- AGINDUA, 2014ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Aguraingo (Araba) «Agurain» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Aguraingo (Araba) «Agurain» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1204
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/21
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Aguraingo (Araba) «Agurain» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau,
Kode-zenbakia: 01002338
Izen espezifikoa: «Agurain»
Titularra: Aguraingo Udala
Helbidea: Kale nagusia 17
Udalerria: Agurain
Lurralde historikoa: Araba
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1., 2., eta 3.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, txirula, tronpeta, tronboia, tuba, biolontxeloa, klarinetea, saxofoia, perkusioa eta biola.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.
Bertako instrumentuak: txistua, alboka, dultzaina eta trikitixa.
Zenbait joera: baxu elektrikoa eta gitarra elektrikoa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


