- AGINDUA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Elisa Porras Ogueta andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Elisa Porras Ogueta andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1122
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/25
- Argitaratze-data: 2014/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Elisa Porras Ogueta andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Lanpostuaren kodea: 520010; dotazioa: 145; DO maila: 18; berariazko osagarria: VI-A.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2014ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari. Horretarako epea jakinarazpena egin eta hurrengo egunean hasi eta hilabetekoa izango da. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 25a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ordezkoa, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriarekin bat eginez (20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


