Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko otsailaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionario izendatzekoa, eta, halaber, funtzionario horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horren Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legeko II. kapituluan jasotako kidegoetan integratzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko otsailaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, transferentziak direla-eta beste herri-administrazio batzuetatik etorri diren funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionario izendatzekoa, eta, halaber, funtzionario horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horren Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko den otsailaren 25eko 1/2004 Legeko II. kapituluan jasotako kidegoetan integratzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 969
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/17
  • Argitaratze-data: 2014/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 36.2 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ezartzen du ezen transferentzien ondorioz euskal herri-administrazioetan sartu diren edo sartzen diren funtzionarioak destinoko administrazioaren funtzionario bihurtuko direla, eta bertako kidego eta eskaletan sartuko direla, lehengo kidego eta zereginekin bat etorriz. Halaber, lehengo kidego edo eskalako taldea gordeko zaie, eta norbere graduaren arabera aitortuta dituzten diru-eskubideak ere gordeko zaizkie,

Lege-aurreikuspen horiek orokorrak zirela-eta, hainbat arau prestatzeko beharra sortu zen, beste herri-administrazio batzuetatik zetozen funtzionario guztiak euskal funtzio publikoaren egituran eta antolamenduan benetan integratzeko irizpide uniformeak zehaztu zitezen. Halaxe egin zen uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuaren bidez, aipatutako integrazioa burutzeko prozedura agindu baten bitartez finkatu behar dela ezarri baitzuen bertako azken xedapenak.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1997ko irailaren 26ko Aginduak transferentzien ondorioz beste herri-administrazio batzuetatik etorritako funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetan integratzeko prozedura zehaztu zuen, eta indargabetu egin zuen aurreko prozedura, alegia, 1990eko azaroaren 23ko Aginduak ezarritakoa.

1997ko irailaren 26ko Aginduan ezarritakoa betez, eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, honako hau,

Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 17a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik