Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko otsailaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, sail honetako Justizia Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat -goi kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 38. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko otsailaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, sail honetako Justizia Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat -goi kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 38. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1072
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/26
  • Argitaratze-data: 2014/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honetako Justizia Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dago (520010 kodea, 38. dotazioa). Beraz, sail honek lanpostu hori (agindu honen eranskinean adierazita dago) izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

    Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

  3. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako baldintzak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Interesdunek Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

  2. Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Betetako lanpostuak, bai administrazioan bai enpresa pribatuan.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Dena den, horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Industria, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak agindu baten bidez ebatziko du deialdia, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

      Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 26a.

      Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

      JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Administrazio Orokorreko kudeaketa-arduraduna.

Kodea: 520010.

Dotazioa: 38.

Kidegoak: C1/D1.

Lanpostu-mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2000-03-31.

Tokia: Justizia Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saila.

Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

C1 edo D1 kidegokoa izatea.

Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan edo administrari laguntzaileen kidegoan urtebeteko edo urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.