedienteak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezkoak diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia, 85, 6.a 48011 Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzearren. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koaren) 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluaren arabera.
Epe horretan zehar, honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.
Jaurlaritzaren Kontseiluari eskatzen zaio deklaratzeko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa» proiektuaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 29a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratutako Urbanizatzeko Jarduketa Programa» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurrek
- Ikus: 66/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integr


