- AGINDUA, 2013ko azaroaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Eguzkilore» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko azaroaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Eguzkilore» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 29
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/28
- Argitaratze-data: 2014/01/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
«Fundación Eguzkilore» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen
Lehenengoa. 2013ko urriaren 16an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskari bat sartu zen, «Fundación Eguzkilore» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Bilboko Elizbarrutiko Caritas-ek sortu zuen fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.
Bigarrena. Fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bildu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen 2012ko azaroaren 27an.
Hirugarrena. Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Euskadin bizi den orok etxebizitza duin bat edukitzeko duen eskubidea sustatzea eta garatzea, eta, bereziki, gizarte-bazterkeria, langabezia, gaixotasuna edo krisi ekonomikoa dela-eta euren etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familia eta pertsonak babesteko estrategiak eta ekintzak bultzatzea, eta gizabanakoak etxebizitzarako duen eskubidea bermatuko duten egoitza- eta bizitoki-baliabideak sortzea, gizabanakoak etxebizitzarako duen eskubidea bermatzeko.
Laugarrena. Fundazioaren estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Erribera kalea 8 (Bizkaia). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du, bereziki, bere jarduna.
Bosgarrena. Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Bilboko Elizbarrutiko Caritasek 10.000 euro ordaindu zituen eratzeko unean. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.
Fundazioaren eratze-eskriturari eratze-agiriaren izaera eman zaio, Gasteizko Elizbarrutiko Caritas eta Donostiako Elizbarrutiko Caritas fundazioan sartu ahal daitezen, fundatzaile izaerarekin. Sei hilabete izango dituzte fundazioan sartzeko, eskritura ematen den egunetik aurrera.
Gainerako 20.000 euroak fundazioan sartzen diren fundazioek ordainduko dituzte, sei hilabeteko epean, eskritura sinatzen denetik aurrera (2013ko irailaren 30a); fundazioan sartutako entitate bakoitzak 10.000 euroko ekarpena egingo du.
Beste entitate fundatzaile batzuk fundazioan sartzeko epea amaitutakoan (eratze-agirian ezarriko da epe hori), fundatzaile-izaera duten entitateek erdibana edo barruan adosten duten moduan osatuko dituzte falta diren zenbatekoak, harik eta ezarritako ondare-dotaziora iritsi arte. Ordainketa hori egiteko, gehienez ere, hilabete izango da.
Seigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zazpigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
(Ikus .PDF)
Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.
Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena. Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplikatu beharreko gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea egun honetan eta F-360 erregistro-zenbakiarekin Bilboko (Bizkaia) «Fundación Eguzkilore» fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2013ko irailaren 30ean Elias Moral Velasco notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 1276).
Bigarrena. Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.


