Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Trapagaran» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Trapagaran» musika-eskola publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1250
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/03
  • Argitaratze-data: 2014/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aztertuta geratu da Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Trapagaran» musika-eskola publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 48011342

Izen espezifikoa: «Trapagaran».

Titularra: Trapagarango Udala

Helbidea: Funikular 12

Udalerria: Valle de Trápaga-Trapagaran

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 2.a eta 3.a

Adarrak:

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: flauta, biolina, saxofoia eta biolontxeloa.

Instrumentu polifonikoak: gitarra pianoa eta akordeoia.

Bertako instrumentuak: txistua eta trikitixa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik