- AGINDUA, 2013ko urriaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko urriaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5029
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/31
- Argitaratze-data: 2013/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez (2013ko apirilaren 30eko EHAA, 82. zk.), Euskadi literatura sariak, arautu eta horretarako dei egiten da, haien zortzi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, gaztelaniazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.
2013ko apirilaren 24ko Aginduaren 8.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.
Lehenengoa. 2013ko Euskadi literatura sarietako zortzi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:
Euskarazko literatura: Ramon Saizarbitoria Zabaleta jauna, 2012an Erein argitaletxeak argitara emandako Martutene izeneko literatura lanagatik.
Gaztelaniazko literatura: Ramiro Pinilla García jauna, 2012an Tusquets Editores argitaletxeak argitara emandako Aquella edad inolvidable izeneko literatura lanagatik.
Euskarazko haur eta gazte literatura: Xabier Olaso Bengoa jauna, 2012an Pamiela argitaletxeak argitara emandako Tximeletrak izeneko literatura lanagatik.
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: inori eman gabe uztea.
Euskarazko literatura itzulpena: Iñaki Mendiguren Bereziartu jauna eta Sarah Turtle andrea, 2012an Alberdania-Erein-Igela argitaletxeek argitara emandako Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak izeneko lanaren itzulpenagatik.
Literatura lanaren ilustrazioa: Elena Odriozola Berasategui andrea, 2012an Barbara Fiore Editora argitaletxeak argitara emandako Jorge Gonzalvoren Tropecista izeneko lanaren ilustrazioengatik.
Euskarazko saiakera: Jon Sudupe Martija jauna, 2012an Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak argitara emandako Oi Europa¡ izeneko lanagatik.
Gaztelaniazko saiakera: Iban Zaldua Gonzalez jauna, 2012an Lengua de Trapo argitaletxeak argitara emandako Ese idioma raro y poderoso izeneko lanagatik.
Sarituek, aipatutako 2013ko apirilaren 24ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte, 9.000 euro gordin itzulpen modalitatean saritutakoek bi direlako egileak. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 31.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


