- AGINDUA, 2013ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013-2014 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaera izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013-2014 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaera izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 5492
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/12
- Argitaratze-data: 2013/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, diru-laguntza baterako deialdia egin zen Glasgow-eko Unibertsitatea bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduaren 7. artikuluan honako hau xedatzen da:
Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea pasa ondoren, hautaketa-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nori esleitu laguntzak. Kide hauek izango ditu batzorde horrek.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea edo eskuordetzen duen pertsona. Batzordeburua izango da.
Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.
Bi aditu akademiko, gehienez ere, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, akordio honen diziplina nabarmenetan esperientzia zabala izango dutenak. Bi aditu horiek Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak aukeratuko dituzte.
Horren arabera, honako hau,
Itziar Alcorta Idiáquez.
Philip Schlesinger.
Ainara Larrondo Ureta.
Gillian Doyle.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


