- AGINDUA, 2013ko azaroaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, M.ª Izaskun Durán Toffe andreak Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko azaroaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, M.ª Izaskun Durán Toffe andreak Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 4933
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/05
- Argitaratze-data: 2013/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. M.ª Izaskun Durán Toffe andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 53 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.
Bigarrena. Kargu uzte honek 2013ko azaroaren 11tik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena. Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean eman duen organoaren aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errrekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 5a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


