Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko abenduaren 19koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko abenduaren 19koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 18
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/19
  • Argitaratze-data: 2014/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazio eta Justizia Sailean izendapen aske bidez lanpostu bat betetzeko deialdia iragartzen duen 2013ko azaroaren 6ko Aginduaren Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak emandakoaren hirugarren oinarrian (2013ko irailaren 22ko EHAA) eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz

Lehenengoa. Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Administrazio Orokorraren Kudeaketa arduraduna izendatzea M.ª Encarnación Echazarra Huguet; 510404 kodea; dotazioa 1, maila C. D. 27, berariazko osagarria II-B.

Bigarrena. Izendapen horrek 2014ko urtarrilaren 2tik aurrera sortuko ditu eragin ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 19a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.