- AGINDUA, 2014ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «Amurrio» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «Amurrio» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1205
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/21
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Amurrioko (Araba) «Amurrio» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 01002661.
Izen espezifikoa: «Amurrio».
Titularra: Amurrioko Udala.
Helbidea: Etxegoien z/g.
Udalerria: Amurrio.
Lurralde historikoa: Araba.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1., 2., 3. eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: bakarlaria eta korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, txirula, oboea, fagota, klarinetea, tronpa, tronboia, perkusioa, saxofoia, tronpeta eta kontrabaxua.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, eta gitarra.
Bertako instrumentuak: txistua.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, teklatuak, baxu elektrikoa eta bateria.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


