- AGINDUA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Errenteria musikal» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Errenteria musikal» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1249
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/03
- Argitaratze-data: 2014/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertuta geratu da Errenteriako (Gipuzkoa) «Errenteria musikal» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, honako hau
Kode-zenbakia: 20007023.
Izen espezifikoa: «Errenteria musikal».
Titularra: Errenteriako Udala.
Helbidea: Alfonso XI, z.g.
Udalerria: Errenteria.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua.
Instrumentu sinfonikoak: oboea, tronpeta, klarinetea, tronboia, biolina, biola, kontrabaxua, saxofoia, flauta, tronpa, fagota, perkusioa, tuba, biolontxeloa eta bonbardinoa.
Instrumentu polifonikoak: gitarra, akordeoia eta pianoa.
Tradizioan oinarritutako instrumentuak eta dantza: txistua, trikitixa, panderoa, dultzaina eta euskal dantza tradizionala.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, pianoa, eta baxu elektrikoa.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


