- AGINDUA, 2013ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lezoko (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat ireki eta abian jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lezoko (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat ireki eta abian jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 391
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/30
- Argitaratze-data: 2014/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat zabaldu eta abian jartzeko baimena eskatuz Lezoko (Gipuzkoa) «Pasaia-Lezo Lizeoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 20014295.
Izen espezifikoa: «Pasaia-Lezo Lizeoa».
Titularra: Pasaia-Lezo Lizeoa Irakaskuntza Kooperatiba.
Helbidea: Olatzar Bidea, 1.
Udalerria: Lezo.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 30a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


