- AGINDUA, 2013ko abenduaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abenduaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 51
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/19
- Argitaratze-data: 2014/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 16ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko azaroaren 6ko EHAA, 211. zk.), honako hau
Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Ramón Lertxundi Aranguena jauna lurralde-ordezkari izendatzea (kodea: 511786; destino-osagarria: 29; dotazioa: 8).
Bigarrena. Izendapen honek 2013ko abenduaren 20tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari berari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 19a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2021eko azaroaren 22koa, Bigarren lehendariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita sail horretako izendapen askeko lanpostu batean dagoen pertsona bat kargutik kentzea.


