- AGINDUA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Donostiako Notario-Barrutiko protokoloetako notario-agirizain bat izendatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Donostiako Notario-Barrutiko protokoloetako notario-agirizain bat izendatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1195
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/25
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, Notarioen Erregelamenduko 289. eta 294. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Donostiako Notario-Barrutiko (Euskal Herriko Notario Elkargoa) protokoloetarako notario-agirizainaren kargua betetzeko egin duen proposamena ikusi ondoren, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta sail horien funtzioak eta jarduera-eremuak zehazteko abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Inmaculada Adanez García andrea izendatzea Donostiako Notario-Barrutiko protokoloetako notario-agirizain (Euskal Herriko Notario Elkargoa). Izendatutakoak Donostian du bizilekua.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 25a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


