Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko otsailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zuzendariei pizgarriak ematea onesten zuen 2008ko irailaren 12ko Agindua bertan behera uzten duena. Agindu hura 2011ko apirilaren 5eko Aginduak aldatu zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko otsailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zuzendariei pizgarriak ematea onesten zuen 2008ko irailaren 12ko Agindua bertan behera uzten duena. Agindu hura 2011ko apirilaren 5eko Aginduak aldatu zuen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1183
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/28
  • Argitaratze-data: 2014/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Osasuneko sailburuaren 2008ko irailaren 12ko Aginduaren bidez onetsi zen helburuak lortzeagatik pizgarriak ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko erakundeetako zuzendariei. Agindu hura, gerora, aldatu egin zuen Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Aginduak, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2010eko uztailaren 29an eta 2011ko martxoaren 10ean hartutako erabakiak kontuan hartuta.

Baina Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2013ko uztailaren 18ko Erabakiaren bidez, aldatu egiten da erakunde publiko horretako zerbitzu-erakundeetako zuzendarien ordainsari-erregimena, eta ordainketa bakar bat izatea onartzen zaie, soldata izango dena, eta ezabatu egiten da beste pizgarririk jasotzea.

Ordainketa-eredu berri hori ezartzeko indargabetu egin behar da erakunde publiko horretako zerbitzu-erakundeetako zuzendariei helburuak lortzeagatik pizgarriak emateko den Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Agindua, bai eta horrek aldatu zuen 2008ko irailaren 12ko Agindua ere.

Azaldutakoagatik, Baltzu Publikoetako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako zuzendaritza-kideen estatutu pertsonala arautzeko otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren 7. artikulua betez, honako hau

Agindu honen helburua da Osasun eta Kontsumoko sailburuaren Agindu baten bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zuzendariei ematea onetsitako pizgarriak kentzea, kontuan harturik langile horiek ordainketa bakar bat jasoko dutela, soldata gisa, hala xedatuta baitago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013ko uztailaren 18an hartutako Erabakian.

2013ko uztailaren 18ko erabaki hori kontuan hartuta, pizgarriak kentze horrek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Indargabeturik gelditzen dira agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko arau guztiak, zehazki, Osasuneko sailburuaren 2008ko irailaren 12ko Agindua Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Aginduak aldatu zuen aurrekoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zerbitzu-erakundeetako zuzendariei helburuak lortzeagatik pizgarriak ematea ezartzeari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 28a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.