Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Itxaropena Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Itxaropena Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 529
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/22
  • Argitaratze-data: 2014/02/05

Testu legala

Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat kentzeko baimena eskatuz, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Itxaropena Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48011275.

Izen espezifikoa: «Itxaropena Ikastola».

Titularra: Itxaropena Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Doctor Severo Ochoa, 2.

Udalerria: Valle de Trápaga-Trapagaran.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

Lehen Hezkuntzako unitate 1 gehitzea, 24 ikaspostuko edukierakoa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate 1 kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 11 unitate, 274 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 150 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik