- AGINDUA, 2013ko azaroaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko azaroaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5412
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/19
- Argitaratze-data: 2013/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 18ko 1679/2011 Errege Dekretua, Neurriko jantzien eta ikuskizunetako jantzien goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 16ko BOE); uztailaren 2ko 271/2013 Dekretua, Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoen goi-mailako teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 20008064.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Centro de Estudios A.E.G.»
Titularra: Centro de Estudios A.E.G. Arroka, S.L.
Helbidea: Heriz pasealekua, 82.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
«Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
«Jantzigintza eta moda» erdi-mailako heziketa-zikloa kentzea.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:
«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
«Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza:
«Patroigintza eta moda» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Neurriko jantzien eta ikuskizunetakoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


