- AGINDUA, 2013ko abenduaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuak gehitzen dizkiona 2013ko ekainaren 25ekoa Aginduari, zehazki elkargo horren estatutuen aldaketa onartzeko denari; elkargo hori Euskal Autonomia Erkidegoan Ekonomisten Elkargoaren eta Merkataritzako Titularren Elkargoaren artean gertatu den bat-egitearen ondoriozkoa da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abenduaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuak gehitzen dizkiona 2013ko ekainaren 25ekoa Aginduari, zehazki elkargo horren estatutuen aldaketa onartzeko denari; elkargo hori Euskal Autonomia Erkidegoan Ekonomisten Elkargoaren eta Merkataritzako Titularren Elkargoaren artean gertatu den bat-egitearen ondoriozkoa da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 129
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/02
- Argitaratze-data: 2014/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ikusita eta aztertuta geratu da Ekonomisten Euskal Elkargoak abiarazitako espedientea, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoan Ekonomisten Elkargoaren eta Merkataritzako Titularren Elkargoaren artean gertatu den bat-egitearen ondoriozkoa. Hauek izan dira
Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, 2013ko ekainaren 25ean, agindu bat eman zuen, Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuetan egindako aldaketa ontzat ematen duena; aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoan Ekonomisten Elkargoaren eta Merkataritzako Titularren Elkargoaren artean gertatu den bat-egitearen ondoriozkoa da.
Bigarrena. Onartutako estatutuak argitara eman behar dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, pertsona orok eta erakunde pribatu edo publiko orok kontsulta ditzan.
Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio hutsak zuzentzeko espedientea hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan.
Bigarrena. 8.2, 13. eta 38.6 artikuluek eta Tituludun Lanbideen eta Lanbideen Elkargoen Erregistroari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuko xedapen gehigarrietarik bigarrenak honako hau ezartzen dute: Euskal Autonomia Erkidegoan Ekonomisten Elkargoaren eta Merkataritzako Titularren Elkargoaren artean gertatu den bat-egitearen ondoriozko Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuak argitaratu beharra.
Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. Ekonomisten Euskal Elkargoaren eta Merkataritzako Titularren Elkargoaren artean gertatu den bat-egitearen ondoriozko Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuak honako agindu honi gehitzea: Agindua, 2013ko ekainaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, aipatu elkargoaren estatutuen aldaketa onartzen duena.
Bigarrena. Agindu hau eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 2a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAREN ESTATUTUAK
(EKONOMISTEN ETA MERKATARITZA TITULARREN ELKARGOEN BAT EGITEAREN ONDORIOZ)
(2013-04-30eko Batzar Nagusian Onartutakoak)
Ekonomisten lanbide titulatua eta kolegiatua Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuaren barruan gauzatzen dena eta Ekonomisten Euskal Elkargoa arautzea da estatutu hauen helburua; guzti hori, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legean (aurrerantzean 18/1997 Legea) eta aplikagarria den ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.
«Ekonomisten Euskal Elkargoaren estatutuak» izena hartuko dute estatutuok, eta 18/1997 legean aurreikusitako izaera eta gainerako ezaugarriak izango dituzte.
Estatutu hauetan xedatutakoak lanbidearen eta elkargoaren alorrei eragiten die zehatz-mehatz, albo batera utziz beren-beregi harreman juridikoari lotutako eskubide eta lanbideak, harreman horren eraginez jarduten baita lanbidean.
Ekonomisten Euskal Elkargoaren barruan titulu hauetako baten bat daukaten pertsonak daude:
Euskal Ekonomista eta Merkataritza Titularren Elkargoen Bat egiteari buruzko ekainaren 28ko 18/2012 Legera arte (Eusko Legebiltzarrarena) Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Ekonomisten Euskal Elkargoan eta Merkataritza Titularren Elkargo Ofizialetan elkargokide izateko eskubidea ematen zutenak. Bereziki, apirilaren 26ko 871/1977 Errege Dekretuan jasotakoak, baita Ekonomia Lizentziatuak, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatuak, Enpresa Zientzietan Diplomatu edo Lizentziatuak, Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetan lizentziatuak eta Ikerketa eta Merkatu Zientzietan lizentziatuak.
Graduko titulu akademikoa ekonomia edo enpresen kudeaketa arloko edozein materiatan, izen espezifikoa edozein dela ere.
Espainiako edo Europar Batasuneko herrialdeetako beste edozein titulu, ekonomia edo enpresen kudeaketa arloan indarrean dauden xedapenek legez aitortutakoa, edo apirilaren 26ko 871/1977 Errege Dekretuan edo hori osatzen, aldatzen edo ordezkatzen duten araudietan agertzen diren lanbideen berezko funtzioetarako direnak. Era berean, atzerriko beste edozein titulu, aipatu bezala ekonomia edo enpresen kudeaketa arlokoa, Espainian lanbidea garatzeko aitortuta dagoena.
Aurreko 1. atalean agertzen diren tituluren bat duten eta Elkargokide diren pertsonen kasuan, ez die eragingo titulu horiei lotutako funtzio profesionalei. Ondorioz, Ekonomisten Estatutuetan lanbidearen garapenari buruz egiten diren aipamen guztietan ulertuko da dagozkion lanbideari buruzkoak direla, aurreko 1. atalean aipatutako tituluen ondoriozkoak, eta bakoitza bere izenaren arabera eta funtzio profesionalen esparruaren arabera.
Elkargokide bakoitzak eskubide eta betebehar berberak izango ditu Elkargoaren baitan, berdin dio zein tituluren bidez sartu den. Horregatik, Elkargokide izateagatik, aurreko 1. atalean jasotako tituluak dituzten pertsonak Ekonomisten mailakoak izango dira, elkargoari dagokionez eskubide eta betebehar berberak izanik. Ondorioz, ekonomisten Estatutu hauetan egiten diren erreferentzia guztiak elkargokideei buruzkoak direla ulertuko da, aurreko 1. ataleko tituluren baten jabe izateagatik.
Ekonomisten Euskal Elkargoa (aurrerantzean Elkargoa) 2. artikuluko 1. atalean jasotako tituluen inguruko lanbideen elkargoa da. Zuzenbide publikoko korporazioaren adierazpide juridikoa hartzen du, legeak babestutakoa, agintaritza publiko eskumendunak estatukoak edo autonomiakoak aitortutakoa, nortasun juridiko propioa eta bere helburuak betetzeko gaitasun erabatekoa duena.
Bere izen ofiziala, ondorio guztietarako, «Ekonomisten Euskal Elkargoa» da.
Elkargoaren eragin lurralde-eremua gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoak duena da.
Estatutu hauetan jasotako lanbide jardun legetxe eragin lurralde-eremu horretan betetakoa jotzen da.
Modu orokorrean Lanbide Elkargoentzat eta Ekonomisten Elkargoentzat ezarritakoak dira Elkargoaren funtsezko helburuak. Elkargo honen helburu nagusiak, EAEko eremuan eta aplikagarriak diren arauetan ezarritako eran, honako hauek dira: ekonomistaren lanbide jarduna antolatzea, elkargoaren ordezkari bakarra izatea eta elkargokideen lanbide interesen alde egitea. Elkargoaren eskumenak izango dira modu orokorrean Lanbide Elkargoei (18/1977 Legearen 24. eta 25. artikuluetan aditzera emandako eginkizunak, batik bat) eta Ekonomisten Elkargoei esleitutakoak eta proiektatutako araudian Elkargo honi berariaz eslei dakizkionak.
Bere lurralde eremua Euskal Autonomia Erkidegoa denez, elkargoaren helburu ere badira, 18/1997 Legeko 41.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, oro har Lanbideen Kontseilu Autonomikoentzat eta Ekonomisten Kontseilu Autonomikoentzat ezarritakoak. Elkargoak, hortaz, Kontseilu Autonomiko Profesionalei (18/1997 Legeko 42. eta 43. artikuluetan aditzera emandakoak, batik bat) eta Ekonomisten Kontseilu Autonomikoei oro ha esleitzen zaizkien eskumenak ere hartuko ditu bere gain.
Elkargoak Bilbon izango du egoitza, Rodríguez Arias kalearen 4ko 2.ean.
Elkargoaren lurralde eremu osorako diren elkargo-organo eta zerbitzu orokorrak edo komunak elkargoaren egoitzan kokatuko dira. Gobernu Batzarrak, hala ere, organo edo zerbitzu horiek, zenbait kasutan, elkargoaren egoitzatik kanpo bete daitezkeela xedatu edo baimendu dezake.
Elkargoaren lurralde eremu osoa hartzen ez duten elkargo-organo edo zerbitzuak Gobernu Batzarrak erabaki dezan tokian kokatuko dira, euren eginkizuna beteko duten ingurua aintzat hartuz, betiere. Inguru hori bat badator lurralde historiko baten lurraldearekin, aipatu kokamen hori lurralde horretako hiriburuan jarriko da. Gobernu Batzarrak, hala ere, organo edo zerbitzu horiek, egoera berezietan, kokamen tokitik kanpo bete ahal izatea xedatu edo baimendu dezake. Eragindako organo horrexeri edo beste bater eslei diezaioke ahalmen hori.
Ekonomisten jarduna eta Ekonomisten Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan jarduten dutenean, 18/1997 Legearen, nahitaez aplikagarriak diren gainerako legeen, estatutu hauen eta 8. artikuluan jasotako araudien arabera erregulatuko dira.
Elkargoaren Gobernu Batzarrak xedapenak arautegiaren forma hartuko dutenak onar ditzake, artikulu honetan xedatutakoa betez, betiere.
Araudiek ezingo dute nahitaez aplikagarriak diren arauen edo estatutu hauetan xedatutakoaren kontra jo.
1. artikuluan jasotako edozein gai edo alor arau dezakete araudiek, nahiz eta ez egon 7. artikuluan aditzera emandako legedi edo estatutuetan beren-beregi aurreikusita edo araututa. Adibide modura baino ez bada ere, honako alor hauek arau ditzakete: lanbide jarduneko txandak, bateraezintasunak, lanbideko sekretua, sozietate profesionalak, lanbidearen eta deontologiaren arautegia, korporazioko organo eta zerbitzuen osaera eta jarduera, eta beste hainbat.
Araudiak onartzeko eskumena Elkargoko Gobernu Batzarrarena baino ez da, eta ezingo zaio beste organo bati eskualdatu, ez eta eskuordetu ere.
1. 7. artikuluan jasotako arauak horien maila eta aplikagarritasuna direnak direla interpretatu edo argitu asmoz xedapenak emateko ahalmena ere Elkargoko Gobernu Batzarrarena da, nahitaez aplikagarriak diren legeak integratzen dituena salbuetsita.
Xedapen horien edukia interpretatutako edo argitutako arauari egokituko zaio, eta nahitaez bete beharko dute Elkargoko organo guztiek eta elkargokideek.
1. KAPITULUA
ELKARGOKIDE IZATEA
Elkargokide izateak Elkargoan sartzea dakar, bertako kide modura.
Elkargoan dauden bitartean, elkargokidetzat joko dira bertako kideak.
Elkargokideak eskubide osokoak izango dira euren Elkargoan.
Lanbide Elkargo batekoa izateak ez dio eragiten sindikatu edo elkarte bateko bazkide izateari.
Elkargokidea jardunean egon daiteke, edo ez.
Elkargokidea jardunekoa izan ohi da, horrek baino ez baitio ematen elkargokideari ekonomistaren lanbidean jarduteko gaitasuna, zeina ez baita galtzen lanbidean jardun ez arren.
Elkargokideren batek jasota utzi nahiko balu ez duela gaitasunik ekonomistaren lanbidean jarduteko, bai lege bateraezintasunagatik, bai beste arrazoiren bategatik (norbere nahia hori delako, adibidez), jardunean ez dagoen elkargokide legetxe jardun dezake. Egoera horretan ere lanbide jardunetik kanpo jarduneko ekonomistek duten erregimen beraz gozatzeko eskubidea izango du, ez bada Gobernuko Batzarrak beste zerbait xedatzen duela, arrazoiak emanez.
Jarduneko elkargokide izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
Espainiar nazionalitatea izatea, edo elkarrekikotasun eskubidea jardun ahal izateko. Europako Batasunaren eremuan edo Espainiak izenpetutako hitzarmen edo itunetan xedatutakoa salbuetsi egingo da.
2. artikuluan aipatutako tituluren bat izatea.
Lanbidean jarduteko ezgaituta ez egotea, oraindino ez bada igaro dena delako ezgaitze-epea.
Ez-jarduneko modura elkargokide izateko 1. paragrafoan adierazitako baldintzak ere beharrezkoak dira, c) letran aipatutakoa salbu, baldin eta salbuespen hori posiblea bada estatutu hauetako 17.2 artikuluaren arabera.
Aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzeak Elkargoan sartzeko eskubidea aitortzen du.
Elkargokide izateko eskabidearekin batera 12. artikuluan aipatutako baldintza guztiak bete direnaren frogagiriak aurkeztu beharko dira. Eskatzailearen zinpeko aitorpenez dokumentatuko da 12.1.c) artikuluko baldintza, Elkargoak bere gain dituen ikuskaritza ahalmenak ere kontuan hartuz.
Jarduneko elkargokidearen egoera eskuratu nahi dela sinetsiko da, beste barik, eskabidean ez bada ezertxo ere esaten horretaz.
Era bateko elkargokide izatetik bestera pasatu nahi bada, gai horretaz interesatuak aurkeztutako eskabidea nahiko izango da, eta ez da beharrezkoa izango berriro ere dokumentazioa aurkeztea, lehendik ere Elkargoan aurkeztuta badaude, betiere.
Elkargokide izateari buruzko ebazpena eman beharko du Elkargoak, eskatzen diren baldintza guztiak betez eskabidea aurkezten den egunetik aurrera hiru hilabeteko epean.
Epe hori igaro eta eskatzaileari ez bazaio jakinarazi ebazpen berariazkoa, elkargokide izateko eskabidea onetsi egin zaiola ulertuko da. Ustezko egintza hori herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera arautuko da egintza hori.
Elkargoak, hala ere, elkargokide izateko behin-behineko sistema bat gauza dezake, arauz, Idazkaritza Nagusiaren edo ezar dadin beste organoren baten ebazpenez, harik eta horri buruzko behin betiko ebazpena eman arte.
1. 15. artikuluan aurreikusitako ebazpena eman beharko da elkargokide izateko, helburu horrekin aurkeztutako eskabidea onartu eta gero.
Eskabidea ezestearen aurka aurkeztutako elkargoko errekurtso edo errekurtso jurisdikzionalen baten ebazpenean elkargokide izateko eskubidea onartzen bada, Elkargoak ebazpen horren berri duenean jabetuko da elkargokide eskubideaz, ez bada ebazpenak beste zerbait dioela.
Elkargokide izateari uzteko arrazoiak:
Elkargoari jakinarazitako baja.
Elkargokide izateko ezarritako baldintzak ez betetzea.
Aurretik ordainketarako errekerimendua egin arren, hiru hiruhileko kuotak ordaindu gabe izatea.
Legez ezgaituta egotea.
Heriotza.
Ezgaitze kasuetan ez zaio elkargokide izateari utziko, baina eten egingo da, ondorio guztietarako, egoera horrek irauten duen bitartean, ez bada zehapen egintzak aukera ematen duela jarduneko elkargokide legetxe aritzeko.
Jarduneko elkargokideen eskubideak:
Lanbidearen araberako funtzio profesionalak egikaritzea, eta Estatutu hauen 2-2 artikuluan aipatutako izendapena erabiltzea.
Euren lanbide jardunean elkargoaren laguntza izatea pertsona edo entitate publiko eta partikularren aurrean.
Gobernu Batzarreko eta Elkargoaren barruko hauta-organoetako karguak hautatu eta kargu horietarako hautatuak izatea, eta Batzar Orokorraren erabakiak hartzen parte hartzea.
Elkargoaren zerbitzuak erabiltzea, horietarako ezarritako baldintzak betez.
Elkargoa komisionatzea ordezkapen prozesalean, zertarako eta, lanbide jardunaren ondorioz zorpetutako ordainsariak auzi-bidean edo auzi-aurretiko bidean kobratzeko. Horri buruz urteko aurrekontuetan ezarritako eskubideak ordaindu beharko dizkio korporazioari, bai erreklamatutako minuta nagusiaren portzentaje bat ordainduz, bai beste era batera.
Elkargoaren gorabeheren berri ematea aldian behin argitalpenen, bilera informatiboen, batzar orokorren edo Gobernu Batzarrak jar ditzan beste bide batzuen bidez. Elkargoak unean-unean antola ditzan jardueretan parte hartzea. Elkargokideek, lehen aipatutako moduan, sei hilero izan behar dute Elkargoaren jardunaren berri.
Euren ideiak Elkargoaren komunikabideetan eragozpenik gabe adieraztea. Argitaratu edo emititzen ez badira, interesatuari eman beharko zaio horren berri.
Aurrekoarekin lotura zuzena duten edo dagokion erabaki korporatiboak ezar ditzan beste eskubide batzuk.
Jardunekoak ez diren elkargokideek ez dute izango 1. paragrafoan adierazitako eskubiderik, baldin eta lanbide jardunari lotutakoak badira. 1. paragrafo horretan aditzera emandako gainerakoei dagokienez, 11.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.
Jardunean dauden elkargokideek honako eskubideak izango dituzte:
Ezarrita dauden arau deontologiko eta teknikoekin bat etorriz jardutea lanbidean.
Ekonomistaren zerbitzu profesionalak eskatzen dituen bezeroek euren esku utzitako interesak defendatzea.
Lanerako ezagutza eta teknikak eguneratzea, eta burututako lanean kalitate egokia bermatzea.
Estatutu hauek, horien garapen arauak eta Elkargoaren organoek emandako ebazpenak betetzea, bidezkotzat jotako errekurtsoen erreserba eginez.
Elkargoko organoen aurrean azaltzea horretarako errekeritzen bazaie, non eta arrazoi justifikatua ez duten. Helbide aldaketen berri hurrengo hogeita hamar egunen barruan ematea. Batzar Orokorretara joatea. Elkargoko kargu eta eginkizunetarako aukeratu badira, horiek betetzea. Jarritako kuotak ordaintzea.
Lanbidean diharduten ekonomista guztiek, auziren batean parte hartuz gero, horren sekretu profesionalari eutsi beharko dute.
Elkargokide guztienganako errespetua eta begirunea izan beharko dute.
Jardunekoak ez diren elkargokideek ez dute izango 1. paragrafoan adierazitako eskubiderik, baldin eta lanbide jardunari lotutakoak badira. 1. paragrafo horretan aditzera emandako gainerakoei dagokienez, 11.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.
2. KAPITULUA
LANBIDEAN JARDUTEA
Elkargokide izatea edo ez nahitaezkoa izan daiteke, unean-unean nahitaez aplikagarriak diren arauetan xedatutakoaren arabera. Elkargokide izatea nahitaezkoa bada, nahiko izango da jarduneko elkargokidea izatea, ez bada honako zertzeladaren bat gertatzen dela.
Beste Ekonomista Elkargo bateko kide izatea ordenamendu juridikoak aintzakotzat hartuta egotea, lanbide jardun hori lurralde eremu honetan bete ahal izateko.
Aurreko idatz-zatian adierazitakoaz baliatu nahi izanez gero, 21. artikuluan xedatutakoaren arabera gaitzea.
Artikulu honetan ezarritakoa estatutu hauetako 7. artikuluan jasotako erregulazioaren ondorio diren eskakizunak kontuan hartuz ulertu behar da, betiere bete egin behar baitira.
Europako Batasuneko profesionalak, ekonomista hauen baliokideak baitira, ordenamendu juridikoak dioenarekin bat etorriz gaituko ditu Elkargo honek; eta ordenamenduaren barruan, elkarrekikotasun irizpidearen eta artikulu honen arabera.
Ekonomistaren jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan betetzeko eskubidea esleitzen du gaikuntzak, harik eta gaikuntzaren iraupen-aldia amaitzen den arte.
Gaikuntzak ez dakar berarekin lanbidea lurralde honetan betetzeko exijitzen diren baldintzak ez betetzea.
Gaikuntza behin-behinekoa edo behin betikoa izan daiteke, bai gai jakin baterako, bai hainbatetarako; kontuan izanda, betiere, araudi erregulatzailean ezarritakoa.
Gaikuntza eragingarria izateko beharrezkoa izango da araudi erregulatzaile hori indarrean egotea.
Ekonomisten lanbidean norbere kontura edo inorentzat lan eginda jardun daiteke, lotura zibil, merkataritza arloko, laboral edo administratiboari jarraiki.
Lan Sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legean araututako Lan Sozietateen bidezko jardun profesionala Lege horren edukiaren arabera egokituko da, Estatutu horien V. Tituluan ezarritakoaren arabera.
Elkargoak arautu ahal izango ditu bestelako baterako edo sozietate bidezko jardunak, una bakoitzean aplikatu daitekeen lege-esparruaren arabera, eta era berean arauak jarri. Betiere, 2/2007 Legean aipatutako Bigarren Xedapen Gehigarriaren aplikazioari kalterik egin gabe.
Euren kontura diharduten ekonomista elkargokideek aseguru bat hitzartzea bideratuko du Elkargoak, euren lanbide jardunaren ondorioz izan dezaketen erantzukizun zibilaren arriskuei aurre egiteko.
Estatutu hauetako 7. artikuluan jasotako erregulazioan ezarritakoari jarraiki aritu beharko dute ekonomistek euren lanbidean.
Elkargokideren bati beste lanbide bateko pertsona batek edo lanbide horretako elkargoak berak hitzez edo idazkiz errekeritu badio lanbide ekintzaren bat gauzatu ez dezan, ustez ekintza hori ez dagokiolako ekonomisten lanbideari beste lanbide horri baino, errekeritutako elkargokideak Elkargoari eman beharko dio horren berri lehenbailehen, bide batez auzi horretaz berak duen iritzia emanez.
3. KAPITULUA
DIZIPLINA ERREGIMENA
Elkargoak zehapenak ezar diezazkieke elkargokideei euren lanbide jardunaren edo elkargoko kide izatearen ondorioz burututako ekintza edo omisioengatik, betiere 7. artikuluan jasotako erregulazioaren aurkakoak badira.
Kapitulu honetan aipatzen den diziplina erregimena erantzukizun penala edo zibila eta funtzionarioengan edo gainerako pertsonal publikoarengan administrazioak duen zehapen ahalmena kontuan hartu gabe ezarriko da.
Honako hauek dira hutsegite oso larriak:
Lanbidean jardutea, 18/1997 Legeko 5.1.a) artikuluan adierazten den tituluaren jabe izan gabe.
Egiteko profesionalak ez betetzea, eta horrek jardun profesionala eskatzen edo hitzartzen dutenei kalte larria eragitea.
Lanbideko sekretua urratzea.
Lanbidean aritzea lanbidean jarduteko ezgaituta egonda edo ezgaitasun- edo debeku-kausaren bat izanda.
Lanbidean jardutean doluzko delituak egitea; ez da kontuan hartuko zenbateraino parte hartu duen.
Bi urteko epean, gutxienez, bi arau-hauste larri egitea. 18/1977 Legeko 15. artikuluko 2. paragrafoaren j) idatz-zatian adierazitako arau-haustea (estatutu hauetako 29.i artikuluan jasotakoa) idatz-zati honetan xedatutakotik kanpo uzten da.
Lanbidean Elkargokidea izan barik jardutea, baldin eta elkargokide izatea nahitaezkoa bada estatutu hauetako 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Elkargokide izateari, arauei edo estatutuei dagozkien obligazioak edo Gobernu Batzarrak bere eskumenen barruan hartutako erabakiak ez betetzea, baldin eta jarrera horrek kalte larria badakarkie Elkargoari, beste ekonomista batzuei, bezeroari edo hirugarrengo batzuei. Eta beti: Elkargoaren edo Elkargoko beste edozein organo edo zerbitzuen enplegu-zerbitzura burutako komunikazio edo informazioen faltsutasuna, susmagarritasuna edo egiatasunik eza.
Honako hauek dira hutsegite larriak:
18/1997 legeko 5.1.d) artikuluan xedatutakoa urratzea.
Egiteko profesionalak ez betetzea, eta horrek jardun profesionala eskatzen edo hitzartzen dutenei kaltea eragitea.
18/1997 legeko 11. artikuluan adierazitakoa Elkargoari jakinarazteko betebeharra urratzea.
Asegurua izateko betebeharra ez betetzea.
18/1997 legeko 13. artikuluan zerbitzua eskaintzea ezinezkoa egiten duen arrazoi justifikatuei buruzkoan adierazten den betebeharra lanbidean jardutekoa ez betetzea, horretarako errekerimendua behar bezala egin zaionean.
Lanbide bereko edo lanbidearen gobernu-organoetako gainerako profesionalen eta lanbidean jardutean haiekin harremanak dituzteneko pertsona edo erakundeen duintasuna larriki laidotzea, bai eta horietako edozein fisikoki erasotzea ere.
Bidegabeko lehia dakarten ekintzak.
Kontseiluen edo elkargo profesionalen edo horien organoen ohiko jarduera oztopatzen edo eragozten duten ekintzak.
Bi urteko epean, gutxienez, bost arau-hauste arin egitea.
Egon ez dauden kontzeptuak edo burutu gabeko lanbide jarduerak direla-eta, minutak edo fakturak egitea; eta ekonomistak burutu ez arren, suskribatu egin dituen txostenak edo lanak izenpetzea, bezeroari kaltea dakarkienean.
Norbere kasa edo inorentzat lan eginez aritzeko ezarritako baldintzak kasuaren araberakoak bete gabe jardutea lanbidean, baldin eta bezeroei kaltea egiten bazaie.
Zigor legeen arabera hutsegitetzat jo daitezkeen lanbide jarduerak; edo ez-zilegitzat jo daitezkeenak, bezeroari kalteak ekarriz lege zibilen arabera. Betiere, bataren zein bestearen ondorioz, lanbide obligazioak ez badira betetzen, eta horrek kaltea badakarkie jarduera profesionala eskatu edo hitzartu dutenei. Guzti hori, 18/1997 legeko 15.2.b) artikuluarekin bat etorriz.
Elkargokide legetxe dituzten obligazioak arauetan zein estatutuetan ezarritakoak edo Gobernu Batzarrak bere eskumenen barruan emandako erabakiak ez betetzea, horrek kalte arina dakarkienean Elkargoari, beste ekonomista batzuei, bezeroari edo hirugarrengo batzuei.
Hutsegite arinak:
Euren obligazioak Elkargoarekikoak, arauekikoak, estatutuekikoak edo lanbidearekikoak edo Gobernu Batzarrak emandako erabakiak ez betetzea, horrek kalte arina dakarkienean Elkargoari, beste ekonomista batzuei, bezeroari edo hirugarrengo batzuei.
Bezeroarekiko edo beste ekonomista batzuekiko begirunerik eza, baina publizitate edo larritasun gabekoa.
Lanbideko jardunaren ondorioz ezagututako xehetasunak arrazoirik gabe hirugarrengo batzuei jakinaraztea, horrek bezeroari edo hirugarrengo batzuei kalterik ez dakarkienean.
Modu nabarmenean gehiegikeriaz egindako faktura edo minutak.
Elkargoarekiko eta Elkargoko gainerako organizazioekiko harremana edo lanbide jarduera urratzea, arau-hauste larritzat edo oso larritzat jotzen ez bada, betiere.
18/1997 Legeko 16. artikuluan daude jasota zehapenak.
18/1997 Legeko 18. artikuluan dago xedatuta hutsegiteen eta zehapenen indargabetzea.
Elkargoaren egoitzako eta Elkargoaren organoak edo zerbitzuak kokatuta dauden lekuetako iragarki oholtzan jarriz emango dira jakitera zehapenak ezartzeari buruzko erabakiak. Hutsegite oso larriagatik ezartzen bada zehapena, erabakia korporazioaren aldizkarian ere argitaratuko da.
Hurrengo paragrafoan arautuko den Deontologia Batzordeak ezar daitezen gainerako organoekin batera Elkargoaren jarduera zehatzailean hartuko du parte, horretarako xedatutako moduan.
Deontologia Batzordea bi Azpibatzordetan egituratzen da, I eta II Azpibatzordeak deiturikoak. Horietako bakoitza bost Elkargokidek osatua egongo da, honela:
I Azpibatzordean Estatutu hauen 1. artikuluan aipatutako Ekonomista lanbideko bost Elkargokide egongo dira, gutxienez bost urteko antzinatasunarekin, Gobernu Batzordeak horretarako bereziki hautatuak, lau urteko aginte-aldirako. I Azpibatzordeak Deontologia Batzordearen eskumenak izango ditu esleituta, bere jarduera eta prozedurek eragindako pertsona lanbide horretakoa denean.
II Azpibatzordean Estatutu hauen 1. artikuluan aipatutako Merkataritza Titularren lanbideko bost Elkargokide egongo dira, gutxienez bost urteko antzinatasuna dutenak Elkargo honetan edo/eta Bizkaia, Gipuzkoa edo Arabako Merkataritza Titularren Elkargo izandako edozeinetan, lau urteko aginte-aldirako. II Azpibatzordeak Deontologia Batzordearen eskumenak izango ditu esleituta, bere jarduera eta prozedurek eragindako pertsona lanbide horretakoa denean.
Estatutu hauetan Deontologia Batzordeari egiten zaizkion erreferentziak I Azpibatzordeari edo II Azpibatzordeari egiten zaizkiola ulertuko da, bere jarduera eta prozedurek eragindako pertsona lanbide batekoa edo bestekoa izatearen arabera.
Prozedura zehatzailea, 18/1997 Legeko 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, estatutu hauetako testu artikulatu honen eranskinean finkatuko da, estatutuon izaerari dagokionean ere parte hartuz.
Zehapenak exekutatzea eta ondorioak, 18/1997 Legeko 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, artikulu honetan xedatutakoak arautuko ditu.
Diziplina zehapenak, administrazio bidean irmoak direnean, Elkargoko Gobernu Batzarrak exekutatuko ditu, zehapenok jartzea erabaki duen ebazpenean ezarritako moduan. Deontologia Batzordea exekuzio hori ondo burutzeaz ere arduratuko da.
Elkargoko Gobernu Batzarrak, hala ere, exekuzioa eteteko eska dezake, bai ofizioz, bai interesatuak eskatuta, bai, Deontologia Batzordearen txostena beharrezkoa izan eta gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela frogatzen denean, harik eta gauzatu arte. Interesatuak, bere aldetik, eten-aldi hori eskatzeko eskubidea du administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion prozeduraren barruan, eta indarreko legeen arabera.
Diziplina zehapenak exekutatuak izan, edo ez argitaratu egin daitezke, estatutu hauetako 33. artikuluan aurreikusitako moduan, administrazio bidean irmoak egiten direnetik aurrera. Zehapen erabakia atzera botatzen badu epaileak, errebokazio hori ere argitaratu egin beharko da.
Gaikuntza galtzea dakarten zehapenak Ekonomisten Elkargoen Kontseilu Orokorrari jakinarazi beharko zaizkio.
Diziplina erantzukizunaren iraungipena honako arau hauen araberakoa izango da:
Elkargokideen diziplina erantzukizuna iraungitzeko erak: zehapena betez, elkargokidearen heriotza, eta hutsegitea edo zehapena indargabetzea.
Zehapen prozedura indarrean dagoen bitartean hil egiten bada erruztatua, zehapen prozeduraren iraungipena deklaratzen duen ebazpena emango da.
Elkargoan baja hartzeak ez dakar berarekin alta aldian sortutako diziplina erantzukizuna iraungitzea, ekar dezakeen arren, hori bai, erabakitako zehapena ezin bete ahal izatea. Horrelakoetan burutu egingo da diziplina prozedura eta eten zehapena, harik eta elkargokideak berriro ere Elkargoan alta hartzen badu zehapena bete arte.
Birgaitze arauak:
Zehatutakoek, ondoren adierazten diren epeetan zehapena betetzen denetik aurrera kontatuta, birgaitzeko eskatu ahal izango dute eta, ondorioz, oharra ezabatu bere espediente pertsonaletik.
Hutsegitea arina bada, sei hilabete igarotzen direnetik aurrera.
Hutsegitea larria bada, bi urte igarotzen direnetik aurrera.
Hutsegitea oso larria bada, lau urte igarotzen direnetik aurrera.
Birgaitzea erabakiko da, baldin eta espedientean ez bada kreditatu zehapena ezarri zenetik aurrera igarotako epean zehar zehapena eragin zuten egintzen antzekorik burutu izana, eta ezereztu egingo da zehapen oharpena elkargokidearen espedientetik.
Gobernu Batzarrak gauzatuko du ezerezpena, aldez aurretik Deontologia Batzordearen txosten beharrezkoa entzunda. Batzorde horrek, gainera, Gobernu Batzarrak esleitzen dizkion instrukzio jarduerak burutuko ditu.
1. KAPITULUA
ANTOLAKETA SISTEMA
Elkargoaren antolaketa, honako organo hauetan oinarritzen da:
Batzar Orokorra.
Gobernu Batzarra.
Lehendakaria edo dekanoa.
Lehendakariordea.
Idazkaria.
Diruzaina.
Idazkari Orokorra.
Ataletako batzarrak.
Batzordeak eta lantaldeak.
Organo horiek lantaldeak salbu nahitaezkoak izan arren, Gobernu Batzarrak beste batzuk eratu ditzake, Batzarrak berak ezarritako moduan.
Elkargoaren antolaketa komuna edo orokorra organoek osatzen dute, zeinen eskumenak Elkargoaren lurralde eremu guztia hartzen baitu.
Elkargoaren antolaketa komuna edo orokorra, honako organo hauek osatzen dute:
38.1. artikuluko a)-tik g)-ra arteko biak barne letretan deskribatutako organoak.
Batzordeak, Lantaldeak, eta 38.2 artikuluaren babespean organo komunen edo orokorren izaerarekin sor daitezen gainerako organoak.
Elkargoaren lurralde antolaketa organoek osatzen dute, zeinen eskumenak Elkargoaren lurralde eremuaren parte hartzen duten lurralde historiko bakoitzaren lurralde eremua hartzen baitu.
Elkargoaren lurralde antolaketa, honako organo hauek osatzen dute:
38.1 artikuluko h) letran aipatzen diren Atal Batzarrak, horietariko bakoitza lurralde historiko bakoitzaren lurralde eremuari dagokiola.
Batzordeak, Lantaldeak, eta 38.2 artikuluaren babespean sor daitezen gainerako organoak, lurralde historiko bakoitzaren lurralde eremuari dagozkien organoen izaerarekin.
Gobernu Batzarrak autonomia dauka unean-unean indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren ondorio den esparruan bere eskumeneko aginpideez baliatzeko. Hori bai, Batzar Orokorrak hartuko dizkio kontuak, gai horretaz estatutu hauetan beren-beregi ezarritako moduan eta eraginarekin.
Lehendakariak edo dekanoak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak autonomia daukate unean-unean indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren ondorio den esparruan euren eskumeneko aginpideez baliatzeko. Hori bai, Batzar Orokorrak hartuko dizkio kontuak, gai horretaz estatutu hauetan beren-beregi ezarritako moduan eta eraginarekin.
Elkargoko gainerako organo guztiak Gobernu Batzarraren menpe daude hierarkikoki. 40.2.b) artikuluan aurreikusitako organoak salbuetsi egiten dira, dagokien Atal Batzarraren menpetasun hierarkikoa baitute.
2. KAPITULUA
BATZAR OROKORRA
Batzar Orokorra da Elkargoko organo gorena eta subiranoa, eta, horregatik, estatutu hauetan aitortutako posizio eta eginkizunak ditu bereganaturik.
Eskubide osoko elkargokideek jardunekoak eta ez jardunekoak osatzen dute Batzar Orokorra, betiere dagokion Batzar Orokorra egin aurreko egunean egun hori barne elkargokide badira.
Ohiko Batzar Orokorra izateko, honako gai hauetarikoren bat izan behar du helburu legetxe:
Elkargoko aurrekontua eztabaidatzea eta, behar izanez gero, onartzea.
Elkargoko kontuak eztabaidatzea eta, behar izanez gero, onartzea.
Gobernu Batzarraren txostena gertatzea, dagokion Batzar Orokorra egin baino justu lehenagoko ekitaldian burututako jarduerei buruzkoa.
Gobernu Batzarraren txostena gertatzea, dagokion Batzar Orokorra egin osteko lehenengo ekitaldian burutzeko aurreikusi diren jarduerei buruzkoa.
1. paragrafoan adierazi ez diren gaiak helburu dituzten organo batzarrak jo behar dira Aparteko Batzar Orokortzat.
Ohiko eta Aparteko Batzarrak arau berberekin araberakoa izango da, estatutu hauetan beren-beregiko alderik jaso ez bada.
Batzar Orokorrari dagozkio 18/1997 Legeko 35.3 artikuluan adierazitako eskumenak.
44-1 artikuluan aipatutako gaiak aztertzeko eskumena du Ohiko Batzar Orokorrak eta, ondorioz, bere iritzira jarritako aurrekontua eta kontuak onartzeko, edo ez.
Aparteko Batzar Orokorrak eskumena du beste edozein gai aztertzeko, Elkargoko beste organo batzuen eskumena dena dela.
Gobernu Batzarrarena da Batzar Orokorrerako deialdia egiteko ahalmena. Gobernu Batzarrak, hala ere, Batzar Orokorrerako deia egingo du, honako kasu hauetan:
Elkargoko aurrekontuaren eta kontuen onarpena konplitzeko.
Horretaz gain, elkargokideetatik % 20ak edo jardunekoetatik % 10ak eskabidea idatziz egiten dutenean.
Deialdiarekin batera gai-zerrenda (aztertuko diren gaiak jasoko ditu), eta bilerarako lekua, eguna eta ordua adieraziko dira. Aurreko paragrafoan aipatutako eskabidean aditzera emandako gaiak jaso beharko ditu deialdiak.
Elkargokideei deialdia jakinarazteko bideak:
Zuzenean elkargokideen egoitzetan Elkargoan jasota daudenetan, postaz, mezularitza zerbitzuz edo antzeko bideren batez, dagokion Batzar Orokorra egin baino hamabost egun natural lehenago behintzat, ez bada urgentziazkoa dela, orduan nahiko izango baita zortzi egun natural lehenago jakinaraztea.
Elkargoaren lurralde eremuan hedapen gehien duten bi egunkaritan aurrerapen berberarekin iragarrita.
Elkargoaren iragarki oholean aurrerapen berberarekin iragarrita.
Gai-zerrendako aztergaiei buruzko dokumentazioa elkargokideen eskura egongo da, adierazitako aurrerapen egunetik aurrera, Elkargoaren egoitzan.
Ohiko Batzar Orokorra urteko lehenengo seihilekoan egin beharko da.
Elkargoaren egoitzan egingo da batzarra, deialdian ez bada beste leku bat beren-beregi adierazten.
Batzar Orokorreko lehendakari eta idazkari izango dira, izan ere, Gobernu Batzordean kargu horiek dituzten berberak, eta, horiek ezean, horien ordezkoak izango direnak, kargua hutsik dagoelako, edo gaixorik eta absente dagoelako, edo lege eragozpenak daudelako.
Elkargokide guztiek dute Elkargoko Batzar Orokorraren bileretara joateko eskubidea eta beharra. Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute.
Hala ere, elkargokideek beste elkargokide baten esku utz dezakete eurak ordezkatzeko ahalmena, honako baldintza hauek betez, betiere:
Eskuordetze hori idatziz egiaztatuko da, eta izaera berezia izango du batzar bakoitzerako. Ahalorde-emailearen eta ahalordedunaren izena eta abizena, deitutako Batzarraren bilera-lekua eta eguna, ahalordetze hori emandako lekua eta eguna, eta ahalorde emailearen izenpea jaso beharko dira, baita ere dagokion Batzarrean ahalordedunak ahalorde emailearen izenean parte hartu eta bozkatzeko- eskuordetuko duenaren adierazpena.
Ahalorde-emailearen izenpearen erkaketa beharko du eskuordetze idazkiak. Elkargoko zerbitzu administratiboek egingo dute erkaketa hori, NAN edo Elkargoan jasota dagoen izenpe txartela kontuan hartuz kontrastatzeko. Dagokion Batzar Orokorra egin aurreko egunera arte hau barne gauzatu ahal izango da erkaketa hori.
Aukeratutako ordezkariak askatasun osoz emango du bere botoa beti.
Elkargokide batek ere ezingo ditu hamar boto ordezkapen baino gehiago pilatu Batzar Orokor baten.
Gobernu Batzarreko kideek Batzar Orokorreko batzarretan parte hartu beharra dute, non eta ez zaion aitzakia jakinaraziko Elkargoko lehendakariari edo dekanoari.
Alor juridikoaz, ekonomikoaz eta beste alor batzuez informatzea eta aholkuak ematea helburu modura duten zuzendariek, kudeatzaileek, teknikariek eta gainerakoek, baita elkargoaren gaien jardun onean interesa duten beste pertsona batzuek ere Batzar Orokorretara joan beharko dute, Elkargoko lehendakariak edo dekanoak dei egiten dienean. Hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botorik ez.
Batzar Orokorra, parte-hartzaileen kopurua dena dela ere, balio osoz eratuko da.
Deialdi bakarrean eratuko da Batzar Orokorra, deialdian jarritako orduan. Hala ere, lehendakariak, unean bertan antzemandako kausa bidezkoren bat balego, atzeratu egin dezake batzarra, baina ez lehenengo deialditik berrogeita zortzi ordu baino gehiago. Atzeratzeko eskatzen den baldintza bakarra: egoera hori programatutako batzar atzeratuan jakinaraztea.
Bestalde, elkargokide parte-hartzaileen kopurua bertaratuena eta eskuordetuena elkargokideen % 10a baino txikiagoa bada, eta Lehendakaritzaren iritziz aztergaia garrantzizkoa bada, batzarra bertan behera utz dezake lehendakariak, eta hilabeteko epean beste deialdi bat egin gai-zerrenda berarekin.
Batzar Orokorrean ez da aztertuko gai-zerrendan jaso ez den gairik.
Lehendakariaren eginkizunak: batzarrak gidatzea; batzarretako ahozko parte-hartzeak, kontra-erantzuteak eta eztabaidak zehaztea; botoa emateko proposamenak egitea; eta agertutako zalantzak ebaztea. Batik bat, parte-hartze kopurua eta iraupena ezarri ahal izango du, aldeko eta kontrako txandak, eta eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko modua.
Aktak erredaktatzea idazkariari dagokio.
Erabakiak hartzeko nahikoa izango da gehiengo soila, hau da, boto positiboen kopuruak gainditu dezala boto negatiboena. Eta hori horrela izango da estatutu hauetan ez bada beste quorum bat ezartzen.
Eskua jasoz, edo izenezko bozketa irekiz edo isilpekoz har daitezke erabakiak. Eta hori, hartu beharreko erabakien izaera eta eraginkortasuna kontuan izanik, Lehendakaritzak asanblada entzunda har dezan ebatziaren arabera. Erabakiak onespenez hartu direla joko da, Asanblada kontsultatu eta gero, parte-hartzaile bakar batek ere ez badu oposiziorik agertu.
Batzar Orokorraren bilera bakoitzeko akta egingo da. Hurrengo hamabost egunen barruan onartuko dute dagokion batzarrean lehendakariaren eta idazkariaren ardura izan dutenek; eta jarraian izenpetu egingo dute. Akta ez bada epe horretan onartzen, Gobernu Batzarrak onartuko du, eta Elkargoko lehendakariak eta idazkariak izenpetuko dute.
Bilerako gora-beheren eta hartutako erabakien laburpena jasoko da aktan. Parte-hartzaileek bileran idatziz edo hitzez aurkeztutako oharrak, erreparoak eta kontrako botoak ere jasoko dira, baldin eta aktan agertzeko asmoa azaldu badute.
Elkargoko lehendakariak beren-beregiko ahalmena du Batzar Orokorrak hartutako erabaki guztiak baliabide publiko bihurtzeko.
Akten ziurtagiriak, Elkargoko lehendakariak ontzat eman ostean, idazkariak eman eta izenpetu beharko ditu, eta eskabidea eskuratzen denetik hasita bost eguneko gehienezko epean igorriko dira.
3. KAPITULUA
BATZAR OROKORRA
1. ATALA
ERAKETA OROKORRA
Elkargoa kudeatzeko eta ordezkatzeko eginkizunak Gobernu Batzarraren esku daude. Horren arabera zuzentzen eta administratzen du Elkargoa, exekutatzen ditu Batzar Orokorraren erabakiak, eta burutzen ditu estatutuek esleitzen dizkioten diziplina ahalmena eta gainerako eginkizunak. Guzti hori, estatutuetan ezarritako moduan.
Gobernu Batzarra estatutu hauetan ezarritako eran aukeratutako hamazazpi elkargokidek osatzen dute.
Gobernu Batzarreko osakide kopurua gehitu egin dezake Batzar Orokorrak, proportzionaltasuna elkargokideen erabateko kopuruari egokitu ahal izateko. Gehitze horrek Gobernu Batzarrerako hurrengo hauteskunde prozesutik aurrera baino ez ditu izango ondorioak.
Gobernu Batzarreko kideak Gobernu Batzar guztia eraberritzeko egindako hauteskunde prozesutik ateratzen dira, eta lau urtetan iraungo dute kide gisara, eraberritutako Bazar horretan lehenengo lehendakari hautatutakoa lanpostuaz jabetzen denetik kontatzen hasita, nahiz eta beste bat izan karguaz jabetzeko eguna. Estatutu hauetan aurreikusitako kargu-uztezko egoeraren bat jazoz gero aurretik, salbuespentzat joko da.
Gobernu Batzarrean hutsune bat egon eta hori betetzeko ebazpen bidez egin bada baten bat organo horretako kide, hau da, Gobernu Batzar osoa eraberritzeko egindako hauteskunde prozesutik kanpo aukeratu bada, berorren iraupena izango da, izan ere, aurreko 1. paragrafoan adierazitako lau urtekoa. Estatutu hauetan aurreikusitako kargu-uztezko egoeraren bat jazoz gero aurretik, salbuespentzat joko da.
Gobernu Batzarreko kideek egoera horretan jarraitu ahal izango dute, aurreko paragrafoetan adierazitakoaz besteko egoeretan ere bai, harik eta Gobernu Batzar osoa eraberritzeko egindako hauteskunde prozesutik ateratako kide berriak euren karguaz jabetu arte, eta gehienez ere sei hileko epean, aipatu epea amaitzen denetik aurrera. Gerta daiteke, ostera, Batzar Orokorrak epe handiagoa ematea, aparteko eta urgentziazko gorabeherak direla-eta. Paragrafo honetan adierazitako aginte-aldia luzatzeak ez dizkie murriztuko bere ahalmenak Gobernu Batzarrari eta bere kideei.
Gobernu Batzarrari dagokio Elkargoaren kudeaketa, zuzendaritza, administrazioa, gobernua eta ordezkaritza guztia. Eskumena du, horri begira, disposizioko eta administrazioko era guztietako ekintzak burutzeko, kontratuak izenpetzeko, egoera eta harreman juridiko oro eduki, eskuratu, aldatu eta indargabetzeko, eta, halaber, edozein moduko ekintzak gauzatzeko. Eginkizun horietarako muga bakarrak estatutu hauetan ezarritakoak dira.
Gobernu Batzarraren eskumenetik kanpo gelditzen dira Batzar Orokorrarenak baino ez diren gaiak; eta, halaber, Elkargoko beste organo batzuei esleitutakoak. Gobernu Batzarrak, ondorioz, bere eskumena espresuki eta korrelatiboan galduko du.
Adibide modura baino ez bada ere, honako eginkizun hauek burutu ditzake Gobernu Batzarrak:
18/1997 Legeko 36.3. artikuluan aipatutakoak, honako hauek alegia: estatutuak onartu eta eraldatzeko prozedura sustatzea; bere eskumenekoak diren gaiak osoko bilkurari proposatzea; Elkargoaren aurrekontua eta kontuak gertatzea; elkargokideen gaineko diziplina ahalmenaz baliatzea; osoko bilkurara joatea; legeek, arautegiek eta estatutuek esleitutako gainerako ahalmenak.
Elkargokide berri gehiago onartzeaz erabakitzea.
Elkargokideek 110. artikuluak dioenari jarraiki ordaindu behar dituzten kuotak eta Elkargoko zerbitzuak erabiltzearen ondoriozko eskubideak ezarri.
Peritu legetxe parte hartu behar duten elkargokideen aukeraketa erraztea epaimahai eta agintariei. Helburu horri begira, txanda bat edo gehiago osatuko dira jardun profesionalerako, horretarako onar daitezen funtzionamendu arauekin bat etorriz.
Elkargokideei aholkularitza eskaintzea lanbidearen jardunean izandako erreklamazioetan, betiere kontuan izanik izendatutako aurrekontuak. Ildo horretan elkargokideok ordezka ditzakete entitate publiko eta pertsona pribatuen aurrean.
Elkargokideei zor zaizkien ordainsari profesionalak kobratzeko gestioaz arduratzea. Elkargokideok ordezka ditzakete prozesuetan, Elkargoaren Urteko Aurrekontuetan ezarritako baldintzetan, betiere.
Elkargokideek euren lanbide jardunean bete behar dituzten arauak ezartzea.
Independentzia askatasuna gordetzea, beharrezkoa baita elkargokideek euren zeregin profesionalak betetzeko eta zor zaien errespeturako.
Ekonomistek euren lanbide jardunari buruzko arauak bete ditzaten ahalegintzea, bai gainerako elkargokideei zor zaien begiruneari dagokionez, bai lanbide zerbitzuen jasotzaileei dagokienez. Bidezkoa den zuzentasuna eta jarrera profesional aditua eskatuko da jardun horretan.
Ekonomisten zerbitzu profesionalen kalitate mailari eta euren ezaguera jardunari eustea, titulaziorik eta kasu bakoitzerako behar den ezaguerarik ez duenak lanbidean aritzea eragotziz. Aurre egingo zaio intrusismoari, eta bateraezintasunak salatu egingo dira.
Batzar Orokorretarako, Gobernu Batzarreko karguak hautatzeko, eta Ekonomisten Elkargoen Kontseilu Nagusiaren aurrean Elkargoaren kontseilari ordezkariak izango direnak aukeratu eta ordezkatzeko deia egitea.
Interesatutako aldeek eskatuta, laudo bidez konpontzea ekonomistek gauzatutako lan profesionalen exekuzioan edo ordainketan agertutako aldeak.
Ekonomistek enplegu mailarik handiena izan dezaten saiatzea.
Korporazioak dituen helburuetarako beharrezkoak diren lan-batzordeak eta -taldeak eratu, sustatu eta garatzea, eta, horiei, egokitzat jotzen diren ahalmenak esleitzea.
Entitate publiko edo pribatuekin lankidetza akordioak edo hitzarmenak egitea, korporazioaren helburuak ahalik ondoen betetzeko.
Elkargoaren argitalpenak bakarrak edo aldizkakoak editatzeko erabakiak hartzea, eta, hala behar izanez gero, horien erredakzio- eta zuzendaritza-organoak finkatzea.
Eduki ekonomikoko alorretan prestakuntza eta zehaztasun jarduerak garatzea, bai Elkargoak eratutako Ekonomia Eskolaren bidez, bai kudeaketa zuzenerako beste moduren batez, bai beste entitate batzuekin adostutako eran. Ikastetxeak edo institutuak sortzea sustatu dezake, horien jardunean parte hartuz.
Elkargokideen alde egitea, erakunde publikoen aurrean, euren lanbide jardunean edo jardun horren kariaz.
Eskabide eskubideaz baliatzea agintari eta erakundeen aurrean.
2. artikuluan aipatutako tituluei dagozkien ahalmenen azterketa egitasmoak gertatzen parte hartzea.
Ekonomia edo horrekin lotutako alorrak irakasten dituzten unibertsitate eta ikastetxeekin irakaste maila guztietan lankidetza akordioak ezartzea.
Programak gertatzen parte hartzea; eta, ekonomisten titulu fakultatiboa eskatzen bada, enplegu eskaintza publikorako epaimahaietarako bokalak izendatzea.
Zientzia ekonomikoen ikerketa eta irakaskuntza sustatzea.
Administrazio Publikoek eskatutako gaietan txostenak eta irizpenak ematea; eta beren-beregiko eginkizunetarako ekonomistak aukeratzea, baldin eta agintariek euren parte hartzea eskatzen badute.
Gobernu Batzarra osoko bilkuran eta batzorde iraunkorrean arituko da, baina egintza oro joko da Batzarrak hartutakotzat.
2. ATALA
HAUTAKETA
Gobernu Batzarra osatzen duten kideak elkargokide guztien artetik aukeratuko ditu Batzar Orokorrak. Botazioa unibertsala, librea, zuzenekoa eta sekretua izango da, atal honetako gainerako aginduetan ezarritako modukoa.
Aginte-aldia iraungitzearen ondorioz Gobernu Batzar guztia eraberritzeko egin daitezen hauteskundeak, 59. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera gauzatuko dira.
3. atalaren arabera hauteskunde aurreratuak dakartzan kargu-uztearen ondorioz Batzar Orokor osoa eraberritzeko egin daitezen hauteskundeak, 70. artikuluan xedatutakoaren arabera gauzatuko dira.
Gobernu Batzarrari dagokio Gobernu Batzarreko hauteskundeetarako deialdia egitea, eta eskumen hori ezin zaio beste organoren bati esleitu, ez eta eskuordetu ere.
Gobernu Batzarrak, Gobernu Batzar guztia eraberritzeko, 55.1. artikuluan aipatzen diren lau urteak amaitu aurreko hirugarren hiletik bigarrenera bitarteko epean, hauteskundeetarako deia egingo du, bozketa baino sei aste lehenago behintzat. Eta egin, lau urteko epea amaitu aurreko bi asteen barruan egingo dira hauteskundeok.
Deialdia egin eta ondorengo bost egun baliodunen barruan kurtsatu beharko da elkargokideei jakinarazteko; eta epe horretan argitaratuko da Euskal Autonomia Erkidego osoan gehien saltzen diren bi egunkaritan.
Hauteskunde Batzarreko kideak: Lehendakaria, uzten duen Gobernu Batzarrak aukeratuko duena ospe handiko ekonomisten artetik; eta lau bokal, deialdiaren aurreko hamar urteetan Gobernu Batzarreko kide izan direnen artetik zozketaz aukeratutakoak, bai Elkargo honetakoak edo Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Merkataritza Titularren Elkargoak izandako baten batekoak; eta, horrela ez bada, botoa emateko eskubide duten guztien artetik. Helburu horretarako, lau bokal titular eta beste lau ordezko hautatuko dira, zeinek honen aurretik aipatutakoen karguak ordezkatu baitituzte egoera hauetan: uko eginda, hutsik, gaixo eta absente egonda, edo legezko eragozpenen bat dela-eta.
Hauteskunde Batzarreko kide titular edo ordezko izatea ez da bateragarria kandidatura baten proposamengile, hautagai, kontu-hartzaile edo ordezkari izatearekin.
Hauteskunde Batzarreko bokalak aukeratzeko ekintza hauteskundeen deialdirako erabakia hartu ondorengo hiru egun baliodunen barruan burutuko da.
Bokal horiek aukeratu eta hurrengo bi egun baliodunen barruan Hauteskunde Batzarreko kide guztiei egingo zaie deia, organo hori eratu ahal izateko.
Hauteskunde Batzarrak Gobernu Batzarra erabat eraberritzeko hauteskundeei buruzko eskumen guztiak ditu esleituta, atal honetan beste organo bati aitortutakoak izan ezik.
Botoa emateko eskubidea duten elkargokideen errolda Elkargoaren egoitzan egongo da agerian, deialdia hedapenik gehien duten egunkarietan beranduen argitaratzen den egunean; eta hor iraungo du, etenik gabe, botazio egunera arte.
Egun horren ondorengo astean erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira Hauteskunde Batzarrean, zeinak ebatziko baititu aurkeztu ondorengo hiru egun baliodunen barruan. Ebazpenek hasieran agerian jarritako errolda aldatzen badute, horrekin batera argitaratuko dira.
Honako baldintza hauek bete beharko ditu kandidatura bakoitzak:
Hautatzeko aurkeztutako kideak beste hautagai jasoko dituzte kandidaturek; eta beste lau ordezko, behintzat.
% 75ak gutxienez, ordezkoak izan ezik, gutxienez urtebeteko etenik gabeko antzinatasuna izan beharko da, kandidatura aurkeztu baino justu lehenago, Elkargo honetan edo Merkataritza Titularren Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako elkargoetako batean.
Hautagaiek ordezkoak izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko guztiak aintzat hartuz, honako proportzio honetan egon beharko dute kolegiatuta: Bizkaia lurralde historikoko elkargokideen kopurua handiagoa izango da Arabakoa eta Gipuzkoakoa baino, baina azken biek batera baino txikiagoa. Ordezkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoen arabera egongo dira kolegiatuta. Lurralde historiko bakoitzean gutxienez urtebeteko etenik gabeko antzinatasuna izan beharko da, justu kandidatura aurkeztu baino lehenago, Elkargo honetan edo Merkataritza Titularren Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako elkargoetako batean.
Zehaztu egin beharko da zein hautagai aurkezten den lehendakari edo dekano, lehendakariorde eta, halaber, Ataleko hiru Batzarretako lehendakari izateko. Horretaz ez bada ezer esaten, pentsatu beharko da kandidaturako lehenengoa lehendakari edo dekano izateko aurkezten dela, bigarrena lehendakariorde izateko, hirugarrena Bizkaiko Ataleko lehendakari izateko, laugarrena Gipuzkoako Ataleko lehendakari izateko eta, azkenik, bosgarrena Arabako Ataleko lehendakari izateko.
Ondoren aipatzen direnak ezingo dira hautagai izan: Diputatuen Kongresuko, Senatuko, Eusko Legebiltzarreko, Autonomia Erkidegoen legebiltzarretako eta lurralde historikoetako Batzar Orokorretako kideak; Gobernuko presidentea, presidenteordea, ministroak, Estatu idazkariak, Estatuko idazkariordeak, idazkariordearen maila duten idazkari orokorrak eta Estatuko Administrazioko idazkari orokor teknikoak; lehendakaria, lehendakariordeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailburuak, sailburuordeak eta zuzendariak, eta beste autonomia erkidego batzuetako kargu antzekoak; lurralde historikoetako ahaldun nagusiak, ahaldun-orde nagusiak, foru ahaldunak eta zuzendariak; udaletako alkateak eta zinegotziak; eta lurralde historiko horietako administrazio instituzionaleko antzeko karguak.
Kandidaturaren izenean eta ordez jardungo duen hautagaiaren izena eta egoitza adieraziko ditu. Hautagai horren bidez gauzatuko dira jarduera guztiak, eta horri bidaliko zaizkio dagokion hauteskunde prozesuari buruzko jakinarazpenak. Ez bada ordezkaririk adierazten, lehendakari edo dekano izateko aurkezten dena joko da aukeratutzat.
Hamar hauteslek, behintzat, proposatu beharko dute kandidatura bakoitza Hauteskunde Batzarrean aurkeztutako idazkiaren bidez, hasi deialdia hedapen gehieneko egunkarietan beranduen argitaratzen denean, eta hurrengo bi asteetan.
Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako baldintza guztiak betez gero, Hauteskunde Batzarrak kandidatura bakoitza proklamatuko du, proposamena aurkezteko epea amaitu ondorengo bi egun baliodunen barruan. Baldintza horietarikoren bat betetzen ez bada, uko egingo dio kandidaturari, iritziz aldatzeko ezelango aukera barik.
Proklamatutako kandidaturen zerrendak eta botoa postaz emateko behar diren agiriak Hauteskunde Batzarrak elkargokideei bidaliko dizkie, proklamazio egunaren hurrengo astearen barruan.
Hautagaiek eta ordezkoek uko egin diezaiokete hauteskunde prozesuan parte hartzeari, bozketa eguna (hau barruan) baino hiru egun baliodun lehenagora arte. Hautagairen baten baja gertatuz gero, horren ordezkoak hartuko du bere lekua, proposatutako hurrenkeraren arabera.
Kandidatura bakarra proklamatuko balitz, bertan jasotako hautagai eta ordezko guztiak hautatuko lirateke, bozketa egin barik.
62.4 artikuluaren arabera egin dadin jakinarazpenean adierazi beharko da zertzelada hori. Karguaz jabetuko dira segidan eta euren eginkizunei ekingo diete, 68. artikuluan jasotako moduan.
Bestela, honen hurrengo artikuluetan hauteskunde kanpainari, bozketari, boto-zenbaketari eta emaitzei, eta hauteskundeetako gorabeherei eta errekurtsoei buruz xedatutakoa bete beharko da.
Proklamatutako kandidaturek euren hauteskunde programa berdintasun baldintzetan inprimatu eta bidal dezakete Elkargoaren aurrekontuen kargura, Elkargoak dituen ahalmenak eta Hauteskunde Batzarrak ezarritako mugak aintzat hartuz, betiere.
Bozketarako jarritako egunean Hauteskunde Batzarra eratuko da, hauteskunde mahai funtzioekin, deialdian adierazitako lekuan bozketa-prozesua bideratzeko. Hauteskunde Batzarreko kideak aldi baterako irten ahal izango dira bozketatik, baina beti egon beharko dira bertan gutxienez haietako bi.
Honako modu hauetakoren batez eman beharko da botoa:
Elkargokideak modu pertsonalez eman beharko dute botoa bozketarako jarritako ordutegian (gutxienez zortzi ordukoa izango da), artikulu honetako gainerako xedapen aplikagarrien arabera.
Euren botoa postaz ere bidali ahal izango dute, hain zuzen ere, boto-txartela barruan duen kartazal itxia Elkargora bidalita. Kartazal hori beste kartazal izenpetu eta itxi baten barruan egongo da, non elkargokide bidaltzailearen izena eta zenbakia jasoko baitira. Postaz bidalitako kartazalak eta boto-txartelak Elkargoak jarritako eredu uniformeari egokituko zaizkio kolorean eta formatuan, eta Elkargoan jasota egongo dira bozketa amaitu aurretik eta hautagaiak proklamatu ondoren. Ondorio horretarako, liburu baten erregistratuko dira izenpeak erkatu ondoren jasotako kartazalak, Elkargoko Idazkari Orokorraren edo horren eginkizunak eskuratzen dituenaren kargura, hain zuzen ere. Gerta daitezkeen gorabeherak kontsignatu egingo dira, hautagaiek edo artekariek bozketa egunean egiaztatzeko.
Hauteskunde mahaia eratu eta gero, adierazitako orduan, hasiko da bozketa, eta mahaiko kide batek egiaztatuko du boto-emaileak bozketan parte hartzeko duen eskubidea eta, ondoren, helburu horretarako emandako kartazalean sartutako bozketa-txartela hautestontzian sartuko da. Hautestontzi bat edo gehiago gaitu daitezke, eta horien artan banatuko dira hautesleak, hurrenkera alfabetikoan. Hautestontzi bakoitzaren kargura beti egongo da mahaiko kide bat. Hautesleen eskura bozketa txartelak kandidatura bakoitzaren kideen izenak jasoko dituztenak egongo dira beti, eta txartelok bertan sartuko direneko bozketa kartazalak.
Kandidatura bakoitzak hiru artekari aukera ditzake. Aukeraketa horretaz aparte, hautagaiek eurek eta kandidaturako ordezkariak berak ere, bozketa prozesuan jardun ahal izango dute. Kandidaturetako hautagai, artekari edo ordezkari batek parte hartu ahal izango du beti hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe hauteskunde mahaiko bilkuretan. Mahai horri aurkez diezazkioke bere eskabideak edo erreklamazioak, eta bidezkotzat jotzen dituen aipamenak aktan jasoarazi ditzake, bozketaren jarduna eten gabe.
Hautesle bakoitzak kandidatura jakin bati eman diezaioke bere botoa.
Pertsonalki emandako botoak indargabetu egiten du aldez aurretik postaz bidalitako botoa. Hautesle berak bidalitako boto bat baino gehiago eskuratuz gero, lehenengo jasotakoa baino ez da zenbatuko.
Bozketa amaitu ondoren, postaz jasotako boto baliodunak onartuko dira. Bidalitako kanpo kartazala irekiko da eta hautestontzian barruko kartazala bozketa txartela duena sartuko da.
Ofizialaz besteko eredu batez emandako botoak, edo boto-emaileak egindako hautaketa argitasunez jakitea eragozten duten gehikuntzak, emendakinak edo aldaketak dituztenak baliogabekotzat joko dira; baliogabetuko diren moduan bozketa kartazalean kandidatura baten txartelak baino gehiagorenak jasotzen dituztenak.
Balioduna izango da botoa kartazalean kandidatura bereko txartel bat baino gehiago badaude; baina boto bakarra joko da kandidatura horren aldeko legetxe.
Balioduna izango da, baita ere, baztertu edo proklamatu ez diren hautagaiak jasotzen baditu, baina jarraitzen duten hautagaiei emandako botoa baino ez da zenbatuko.
Bozketa amaitu eta segidan egingo da zenbaketa. Bozketako kartazala zabaldu eta ozenki irakurriko da txartelaren edukia.
Zenbaketa amaitu ostean, aurkeztu direnetatik aldeko botorik gehien lortu duen kandidatura hautatuko da.
Ildo horretatik, proklamazio horren adierazgarri den akta egingo da, honako xehetasun hauek jasoko dituena: hautesleek, hautagaiek, mahaiko kideek eta kandidaturetako artekariek aurkeztutako erreklamazioak; horretaz mahaiak hartutako ebazpena; hautesleen, emandako botoen, boto baliodunen, baliogabeen eta zuriz emandakoen erabateko kopurua; eta hauteskundearen amaierako zerrenda bakoitzaren emaitza. Kandidatura bakoitzeko kide batek edo horren ordezkariak, hori ordezkatzen duenak edo artekariak, eta mahaiko kideek izenpetuko dute akta. Erreklamazioren bat izan duten bozketa-txartelak edo -kartazalak atxikiko zaizkio aktari, baldin eta atxikitzeko eskatu bada. Gorabeherarik izan ez duten gainerako botoak apurtu egingo dituzte Elkargoko administrazio zerbitzuek.
Hauteskunde Batzarrari dagokio hauteskunde prozesuko gatazkak eta gorabeherak lehenengo auzialdian ebaztea.
Hauteskunde Batzarreko erabakien aurka errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomisten Elkargoen Kontseilu Orokorrean, jakinarazpen egunaren hurrengo hiru egun baliodunen barruan. Errekurtsoa aurkezten denetik bost egun baliodun igaro ondoren ez bada beren beregiko ebazpena jakinarazi administrazioaren isiltasuna dela-eta, ezetsitzat joko da, eta horrekin amaitu egingo da korporazioaren bidea. Ustezko egintza hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera arautuko da.
Hauteskunde Batzarraren aurrean aurkeztuko dira errekurtsoak, zeinak, bere txostenarekin batera, Ekonomisten Elkargoen Kontseilu Orokorrera bidaliko baititu hurrengo egun baliodunean.
Aurreko artikuluan errekurtsoa aurkezteko ezarritako epea emaitzak aditzera ematen direnetik aurrerakoa igaro ondoren ez bada ezelango errekurtsorik aurkeztu, edo, aurkeztu arren, Elkargoaren bidean ezesten bada beren-beregi edo isilbidez, kandidatura irabazleko hautagaiak karguaz jabetu ahal izango dira.
63. artikuluari dagokionez, aurreko artikuluan errekurtsoa aurkezteko ezarritako epea kandidatura proklamatzen denetik aurrerakoa igaro ondoren ez bada ezelango errekurtsorik aurkeztu, edo, aurkeztu arren, Elkargoaren bidean ezesten bada beren-beregi edo isilbidez, kandidatura irabazleko hautagaiak karguaz jabetu ahal dira.
55-1 artikuluan aipatzen den lau urteko epea amaitzen den egunean edo hurrengo egun naturalean jabetuko dira karguaz, eta aukeratutakoen eginkizunak azken egun horretan hasiko dira beti.
Aurreko faseetako epeen erritmoaren ondorioz ezinezkoa izango balitz 3. paragrafoan esandakoa betetzea, 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako egunen hurrengo astean jabetuko dira karguaz, eta justu orduantxe hasiko dira eginkizunak.
1. 55-1 artikuluan aipatzen den lau urteko epea amaitu arte Gobernu Batzarrean sor daitezen hutsuneak, hauteskunde prozesuaren ondorioz ateratzen den kandidaturan sartutako ordezkoek beteko dituzte, baldin eta lanpostu hutsak ordura arte bete dituztenen lurralde historiko bereko Elkargokoak badira. Ezaugarri horiek betetzen dituen hainbat ordezko egotekotan, lehendakariak edo dekanoak aukeratutakoak beteko du hutsunea, euren artean ez delarik ezarriko inolako hurrenkerarik.
Hutsuneok, ordezkoen zerrenda amaitu eta gero, Gobernu Batzarrak aukeratzen dituen elkargokideek beteko dituzte, honako arau hauei jarraituz, beti ere:
Hautagai izateko 62.1.e artikuluan aipatzen den baldintza bete beharko du aukeratutakoak.
Gobernu Batzar osoak aukeratutakoa barne bete beharko ditu 62.1.b) eta c) artikuluan kandidaturentzat ezarritako baldintzak.
Gobernu Batzarrekoek euren karguak utzi eta, horren ondorioz, aurreratu egin behar badira hauteskundeak 3. atalean finkatutakoaren arabera, 59. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da, salbuespen bakar batekin: 55.1 artikuluan adierazten den lau urteko epearen ordez hiru hileko epearen erreferentzia agertuko dela, kargu uzte hori gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera.
3. ATALA
KARGU-UZTEA.
Ondoren adierazten diren egoeraren baten eraginez utziko dituzte euren karguak Gobernu Batzarreko kideek:
Aginte-aldia amaitzea, 55. artikuluan esandako moduan.
Dimisioa.
Elkargoak jarritako konfiantza galtzea, 73. artikuluan ezarritako moduan.
Hutsuneak sortzea, 74. artikuluan ezarritako moduan.
Dimisiorako ez da behar Elkargoko organoen onarpenik, eta Elkargoko lehendakariari jakinarazten zaionetik aurrera izango da eragingarria.
Dimisiotzat joko da Gobernu Batzarreko kide bat, ezelango aitzakia edo justifikaziorik aurkeztu gabe, Osoko bilkurako segidako hiru bileratara ez joatea. Dimisioa, hala ere, burututzat joko da baldin eta, Elkargoko lehendakariak horretarako eskabidea egin eta, errekerimendu horren jakinarazpena eskuratu ondorengo hamar egunen barruan, ez badu aitzakia edo justifikaziorik agertu.
Aurreko paragrafoan adierazitako modu berean joko da dimisiotzat Gobernu Batzarreko Batzorde iraunkorraren segidako hiru bileratara ez joatea; eta paragrafo horretan aipatutako arau guztiak aplikatuko dira, salbuespen barik.
Elkargoaren konfiantza galduz gero utziko dituzte euren karguak Gobernu Batzarrekoek, baldin eta konfiantza hori artikulu honetan xedatutakoaren arabera ukatzen bada.
Gobernu Batzarraren ebazpenez edo elkargokideen % 15ak eskatuz bozkatuko da, Aparteko Batzar Orokorrean, Gobernu Batzarraren kudeaketan elkargokideek duten konfiantza. Batzar osoari eragingo dio beti botoak.
Batzarraren kudeaketari konfiantza ukatzea, emandako botoen erdiak gehi batek onartu beharko du. Botook, gutxienez, deialdia egiterakoan botoa emateko eskubidea duten elkargokideen % 25a ordezkatu behar dute.
Aurreko paragrafoaren arabera konfiantza ukatzea onartzen den unea joko da kargu uztea burutu denekotzat.
Gobernu Batzarrekoek euren karguei uzteak dakarrena da: berriro egin beharko direla hauteskundeak Gobernu Batzar osoa eraberritzeko, 70. artikuluan aurreikusitako hauteskunde erregimenaren arabera.
Gobernu Batzarrekoak euren karguak utziko dituzte, baldin eta, Batzarrean izandako hutsuneen ondorioz, aurreko hauteskunde prozesuaren ondoriozko kide kopurua hautagaiak edo ordezkoak Gobernu Batzarreko kide guztien erdia baino txikiagoa bada, kontuan hartu gabe hutsuneek bere horretan dirauten edo bete egin diren 69.2. artikuluko sistemaren arabera.
Kargu uzte hori burututzat joko da aurreko 1. paragrafoan aurreikusitako kargu-uztea dakarren hutsunea gertatzen denean.
Gobernu Batzarrekoek euren karguei uzteak dakarrena da: berriro egin beharko direla hauteskundeak Gobernu Batzar osoa eraberritzeko, 70. artikuluan aurreikusitako hauteskunde erregimenaren arabera.
4. ATALA
GOBERNU BATZARRAREN OSOKO BILKURA
Gobernu Batzarreko kide guztiek honen aurretik aipatutakoek osatzen dute Gobernu Batzarraren Osoko bilkura.
artikuluan Gobernu Batzarrari esleitutako eskumen guztiez balia daiteke Gobernu Batzarreko Osoko bilkura.
Gobernu Batzarraren Osoko bilkurarako deia egiteko ahalmena lehendakariak du. Lehendakariak, baina, Gobernu Batzarraren Osoko bilkurarako deia egin beharko du kideen % 20ak eskatzen badio eta, aldi berean, aztergaien berri ematen bada.
Deialdiarekin batera gai-zerrenda (aztertuko diren gaiak jasoko ditu) eta bilerarako lekua, eguna eta ordua adieraziko dira. Aurreko paragrafoan aipatutako eskabidean aditzera emandako gaiak jaso beharko ditu deialdiak.
Deialdia jakinarazteko modua: zuzenean elkargokideen egoitzetan Elkargoan jasota daudenetan, postaz, mezularitza zerbitzuz edo antzeko bideren batez, dagokion bilera egin baino 72 ordu lehenago behintzat, ez bada urgentziazkoa dela, orduan nahiko izango baita 24 ordu lehenago jakinaraztea.
Deialdiarekin batera gai-zerrendako aztergaiei buruzko agiriak ere aurkeztu beharko dira; agiriok Elkargoaren egoitzan ere egon badauden arren Gobernu Batzarreko kideen eskura.
Gobernu Batzarreko Osoko Bilkura urtean lau bider bilduko da behintzat, hiruhileko naturalik behin.
Elkargoaren egoitzan egingo da batzarra, deialdian ez bada beste leku bat beren-beregi adierazten.
Elkargoko lehendakaria eta idazkaria izango dira Gobernu Batzarraren Osoko bilkurako lehendakari eta idazkari.
Gobernu Batzarreko kide guztiek dute Osoko bilkurako bileretara joateko eskubidea eta beharra. Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute.
Kideek eurek azaldu beharko dute, hau da, ezingo dute inor bidali euren ordez.
Osoko bilkurako lehendakariak ahalmena du enpresako kudeatzaileei, zuzendariei eta gainerako teknikariei osoko bilkurara joan daitezela eskatzeko. Pertsona horietaz gain, alor juridiko, ekonomiko edo bestelakoetan aholkuak edo argibideak emateko egokitzat jotzen dituenei ere eska diezaieke osoko bilkuretara joateko.
Ekonomisten Elkargoetako Kontseiluan kontseilari izateko Elkargoak aukeratutakoek ere joan daitezke bilkurara, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe, baldin eta Gobernu Batzarrean ez badute beste kargu bat betetzen.
Gobernu Batzarraren osoko bilkura baliotasunez eratuko da, beti ere bere kideen erabateko gehiengoak parte hartzen badu bilkuran.
Gobernu Batzarreko Osoko bilkura baliotasun osoz eratuko da, baita ere, deialdian jarritako ordutik ordubete geroago Osoko bilkura-kideetatik bost azaldu badira, baldin eta horien artean lehendakaria, dekanoa edo, Estatutu hauen arabera, horien ordezkoak badaude. Arau honen eraginkortasunak ez du eskatzen deialdian agertzerik, eta aukera hori inplizitutzat joko da estatutu hauen eraginkortasunagatik beragatik.
artikuluan Batzar Orokorrari buruz xedatutakoa izango da aplikagarri.
1. 51. artikuluan Batzar Orokorrari buruz xedatutakoa izango da aplikagarri.
Bilkurako lehendakariak kalitatezko botoa izango du berdinketak ebazteko.
artikuluan Batzar Orokorrari buruz xedatutakoa izango da aplikagarri.
5. ATALA
GOBERNU BATZARRAREN BATZORDE IRAUNKORRA
Gobernu Batzarreko lehendakari edo dekano, lehendakariorde, idazkari, diruzain eta Atal Batzarretako lehendakari direnek osatuko dute Batzorde iraunkorra.
Gobernu Batzarreko Batzorde iraunkorrak berorri 56. artikuluan esleitutako eskumen guztiak bete ditzake, eta horren baliotasuna eta eraginkortasuna Batzar horretako Osoko bilkurarenak bestekoak izango dira, hurrengo paragrafoan adierazitakoa salbuetsita.
Batzorde iraunkorrak, hala ere, Gobernu Batzarreko Osoko bilkurari eman beharko dio honek egin dezan hurrengo bilkuran berak hartutako erabakien berri, beren-beregi berretsiak izan daitezen. Batzorde iraunkorraren erabakia ez berresteko erabaki beren-beregikoa hartzen badu Gobernu Batzarraren Osoko bilkurak, ordutik aurrera ezeztatu egingo da eta indarra galduko du.
Batzorde iraunkorrak bera arautzen duen Erregelamenduari egokituko dio bere funtzionamendua, Gobernu Batzarreko Osoko bilkurarentzat Estatutu hauetako 77. artikulutik 83.era xedatutakoa modu osagarrian aplikatuz.
kapitulua. Lehendakaria edo dekanoa, eta Elkargoko beste organo orokor batzuk.
Elkargoko lehendakariaren edo dekanoaren karguaren titularra izango da:
Hauteskunde prozesuan aukeratu den kandidaturan izaera horrekin ageri dena.
Betetzeke geldituz gero, hauteskunde prozesu horretan aukeratutako kideen artetik Gobernu Batzarrak aukeratu dezanak; beraz, baztertu egingo dira horretaz geroztik hutsuneak betetzeko izendatu direnak.
Titularitatea eskuratzeko erabilitako bidea edozein izanda ere, lehendakariak edo dekanoak bere kargua utzi beharko du, honako egoera hauetan:
Gobernu Batzarreko kide legetxe duen aginte-aldia iraungitzerakoan. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar berarekin lehendakari edo dekano titular bihurtzerik.
Dimisioa, Gobernu Batzarrari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzarraren erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Hutsik, gaixorik, lanlekutik kanpo edo legez eragotzita gertatuz gero, Elkargoko lehendakari edo dekano titular dena ordezkatuko du dituen eskumen guztiekin Elkargoko lehendakariordeak, edo honen ordezkoak, kasua bada.
Gobernu Batzarreko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko lehendakariak edo dekanoak, honako hauek ere baditu esleituta:
Gobernu Batzarraren Elkargoko eta beste organo batzuen erabakiak bete eta betearaztea.
Elkargoa bera eta Gobernu Batzarra ordezkatzea, artikulu honetako 5. paragrafoan esandako moduan.
Estatutu hauetako 56.3.o) eta u) artikuluan adierazitakoak, lankidetza-erabakiei edo hitzarmenei buruzkoak, Gobernu Batzarrak ere bereganatuta izan ditzakeen arren. Lehendakariak edo dekanoak, baliozkoak edo eraginkorrak diren begiratu barik, eskumen honetaz baliatzeari dagokion oro jakinaraziko dio Gobernu Batzarrari, horren berri izan dezan.
Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeenak.
Elkargoaren eta Gobernu Batzarraren legezko ordezkaritza hartzen du bere gain lehendakariak edo dekanoak, pertsona fisiko edo juridikoen, publikoen edo pribatuen aurrean, hain zuzen ere, eurei egokitu eta edozein izaerako jardueretan. Hala ere, honako arau hauek hartuko dira kontuan:
Lehendakariak edo dekanoak Elkargoaren edo Gobernu Batzarraren ordezkaritzan parte hartzen dutenean, halako egintza edo kontratutan, eta horiei buruzko ebazpena edo baimena Elkargoko beste organo batzuei badagokie, ez da euren ordezkaritza eskumena aldatuko, baina Elkargoko organo eskumendunek ebazpen edo erabaki hori hartu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Lehendakariak edo dekanoak kontratuak edo hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu Elkargoaren izenean, Estatutu hauen arabera eskumenduna den Elkargoko organoak baimena eman badu izenpetzeko, betiere.
Auziak, espedienteak, gatazka administratiboak, gobernu arlokoak, judizialak eta izaera publikoko bestelakoak gertatuko balira, eta horietan Elkargoak demandatzaile edo demandatu legetxe edo beste moduren baten parte hartuko balu, lehendakariak edo dekanoak ez luke eskumena izango Elkargoa eta Gobernu Batzarra ordezkatzeko bakarrik, gauzatu beharreko akzioa erabakitzeko edo, behar izanez gero, pertsonatzea ere bai, eta ondorio guztiekin gainera, gero Gobernu Batzarrak berretsi beharko badu ere.
Elkargoko lehendakariordearen karguaren titularitatea bere gain hartuko du:
Hauteskunde prozesuan aukeratutako kandidaturan izaera horrekin azaltzen denak.
Betetzeke geldituz gero, hauteskunde prozesu horretan aukeratutako kideen artetik Gobernu Batzarrak aukeratu dezanak; beraz, baztertu egingo dira horretaz geroztik hutsuneak betetzeko izendatu direnak.
Titularitatea eskuratzeko modua edozein dela ere, lehendakariordeak bere kargua utzi beharko du, honako egoera hauetakoren bat agertuz gero:
Gobernu Batzarreko kide izateko aginte-aldia iraungi egin delako. Geroago berriro kide izateko hautatu edo aukeratzeak ez dakar atzera ere lehendakariorde titular izaterik.
Dimisioa, Gobernu Batzarrari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzarraren erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Atal Batzarretako lehendakariek ordezkatuko dute (hurrenkera horretan) lehendakariordea; eta ondoren, Gobernu Batzarreko bokalek, kandidaturan izan duten hurrenkeran edo, bestela, Gobernu Batzarrean sartzeko egunen hurrenkeran.
Gobernu Batzarreko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko lehendakariordeak, honako hauek ere baditu esleituta:
Lehendakaria edo Dekanoa ordezkatzea, 87.4. artikuluaren arabera.
Lehendakariarekin edo Dekanoarekin batera lan egitea beroni dagozkion eskumenak gauzatzerakoan eta horretarako eskabidea egiten zaionean.
Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.
Elkargoko idazkari izango da, izan ere, lanpostu horretarako Gobernu Batzarrak aukeratu dezana. Lehendakaria edo dekanoa ezingo dira, ordea, idazkari izan.
Idazkariak utzi egin beharko du bere kargua, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:
Gobernu Batzarreko kide legetxe duen aginte-aldia iraungitzea. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar berarekin idazkari titular bihurtzerik.
Dimisioa, Gobernu Batzarrari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzarraren erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Elkargoko idazkari orokorrak ordezkatuko du idazkaria, berak dituen eskumen guztiekin; eta ondoren, Gobernu Batzarreko bokalek, kandidaturan izan duten hurrenkeran edo, bestela, Gobernu Batzarrean sartutako egunen hurrenkeran.
Gobernu Batzarreko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko idazkariak, honako hauek ere baditu esleituta:
Akta liburuen ardura eta Elkargoko zigilu eta agiri ofizialen zaintza. Gobernu Batzordearen erabakiak betez, ziurtagiriak eta jakinarazpenak emango ditu, berak pertsonalki edo gaitutako norbaiten bidez.
Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.
Elkargoko diruzaina izango da, izan ere, lanpostu horretarako Gobernu Batzarrak aukeratu dezana. Lehendakaria edo dekanoa ezingo dira, ordea, diruzain izan.
Diruzainak utzi egin beharko du bere kargua, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:
Gobernu Batzarreko kide legetxe duen aginte-aldia iraungitzerakoan. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar berarekin diruzain titular bihurtzerik.
Dimisioa, Gobernu Batzarrari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzarraren erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Gobernu Batzarreko bokalek ordezkatuko dute diruzaina, berak dituen eskumen guztiekin; eta ondoren, Gobernu Batzarreko bokalek, kandidaturan izan duten hurrenkeran edo, bestela, Gobernu Batzarrean sartutako egunen hurrenkeran.
Gobernu Batzarreko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko diruzainak, honako hauek ere baditu esleituta:
Kontularitzako agirien eta urteko kontuen liburuen arduraren zuzendaritza eta gainbegirapena; gero, Gobernu Batzarrak lehenengo, eta Batzar Orokorrak ondoren, onar ditzan.
Elkargoko aurrekontu ekonomikoa aurkeztea eta berorren kontrol ekonomikoa.
Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.
Gobernu Batzarreko kide guztiak baldin eta ez badute Batzar horretan ezelango kargurik izango dira bokal.
Bokalek, Gobernu Batzarreko kide legetxe dagozkien eskumenez gain, Estatutu hauetan jasota egon eta eurei legozkiekeen eskumenak dituzte esleituta.
Elkargoko idazkari orokorra izango da, izan ere, lanpostu horretarako Gobernu Batzarrak aukeratu dezana. Gobernu Batzarreko kideek ezingo dira, ordea, idazkari orokor izan.
Idazkari orokorrak utzi egin beharko du bere kargua, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:
Dimisioa, lehendakariari edo dekanoari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena.
Gobernu Batzarrak hartutako erabakiz kargutik mugiarazi ondoren.
Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, lehendakariak edo dekanoak aukeratu dezanak ordezkatuko du idazkari orokorra, berak dituen eskumen guztiekin.
Elkargoko Idazkari Orokorrak esleituta dituen eskumenak:
Elkargoko langile teknikoen eta administratiboen zuzendaritza.
Elkargoaren funtzionamendu administratiboa eta bere lan batzordeen jarduera koordinatzea.
Jarduera ekonomikoa eta finantzarioa koordinatzea.
Gobernu Batzarraren erabakiak interesatuei jakinaraztea.
Batzar Orokorraren eta Gobernu Batzarraren erabakiak gauzatu eta gauzaraztea, Elkargoko lan batzordeen jarduera koordinatuz.
Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.
5. KAPITULUA
ATALETAKO BATZARRAK
Lurralde historiko bakoitzaren esparruan izendatu zaizkion eskumenak lantzen dituen organoa da Atal Batzarra.
Atal Batzar bakoitzaren kide kopurua Gobernu Batzarrak erabakiko du.
Atal Batzarreko kideak:
62.1.d) artikuluan aipatzen den Atal Batzarreko lehendakaria.
Atal Batzarreko lehendakariak egindako proposamenez, Gobernu Batzarrak aukeratutako pertsonak.
Atal Batzarreko lehendakari karguaren iraupena 55. artikuluan adierazitakoa da.
Atal Batzar bakoitzeko gainerako kideek euren kargua utzi beharko dute, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:
Dagokion Ataleko lehendakariak bere kargua uzten badu.
Dimisioa, Atal Batzarreko lehendakariari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena.
Atal Batzarreko lehendakariak proposamena eginda, Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaz kargutik mugiarazi ondoren.
Atal Batzarrek eurei esleitutako eskumenak gauzatuko dituzte.
Atal Batzarrek eurak arautzen dituen Erregelamenduari egokituko diote euren funtzionamendua, Gobernu Batzarreko Osoko bilkurarentzat Estatutu hauetako 77. artikulutik 83.era artekoetan xedatutakoa modu osagarrian aplikatuz.
Atal Batzarreko lehendakari karguaren titular honako hauek izan daitezke:
Hauteskunde prozesuan aukeratutako kandidaturan izaera horrekin azaltzen denak.
Hutsik geldituz gero, Gobernu Batzarrak bere kideen artetik izendatutakoa, baldin eta hauteskunde prozesu horretan hautatuak izan badira; hortaz, horrez geroztik hutsuneak betetzeko izendatu direnak baztertu egingo dira. Modu horretan izendatutakoak, hain zuzen ere, kasuan kasuko Atal Batzarrari dagokion lurralde historikoan egon beharko du kolegiatuta.
Titularitatea eskuratzeko modua edozein dela ere, lehendakariak bere kargua utzi beharko du, honako egoera hauetakoren bat agertuz gero:
Gobernu Batzarreko kide legetxe duen aginte-aldia iraungitzerakoan. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar berarekin Atal Batzarreko lehendakari titular bihurtzerik.
Dimisioa, Gobernu Batzarrari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzarraren erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.
Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Atal Batzar bakoitzeko lehendakari titularraren ordez, beronek dituen eskumen berberekin, Gobernu Batzarra osatzen duten kideen artetik lehendakari horrek berak jarritako hurrenkeran izendatutakoek jardungo dute, baldin eta kasuan kasuko Atal Batzarrari dagokion lurralde historikoan badaude kolegiatuta.
Atal Batzarreko lehendakariak, Gobernu Batzarreko kide denez dagozkion eskumenez gain, honako hauek ere baditu esleituta:
Gobernu batzarraren eta Elkargoko beste organo batzuen erabakiak bete eta betearaztea, Atal Batzarrari dagokion esparruaren barruan.
Atal Batzarreko buru izatea.
Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.
6. KAPITULUA
BATZORDEAK ETA LANTALDEAK
Batzordeak eta Lantaldeak eginkizun zehatz batzuk betetzeko sortzen dira, eta ez dute ebazpen ahalmenik, ez bada horiei buruzko xedapen arautzaileek besterik ezartzen dutela.
100. artikulua. Sorrera.
Gobernu Batzarrari dagokio Batzordeak edo Lantaldeak sortzea, legokiekeen lurralde eremua zein den berdin diola.
101. artikulua. Erregulazioa.
Batzordeak eta Lantaldeak, Estatutu hauetako 8. artikuluaren babesean eman daitezkeen Erregelamenduetan xedatukoaren arabera arautuko dira.
7. KAPITULUA
ESKUMENAK ESLEITZEA ETA ORDEZKATZEA
102. artikulua. Eskumenak ordezkatzea.
Gobernu Batzarrak bere organoei eslei diezazkieke Elkargoaren eskumenak, eta orain arteko aginpideak aldatu ere bai, berak Batzarrak uste duen moduan.
Estatutu hauetan zenbait organori esleitutako eskumenei buruz ere gauza daiteke ahalmen hori eta, ondorioz, beste organo batzuei esleitu, honako salbuespen hauekin.
Estatutu hauetan beste organo bati beren-beregi esleigarriak ez direla adierazitako eskumenak.
Hauteskunde Batzarrarenak.
Gobernu Batzarreko lehendakariaren edo dekanoaren, lehendakariordearen, idazkariaren eta diruzainarenak, eta Atal Batzarretako lehendakarienak.
Esleipen horren ondorio diren eskumenak, izan ere, beretzat eskuratuta dituen organoarenak dira, etorkizunean aldatu daitezkeen arren.
103. artikulua. Eskumenak ordezkatzea.
Elkargoko beste edozein organoren gain delega ditzake Gobernu Batzarrak bere eskumenak. Gainerako organoek ere delega ditzakete euren eskumenak beste organo batengan, Gobernu Batzarren aldez aurretiko baimenarekin.
Estatutu hauetan zenbait organori esleitutako eskumenei buruz ere gauza daiteke ahalmen hori eta, ondorioz, beste organo batzuei esleitu, honako salbuespen hauekin.
Estatutu hauetan beste organo bati beren-beregi esleigarriak ez direla adierazitako eskumenak.
Hauteskunde Batzarrarenak.
Gobernu Batzarreko lehendakariaren edo dekanoaren, lehendakariordearen, idazkariaren eta diruzainarenak, eta Atal Batzarretako lehendakarienak.
1. KAPITULUA
ELKARGOKIDE JARDUERAK
104. artikulua. Jarduera printzipioak.
Elkargoko jardunaren eta lanaren printzipio nagusiak dira, berezkoak direnez gain, genero berdintasunari eta Hizkuntza normalizazioari lotutakoak, Elkargoko Gobernu Batzarrean une bakoitzean ezarritako terminoen arabera.
105. artikulua. Elkargoaren jarduera plana.
Gobernu Batzarrak urte natural guztietan onartuko du Elkargoaren jarduera plana, non epealdi horretan garatu nahi diren egintzak jasoko baitira.
Estatutu hauetako 7. artikuluan aipatzen den arautegiaren izaera izango du plan horrek.
Elkargokideen prestakuntza bultzatuko du eta enplegua sustatuko du plan honek, harik eta gaur egungo krisialdi ekonomikoaren egoera desagertu arte.
106. artikulua. Ekintzak, erregistroak eta zerbitzu espezializatuak.
Jarduera espezializatuak dira Elkargoak burutzen dituenak bere eskumen teknikoak unean uneko jarduera profesionalarekin lotzeko (Auditoreak, Aholkulari fiskalak, Finantza Aholkulariak ...). Horretarako, erregistro bereziak sor ditzake, eta zerbitzu espezializatuak eman, horiek arautzen dituen Elkargoko araudiaren arabera.
Erregistro espezializatuak jarduera profesional bakoitzeko profesionalek izena ematen duten erregistroak dira, modalitate bakoitza garatzeko egokiak diren profesionalen informazio-tresna gisa. Lan Sozietateen kasuan, horien nortasuna jarduera profesional mota horri dagozkion bazkide profesionalenarekin batera agertuko da.
Zerbitzu espezializatuak jarduera profesional bakoitzerako Elkargoak ematen dituenak dira, hala nahi duten Elkargokideentzat, dagokion erregistro espezializatuko kide diren edo ez alde batera utzita.
Elkargoak akordioak lortu eta hitzarmenak sinatu ahal izango ditu Kontseilu Nagusiarekin eta beste Elkargo eta Kontseilu Autonomiko batzuekin, arlo horretan.
107. artikulua. Bitartekaritza eta arbitrajea.
Elkargoak, bere helburuen artean dauka bitartekaritza sustatzea, horretarako aukerak erraztuz, baita bitartekarien izendapena ere. Betiere, izendapen hori gardentasuna bermatu behar du. Horretarako, Elkargoak bitartekaritza erakundearen egitekoa hartzen du bere gain, zuzenbide publikoko korporazioa den heinean, eta gai zibil eta merkataritza gaien inguruko bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean eta hori osatzen, aldatzen edota ordezten duten beste arau batzuetan aurreikusitakoaren arabera.
Termino berberetan, Elkargoak arbitrajearen funtzioa hartzen du bere gain, horren araudiaren arabera. Elkargoak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera hori eta aurreko paragrafoan adierazitakoa bereizteko.
Lanbidearen jardunarekin zerikusirik duten erantzukizunak direla-eta, beste elkargokide baten aurkako egintzak sustatzeko agindua jasotzen duen elkargokideak Elkargoko lehendakari edo dekanoarengana joko du aldi berean, honek, on baderitzo, artekaritza burutu dezan.
Lehendakariak edo dekanoak, aurreko paragrafoan adierazitako betebehar horretaz gain, artekari legetxe jardungo du, bi aldeek bere iritzia eskatzen dutenean.
108. artikulua. Errekurtsoak.
Batzar Orokorrak, Gobernu Batzarrak eta lehendakariak edo dekanoak emandako egintzek amaitu egiten dute Elkargoko bidea, eta euren aurka administrazioarekiko auzi-jurisdikziora jo daiteke, berorren legedi arautzaileak ezartzen duen moduan.
Elkargoko gainerako organoek emandako egintzak Gobernu Batzarraren aurrean errekurritu daitezke, eta horiek jakinarazi edo argitaratu ondorengo hilean aurkeztu daitezke errekurtsoak.
Eskumen delegazioz emandako egintzak, organo delegatzailearen egintzen aurka aurkeztu daitekeen errekurtsoaren bidez errekurrituko ahal izango dira.
Organo kolegiatuen erabakiak beroietan parte hartzen dutenek inpugnatu nahi badituzte, erabaki horiek hartutako bilera egunetik aurrera zenbatuko da errekurtsoa aurkezteko epea.
Errekurtsoari buruzko ebazpenak amaitu egiten du Elkargoko bidea, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, jurisdikzio horretako arauekin bat.
Errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ez bada ezelango ebazpen berariazkorik jakinarazi, ezetsitzat joko da administrazioaren isiltasuna dela-eta, legean aurreikusitako salbuespenetan izan ezik. Presuntziozko egintza azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legez arautuko da.
2. KAPITULUA
ELKARGOAREN BALIABIDEAK
109. artikulua. Langileak.
Gobernu Batzarrak, honako irizpide hauen arabera kontratatuko du Elkargoko pertsonala:
Lehenengo eta behin, baldintza berberetan, elkargokideak aukeratuko dira.
Elkargoko lan-taldekoa izatea merezimendu modura hartuko da.
110. artikulua. Eskubide ekonomikoak.
Elkargoak ahalmen juridikoa osoa du ekonomiaren eta ondarearen alorretan jarduteko eta, horrela, bere helburuak bete ahal izateko.
Elkargoaren diru-baliabideak:
Elkargoan sartzeko ohikoak diren kuotak, aldizka ordaintzen direnak eta apartekoak. Batzuen eta bestetzuen zenbatekoa eta maiztasuna Batzar Orokorrak erabakiko ditu, korporazioaren urteko aurrekontuak onartzerakoan. Gobernu Batzarrak, alabaina, kuoten zenbatekoa alda dezake, aldaketa edo berrespen hori Batzar Orokorrak onartzen badu hurrengo urteko aurrekontuetan, beti ere.
Agiriak ematetik, izenpeak legeztatzetik, irizpenetatik, laudoetatik eta beste bide batzuetatik lortutako diru-baliabideak.
Elkargokideentzat diren inprimakiak ematetik lortutako diru-baliabideak, gehi Elkargoaren edizioetatik eta argitalpenetatik lortutakoak.
Perituaren txostenak, irizpenak edo jarduerak ematearren lortutako ordainsariak, entitate publikoek edo partikularrek eskatu ondoren elkargoko organoek zuzenean eskuratutakoak.
Korporazioaren ondareko elementuetatik eratorritako interesak eta errentak.
Pertsona fisiko edo juridikoetatik eskura ditzakeen diru-laguntzak, jaraunspenak edo dohaintzak.
Korporazioari eskuratzea dagokion gainerako diru-sarrerak.
111. artikulua. Aurrekontuak.
Elkargoak urteko aurrekontu propioa izango du, gutxi gora-beherakoa. Urte natural bakoitzean aurreikusitako sarrera eta gastu guztiak jasoko ditu baitan. Gobernu Batzarrak gertatu eta Batzar Orokorrak onartuko du.
Urte bateko aurrekontua, hurrengo urteko aurrekontua garaiz onartzen ez bada, hurrengo urtera luzatuko da. Aintzat hartu beharko dira, hala ere, pertsonalaren alorrean aplikagarriak diren xedapenen ondorio diren egokitzapenak, edo Gobernu Batzarraren erabakiak. Aurrekontuok behin-behinekoak izango dira, beti ere, elkargoko aurrekontu berriak onartu arte.
112. artikulua. Auditoria.
Elkargoko kontuek urtero izango dute kanpoko auditoria legez homologatua. Emandako txostena hurrengo urteko lehenengo Batzar Orokor Arruntean aurkeztuko da.
113. artikulua. Zehaztea.
Lan Sozietateak dira 2/2007 Legearen 1., 2. eta 3. artikuluetan konfiguratutako sozietateak, eta aipatutako Legean eskatutako bestelako baldintzak betetzen dituztenak.
114. artikulua. Elkargokide izatea.
Lan Sozietate bateko kide diren ekonomista profesionalek beste edozein Ekonomistaren moduko elkargo-erregimena izango dute, eta beraz, Estatutuen II. Tituluko 1. eta 2. Kapituluetan jasotakoa izango dute arau. Ondorioz, Lan Sozietateak ez dira Ekonomista bazkide profesionalen ordezko, elkargokide izateari dagokionez.
Horri kalterik egin gabe, Lan Sozietateak ere Elkargoaren barruan geratuko dira, dagozkien Ekonomista bazkide profesionalen elkargokide izaerarekin. Lan Sozietateak Ekonomisten zerrendan ez beste batean agertuko dira (pertsona fisikoak), bien arteko loturari kalterik egin gabe; eta hurrengo artikuluetatik ondorioztatutako estatutu juridikoa izango dute.
Lan Sozietateak Elkargora atxikitzeko data 2/2007 Legearen 8-4 artikuluan aurreikusitakoa izango da.
Aurreko ataletan ezarritakoak ez dauka zerikusirik Lan Sozietatean edo horren izenean jarduten duten pertsonen elkargokide-erregimena bete edo ez betetzearekin.
115. artikulua. Jardun profesionala.
Lan Sozietateek Ekonomistaren jardun profesionala garatu ahal izango dute, horretarako 2/2007 Legean eta Estatutu hauetan ezarritakoa betez, batez ere horien II. Tituluko 2. Kapituluan.
Ekonomistaren lanbidea garatzeko aseguramenduaren erregimenari buruz ezarritakoari dagokionez, Lan Sozietateei aplikatuko zaie, baita Ekonomista bazkide profesionalei ere.
Aurreko ataletan ezarritakoak ez dauka zerikusirik Lan Sozietatean edo horren izenean jarduten duten pertsonen elkargokide-erregimena bete edo ez betetzearekin.
116. artikulua. Diziplina-erregimena.
Lan Sozietateak Ekonomisten diziplina-erregimenaren mende geratuko dira, horientzako ezarritako termino berberetan.
Ondorioz, Estatutu hauetan Ekonomista elkargokideei buruz egiten diren erreferentzia guztiak horien gainekoak direla ulertuko da, baita Lan Sozietateen gainekoak ere.
2/2007 Legearen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lan Sozietateari eta horrentzat edo horren izenean lan egiten duten Ekonomistei diziplina-erantzukizuna eskatu ahal izango zaie, jarduera profesionalengatik.
117. artikulua. Bat egitea elkargoen antolakuntzan.
Elkargoko organo guztien osaera eta titulartasuna ekonomista elkargokideei dagokie soil-soilik (pertsona fisikoak), Estatutu hauen III. Tituluan ezarritako terminoen arabera. Ondorioz, Lan Sozietateak osaera eta titulartasun horretatik kanpokoak dira, eta ez dute horietan parte hartzen.
Lan Sozietate bateko kide diren Ekonomista elkargokideek ere ezin izango dute Lan Sozietate horretan delegatu ezta botereak eman ere, Elkargoko organoetako bileretara joateko edo partaide izateko.
Aurreko ataletan ezarritakotik kanpo geratzen dira Estatutu hauen III. Tituluaren 6. Kapituluan aipatzen diren Lan Talde eta Batzordeak. Horietan bat hartu ahal izango dute parte Lan Sozietateek, betiere beren jarduera eta akordioek azterketa, txosten edo proposamen izaera badute. Hala ere, organo horietan ezin izango dute parte hartu aldi berean Lan Sozietate batek eta bere bazkide profesionalek, dagokion organo horretan berariaz jasotzen den kasuetan izan ezik.
Aurreko ataletan ezarritakoari ez dio kalterik egiten Lan Sozietate Profesionalek Elkargoko beste edozein organoren bileretara joan ahal izateak, betiere organoak berak edo Lehendakariak eskatzen badu. Kasu horretan, ahotsa edukiko dute baina botorik ez.
118. artikulua. Elkargoaren eskubide ekonomikoak bat egitea.
Lan Sozietate bateko kide izateak ez du Ekonomista bazkide profesionalen erregimen ekonomikoan eragiten. Estatutu hauen 106. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izaten jarraituko du.
Hala ere, Ekonomista bazkide profesionalek Elkargoaren aurrean dituzten betebehar ekonomikoak Lan Sozietateek bete ahal izango dituzte. Horretarako, elkargokideek Elkargoari eskatuko diote dagozkion kopuruak Lan Sozietate horiei bidaltzeko. Baina edozein kasutan, ordainketa bazkide profesionalek eginda dagoela ulertuko da, ekonomista elkargokide diren heinean (pertsona fisikoak). Arau hori ez da aldatuko Elkargoak Lan Sozietateei bere bazkide profesionalei dagozkien zenbatekoak zuzenean bidaltzeagatik.
1. atalean ezarritakoari kalterik egin gabe, Lan Sozietateak ere erregimen ekonomikoa horren mende geratzen dira, kontuan izanda Elkargoak horiekiko egiten duen gestioa. Ondorioz, Lan Sozietateentzat ere hasierako kuotak egongo dira, aldi baterakoak eta ohiz kanpokoak, Ekonomista bazkide profesionalentzat aurreko ataletik ondorioztatzen direnak gora behera.
119. artikulua. Ikuspegi profesionala eta elkargokoa.
Titulu honetan jasota dagoen Lan Sozietateen erregulazioa arlo profesionalari eta elkargokoari dagozkio, eta ez dauka zerikusirik sozietate eta merkataritza arloarekin, ez bestelakoekin.
120. artikulua. Interpretazio irizpidea.
Elkargoko Gobernu Batzarri dagokion interpretazio irizpidearen barruan, kontuan izango dira printzipio hauek, Estatutu hauen 9. artikuluaren arabera:
Elkargoarekiko harremanaren eta lanbidearen jardunaren arteko banaketa.
Elkargoarekiko harremanari dagokionez, ulertuko da Ekonomista elkargokidea (pertsona fisikoa) dela elkargoko kide izatearen eskubide instituzionalaren titularra, eta Lan Sozietateak Elkargoarekiko daukan posizioa Ekonomista bazkide profesionalek Elkargo horrekiko daukatenaren ondoriozkoa da.
Jardun profesionalari dagokionez, Lan Sozietatearen eta Ekonomisten parte-hartzea hartuko da kontuan.
1. KAPITULUA
ESTATUTUAK ERABERRITZEA
121. artikulua. Baldintzak.
Estatutu hauek eraberritu ahal izateko, halabeharrezkoa da honako baldintza guzti hauek betetzea:
Elkargokideen hamarrenak edo Elkargoko Gobernu Batzarrak egin dezatela proposamena.
Adierazi daitezela eraldatu nahi diren aginduak, eta horien erredakzio berria proposatu.
Justu horretarako deitutako batzar orokorreko erabateko gehiengoak onar dezala.
122. artikulua. Prozedura.
Eraberritzeko proiektua Elkargoko Idazkaritzan aurkezten denetik aurrera hilabeteko epean Aparteko Batzar Orokorrerako deia egingo du Gobernu Batzarrak, Estatutuak aldatu ahal izateko, aurreko artikuluko a) eta b) letretan aipatutako baldintzak betetzen badira, beti ere.
Aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzeaz gain, ordenamendu juridikoak ezarritako gainerako guztiak betetzea eskatzen du eraberritzeak.
123. artikulua. Lurralde eremua.
Elkargoaren lurralde eremua aldatzea da, izan ere, Estatutuak eraberritzeko beharrezkoak diren kasu horietariko bat.
kapitulua. Desegitea eta likidatzea.
124. artikulua. Erregimen juridikoa.
Desegite prozedura eta likidazio erregimena 18/1997 Legeko 31. eta 32. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan aurreikusita daude.
Likidazioari dagozkion ahalmen propio guztiak gauzatuko ditu Gobernu Batzarrak, horren berri Batzar Orokorrari emanez, non eta Desegite Legeak besterik xedatzen duen.
Estatutu hauetako 7. artikuluan jasotako erregulazioan beren-beregi aurreikusi gabekoetan Ekonomisten Elkargoetako 1972ko irailaren 11ko Estatutu bateratuak aplikatuko dira ordezkotasunez.
Lehenengoa. Egungo Gobernu Batzarra.
Egungo Gobernu Batzarrak bere eginkizunak gauzatzen jarraituko du, nahiz eta organo horretaz Estatutu hauetan xedatutakoa aplikatu zaion, horien barne iraupen epea eta kargua uzteko kasuak.
Bigarrena. Arabako eta Gipuzkoako Atal Batzarrak.
Egungo Araba eta Gipuzkoako Atal Batzarrek bere eginkizunak gauzatzen jarraituko dute, nahiz eta organo horretaz Estatutu hauetan xedatutakoa aplikatu zaion, horien barne iraupen epea eta kargua uzteko kasuak.
Hirugarrena. Bizkaiko Atal Batzarra.
Bizkaiko Atal Batzarra ez da eratuko harik eta, Elkargoko lehendakariak edo dekanoak eta Bizkaiko Atal Batzarreko lehendakariak batera egindako proposamena jaso eta gero, Gobernu Batzarrak xedatu arte.
18/1997 Legeko 33.5 eta 6 artikuluan aurreikusitako Agindu onartzezkoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte ez dute indarrik hartuko Estatutu hauek.
Ekonomisten Euskal Elkargoaren Estatutuetako 35. artikuluan aipatzen den eranskin hau, Ekonomisten Euskal Elkargoak gauzatu ditzan jardueretan aplikatu ahal izango da estatutu horien izaera berarekin euren zati banaezina baitira, hain zuzen ere, elkargokideek euren lanbidean edo elkargoko aktibitatean jardutean jasan ditzaketen diziplina erantzukizunak eskatzeko; aintzat hartuta, hori eta guztiz ere, erantzukizun zibila edo penala izan dezaketela.
Hutsegite larri edo oso larriengatik zehapenak jartzeko, eranskin honetan adierazten den moduan izapidetu beharko da espedientea. Hutsegite larriak edo oso larriengatik zehapenak jartzeko, eranskin honetan adierazten den moduan izapidetu beharko da espedientea. Hutsegite arinengatik zehapenak jartzeko, hau baino ez da egin beharko: interesatuari entzun, zortzi egun balioduneko epean. Hala ere, eranskin honetan adierazitako izapideen bidez ere egin daiteke, hala erabakiz gero. Dena dela, 1. artikulutik 7.era artekoa, eta eranskin honen amaierako 16. artikulukoa beti aplikatuko zaie, eta, aldez aurretik ez bada informaziorik ematen, 8., 9., 13. eta 15. artikuluetakoak ere bai.
Gertakari batzuek erantzukizun penala eta diziplinazkoa dakartenean, gertakari berberetan jarduera administratiboak burutzen direla jakinez gero, diziplina espedientearen izapideekin jarraituko da, baina ebazpena eten egingo da ebazpen judizial irmoa ezagutu arte. Bitartean, preskripzioa ere etenda geratuko da.
Gobernu Batzarrak, Deontologiako Batzordearen proposamenez, prozesupean egon daitezen elkargokideak euren lanbidearen jardunean behin-behinekoz etetea erabaki dezake, aurreneurriz eta arrazoitutako ebazpenez. Etendura erabakia eragindakoari jakinaraziko zaio, eta honek errekurri dezake, eranskin honetako 17. artikuluaren arabera. Prozesuak dirauen bitartean luza daiteke etendura.
Diziplina prozedura Elkargoak bultzatuko du izapide guztietan. Eranskin honi egokituko zaizkio izapideok eta, bertan aurreikusi gabekoetan, prozedura administratiboari buruzko legeei, zeintzuk osagarriak izango baitira orokorrean.
Izapideak, komunikazioak eta jakinarazpenak ere eranskin honetan ezarritakoari egokituko zaizkio eta, horien ezean, prozedura administratiboaren legeetan xedatutakoari.
Elkargokideak Elkargoari jakinarazi dion egoitzan egingo dira jakinarazpenak baliotasun osoz, bere ustezko lekualdaketa arauz ez komunikatzearen ondorioz legozkiokeen erantzukizunaren kaltetan gabe. Jakinarazpena ezin bada egiaztatu prozedura administratiboari buruzko legeetan aurreikusitako moduan, Elkargoko enplegatu batek entregatuko du; hala ere, ezinezkoa balitz egoitza horretan entregatzea erruztatuarekin ahaidetasunezko lotura duenari edo bertan dagoenari, orduan, jakinarazpena gauzatutakotzat joko da, hain zuzen ere, iragarkia Elkargoko ediktu oholean jarritako egunaren biharamunetik aurrera hamabosgarren egun baliodunean.
Eranskin honetan ezarritako epeak luzagarriak izango dira, non eta kontrako xedapena ematen ez den. Aldez aurretik txostengileak edo instrukzio-egileak egingo du proposamena, zeina Deontologiako Batzordeak onartuko baitu, muga-eguna baino lehen. Luzapenari buruzko erabakia, eragindako elkargoari edo errekurtso-egileari jakinaraziko zaiona, ezingo da errekurritu, bidezkoak diren alegazioak aurkeztu daitezkeen arren, geroagoko jarduera edo errekurtsoetan.
Diziplinako prozedurapean dauden elkargokideak abstenitu egin daitezke prozedura horietan, abstenitu daitezkeen moduan horretarako ezarritako epeetan alegazioak aurkeztetik, jakinda, gainera, jarrera horrek ez diela ekarriko diziplina erantzukizunik eta, aldi berean, jarduerak aurrera egitea ere ez duela eragotziko.
Diziplinazko prozedurari ofizioz ekingo zaio beti, Deontologia Batzordearen erabakiz, bai bere ekimenez, bai Gobernu Batzarraren aginduz, bai salaketa egon delako, bai beste pertsona edo erakunde batzuen komunikazioa egon delako.
Diziplina prozeduran aipatzen diren egitateak salatu edo komunikatu dituena ez da aldea izango prozeduran, baina bai eskubidea izango duela prozedurari ekiteko erabakia igorri dakion, bai eta jardueren artxibatze edo zehapenak ezartze erabakien berri eman dakion, egokitzat jotako errekurtsoak aurkez baititzake horien aurka.
Aurretiazko informazio-aldia gauzatzea erabaki dezake Deontologia Batzordeak. Horrelakoetan, aurretiazko informazio-aldiaren prozedurari buruzko erabakian batzorde horretako kide bat aukeratuko da, txostengilea denez, informazio-aldi hori burutu dezan.
Aurretiazko informazio-aldia salatariaren berrespenarekin hasiko da, irekitze erabakian ez dela beharrezkoa adierazten ez bada. Salatariak hamar eguneko epean berretsi edo ukatu beharko du, aurretiazko informazio-aldia ireki dela jakinarazten zaionetik aurrera kontatuta. Epe hori igaro ostean gauzatu gabe badago, amaitutzat eman eta artxibatu egingo dira jarduerak, izapide gehiago barik, txostengilearen eginbidez, non eta Deontologia Batzordeak kontrako erabakia hartzen ez duen.
Berrespenaren ondoren, eta hori ez dela beharrezkoa uste denean, txostengileak eragindako elkargokideari jakinaraziko dio aurretiazko informazio-aldia ireki zaiola. Salaketa edo horretan agertzen diren egitateak igorriko dizkio, hamar eguneko epe luzaezinean alegazioak egin ditzan eta bidezkotzat jotzen dituen agiriak aurkez ditzan.
Egitateak argitzeko eta ustezko diziplina erantzukizuna zehazteko, egokitzat jotako eginbideak egin ditzake txostengileak. Prozesua irekitzen denetik bi hilabeteko epean amaitu beharko du aurretiazko informazio-aldia, honako proposamen hauetarikoren bat aurkeztuz:
Jarduerak behin-behinekoz edo behin betikoz largesteko proposamena, baldin eta horietan diziplina erantzukizunaren zantzurik antzematen ez bada, erantzukizun hori desagertu bada edo lege-hauste horretan ez badago erruztatuaren parte hartzerik.
Zehapen proposamena, arau-haustea arina denez, eranskin honetako 1. artikuluan adierazitako izapideen arabera.
Diziplina espedientea eranskin honetan aipatutako moduan irekitzeko proposamena, baldin eta larritasun handiagoko diziplina erantzukizunaren aztarnak elkargokide jakin bati egotz dakizkiokeenak ondorioztatzen badira eta erantzukizun hori oraindino indargabeturik edo preskribiturik ez badago.
Deontologia Batzordeak aztertu beharko ditu proposamenok eta, aurreko 4 paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan adierazitako kasuetan bereak gertatu ostean, Deontologia Batzordeak proposamena onartu aurretik, Gobernu Batzarrari bidaliko dizkio, dagokion erabakia har dezan; eta eragindako elkargokidea kide deneko Ataleko dekanoari hamar eguneko epe luzaezina emango zaio, burututako jardueretan oinarrituz, txostena eman dezan, hala nahi badu. Deontologia Batzordeak, c) idatz-zatiari dagokion kasuan, eranskin honetako 8.artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera jardungo du.
Aurreko epigrafean adierazitako erabakiak tartean dagoen elkargokideari jakinaraziko zaizkio beti. Erabakiak arau-hauste arin bategatiko zehapena ezartzen badio, eranskin honen arabera erabakiaren aurka egiteko eskubidea duela jakinaraziko zaio.
Erabakiok jakinaraziko zaizkio, halaber, salatari edo komunikatzaileari, jarduerak artxibatu edo arau-hauste arinagatik zehapena ezar dadinean, aditzera eman ez ezik, errekurtsoa aurkezteko eskubidea duela, eranskin honetan aurreikusitako moduan.
Deontologia Batzordeak erabakiko du diziplina espedientea irekitzea, eranskin honetako 6. artikuluan ezarritako moduan. Batzordeak uste badu ez dela bidezkoa irekitzea, Gobernu Batzordeari jakinaraziko dio, eta honek, hala irizten badio, irekitzeko agindu dezake.
Diziplina espedientea irekitzeko erabakian bertan aukeratuko dira espedienteko instrukzio-egilea eta idazkaria, bai izaera orokorrez izendatuta badaude, bai bereziki kasu horretarako izendatu badira. Gerora ordezkatu daitezke, hala iritziz gero. Instrukzio-egilea Deontologia Batzordeko kidea izan beharko da, halabeharrez.
Instrukzio-egilea eta idazkaria izendatzearekin diziplina espedientea irekitzea, eta agian beste batzuk aukeratzea, espedientearen eraginpean dagoen elkargokideari eta kargu horietan jarduteko aukeratutako gainerakoei jakinaraziko zaie.
Diziplina espedienteko instrukzio-egilearen eta idazkariaren izendapenak onartzeko aitzakia Deontologia Batzordeak prezatu eta, hala behar izanez gero, onartuko du.
Aukeratutako instrukzio-egilea eta idazkaria nortzuk diren interesatuak dakien unetik aurrera burutu daiteke errefusatze eskubidea eta, hala behar bada, Deontologia Batzordeak erabakiko du.
Instrukzio-egilearen edo idazkariaren abstentzioari eta errefusatzeari buruzko ebazpenak ezingo dira errekurritu; hala ere, gerorako jarduera eta errekurtsoetan bidezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Instrukzio-egileak, idazkariaren fedepean, egitateak zehazteko eta egiaztatzeko egokitzen jotzen dituen eginbideak burutzea agindu dezake; zehapena jar dakiekeen erantzukizunak zehazteko eta argitzeko lagungarri izan daitezkeen probak egitea batik bat.
Administrazio prozeduraren legeetan abstentzioari eta errefusatzeari buruz ezarritako arauak izango zaizkie aplikagarri instrukzio-egileari eta idazkariari, artikulu honetan xedatutakoa ere aintzat hartuz.
Instrukzio-egileak, diziplina espedientea irekitzen denetik aurrera hilabeteko epean, kasuan kasuko kargu-orria aurkeztuko du, burututako jarduerak ikusi eta gero.
Era argian eta zehatzean erredaktatu beharko da kargu-orria. Erruztatuari egotzi zaizkion egitateak jasoko ditu; egitate bakoitzarentzat paragrafo bereiziak eta zenbatuak erabiliz, hain zuzen ere. Hala behar badu, ustez egindako arau-haustea eta aplikagarriak izan daitezkeen zehapenak ere adierazi beharko dira, dagozkion xedapenak beren-beregi aipatuz.
Erruztatuari jakinaraziko zaio kargu-orria. Hamar eguneko epe luzaezina emango zaio, bidezkotzat jotzen dituen alegazioen bidez erantzuteko, eta interesgarriak izan daitezkeen agiriak aurkezteko.
Inputatuak zuzenbideak onartzen duen edozein frogabide egitea proposa dezake kargu-orriari erantzuterakoan, eta egokitzat jotzen dituen agiriak erantsi.
Hilabeteko epea izango du instrukzio-egileak frogen proposatutako izan edo ez aldia burutzeko. Kargu-orriari erantzuten zaionetik aurrera edo, bestela, horretarako ezarritako epea erantzunik eman gabe igaro denetik aurrera kontatuko da epe hori.
Instrukzio-egileak, ezin errekurritu daitekeen ebazpen arrazoituaren bidez, bidezkotzat jotzen ez dituen frogak onartzea eta burutzea ukatu egin dezake, kontuan hartuz, halaber, horren ondoren gauza daitezen jarduera eta errekurtsoetan egindako alegazioak.
Instrukzio-egileak egin beharreko frogak burutzeko, leku, egun eta orduaren berri emango zaio inputatuari, parte hartzeko aukera izan dezan.
Instrukzio-egileak, hurrengo hamar egunetan, ebazpen proposamenerako testua aurkeztuko dio Deontologia Batzordeari, non egiteak zehatz azalduko baititu, frogen ukapena arrazoituko baitu, frogon balorazio juridikoa egingo baitu ustez burutu duen arau-haustea finkatzeko, erruztatuaren erantzukizuna adieraziko baitu, eta ezarriko den zehapena finkatuko baitu.
Deontologia Batzordeak eztabaidatuko du testu hori, zeinek espedientea ebazteko proposamena gertatuko baitu aurreko 1. paragrafoan aditzera emandako baldintza berberekin. Deontologia Batzordeak ebazpen proposamen hori onartu baino lehen, hamar eguneko epe luzaezina emango zaio erruztatuari dagokion Atal eratuko dekanoari, burututako jarduerak ikusi ostean, txostena egin dezan, hala irizten badio.
Ebazpen-proposamena erruztatuari jakinaraziko zaio eta horrela, hamar eguneko epe luzaezinean, espedientea ikusi, eta bere buruaren alde egiteko egokitzat jotzen duen guztia alegatu ahalko du.
Deontologia Batzordeak, erruztatua entzun edo alegazioak aurkeztu barik igaro ondoren epea, Gobernu Batzarrari bidaliko dio espediente osoa, izapide gehiago barik. Batzar horrek, on deritzona ebatzi beharko du hilabeteko epean edo, bestela, bidezkotzat jotzen dituen eginbide osagarriak burutzeko eskatuko dio Batzordeari.
Deontologia Batzordeak, beste eginbide batzuk burutzeko espedientea itzultzea erabakitzen badu, eta jarduerak berriz bidali aurretik, erruztatuari bista emango dio, hamar eguneko epe luzaezinean egokitzat jotzen duena alega dezan.
Diziplina prozedura amaitzen duen ebazpena arrazoitua izango da. Espedientean azaldutako gai guztiak ebatzi beharko ditu eta kargu-orria eta ebazpen proposamena egiteko oinarri izan ziren egintzak baino ez ditu onartu beharko, nahiz eta balorazio juridikoa desberdina izan. Espedientea izapidetzeko aldian Deontologia Batzordeko kide, instrukzio-egile edo idazkari modura jardun dutenek ez dute parte hartuko erabakia onartzerakoan.
Emandako ebazpena erruztatuari eta egitateen salatariari edo berriemaileari jakinarazi beharko zaie, horren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoen, non aurkeztu behar diren eta aurkezteko epeen berri emanez.
Diziplina espediente bat irekitzen duten erabakien eta izapideen garaian hartutako erabakien aurka ez dago errekurtsoak jartzerik. Hala ere, diziplina espedientea ebazten duen erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoei eta horren ondorengo jarduera zein errekurtsoei alegazioak egin dakizkieke.
Gobernu Batzarraren erabakiak, errekurritzekotan, Elkargoaren Estatutuetako 108. artikuluan ezarritako eran errekurrituko dira.
Deontologia Batzordearen edo diziplina alorrean eskumena duten beste organo batzuen egintzak, errekurritzekotan, Elkargoko Gobernu Batzarraren aurrean errekurrituko dira hilabeteko epean.
Deontologia Batzordeak edo diziplina alorrean eskumena duten gainerako organoek Gobernu Batzarraren menpetasun hierarkikoz jardungo dute.
Hala ere, Gobernu Batzarrak, espediente jakin bat dela-eta, desadostasun sakonen bat antzemango balu bere eta Deontologia Batzordearen iritzien artean, espediente zehatz horri dagokionez batzorde hori ordezkatzea erabaki dezake, modu arrazoituan, eginkizun batean edo guztietan.


