- AGINDUA, 2013ko azaroaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, I. Fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko azaroaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, I. Fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 167
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/27
- Argitaratze-data: 2014/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Bilboko Udalak, 2010eko urtarrilaren 28an, erabaki zuen behin betiko onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren Aldaketa Puntuala, 734 Banaketa Eremuan, Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan.
Enplegu Eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko ekainaren 10eko Aginduz, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Betearazpen Unitatea, I. Fasea» proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.
Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen azaroaren 5eko 438/2013 Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Bilboko Udalara bertaratu ondoren, ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesatuek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.
Interesatuek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, perituak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.
Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren gauzekiko edo ekonomia eskubideen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Gran Via, 85 - 6.º - 48011 Bilbo), hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2015eko irailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jend
- Ikus: AGINDUA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal Auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, I. Fasea» izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jenda


