- AGINDUA, 2014ko otsailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zeanuriko (Bizkaia) «Zeanuri» musika-eskola publikoari 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zeanuriko (Bizkaia) «Zeanuri» musika-eskola publikoari 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1036
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/14
- Argitaratze-data: 2014/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
maila edo harrerakoa irakasteko baimena eskatuz Zeanuriko (Bizkaia) «Zeanuri» musika-eskola publikoaren erakunde-titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau,
Kode-zenbakia: 48011755
Izen espezifikoa: «Zeanuri»
Titularra: Zeanuriko Udala
Helbidea: Plaza, z/g
Udalerria: Zeanuri
Lurralde historikoa: Bizkaia
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1., 2. eta 3. mailak.
Adarra:
Kantua: korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, tronpeta, flauta eta klarinetea.
Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.
Bertakoak: txistua.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


