Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Iurretako (Bizkaia) udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzea eta jardunean jartzea baimentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Iurretako (Bizkaia) udalerrian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzea eta jardunean jartzea baimentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 943
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/10
  • Argitaratze-data: 2014/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aztertu da «Autoescuela Urko, S.L.» entitatearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera, Iurretako udalerrian Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); martxoaren 23ko 555/2012 Errege Dekretua, errepideko garraiorako ibilgailuak gidatzeko teknikari-titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (apirilaren 18ko BOE); urtarrilaren 23ko ECD/75/2013 Agindua, errepideko garraiorako ibilgailuak gidatzeko teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako heziketa-zikloaren curriculuma ezartzen duena (urtarrilaren 31ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48018804.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Urkoiz».

Titularra: Autoescuela Urko, S.L.

Helbidea: Arriandi Industrialdea, 5-8.

Udalerria: Iurreta.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Lanbide Heziketa:

Familia: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

«Errepideko garraiorako ibilgailuak gidatzea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 10a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik