- AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Jakintza Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Jakintza Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 602
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/15
- Argitaratze-data: 2014/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Ordiziako (Gipuzkoa) «Jakintza Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau,
Kode-zenbakia: 20005646
Izen espezifikoa: «Jakintza Ikastola»
Titularra: Jakintza Ikastola Kooperatiba Elkartea
Helbidea: Altamira auzoa, z.g.
Udalerria: Ordizia
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa
Baimena:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:
unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 15a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


