- AGINDUA, 2013ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5282
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/12
- Argitaratze-data: 2013/12/04
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Irungo «Kunsthal» Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-ziklo bat emateko.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituena (apirilaren 9ko BOE); urriaren 11ko 1427/2012 Errege Dekretua, Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa lanbide-arlo artistikoa eratzen duena, Animazioaren alorreko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua (lanbide-arlo artistiko horretakoa) ezartzen duena eta gutxieneko irakaskuntzak onartzen dituena (azaroaren 3ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kodea: 20009159.
Izen generikoa: Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimendua.
Izen espezifikoa: «Kunsthal».
Helbidea: Colon pasealekua 101 - Txanaleta Plaza.
Udalerria: Irun.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
«Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa ematea.
Ikastetxearen osaera:
Arte Plastiko eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzak:
Lanbide-arloa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezko Komunikazioa:
«Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
«Grafika publizitarioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
Lanbide-arloa: Barne Diseinua:
«Dekorazioko obren Proiektuak eta Zuzendaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
«Lorategiko Elementuak» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


